Artium Point

Artium Point

Ospakizun berezi baterako toki berezi bat behar duzu?

Artium Point daukazu orain zure esku, ekitaldiak kontratatu eta antolatzeko Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Zentro-Museoaren zerbitzua. Artiumek gune eta zerbitzu asko eskaintzen dizkizu, era askotako ekintzak antolatzeko aloka daitezkeenak.

Museoaren arkitektura funtzionalak ospakizun bakoitza zure beharretara egokitzeko aukera ematen du: sarbide bereiziak, giro desberdinetako aretoak, aire zabaleko jarduerak. Museoa azken belaunaldiko bitarteko tekniko guztiez hornitua dago, gainera. Hemen, erabil daitezkeen guneak eta haien ekipamendua ikus ditzakezu.

Kide Korporatiboen Programari atxikitako erakundeek abantailak dituzte gune horiek erabiltzeko.

Zerk bereizten GAITU?

Artium Vitoria Gasteizko erdigunean kokatuta dago, hiriaren gune historikoaren ondoan, eta saltoki eta zerbitzu nagusietatik gertu.

Espazio egokiak eta behar diren baliabide teknikoak izateaz gainera, Museoak zure ekitaldia aberasteko aukera eskaintzen dizu; esate baterako, erakusketen bisita bat eginez zure gonbidatuei kultura-esperientzia bat biziaraztekoa, edota  Cube Artium jatetxearen sukaldaritza zainduarekin eta catering zerbitzuarekin lausengatzekoa.

Utz iezaguzu laguntzen

Artiumek esperientzia handia du ekitaldi sozialak eta korporatiboak antolatzen: enpresa-ekitaldiak, produktu berrien aurkezpenak, eztabaida-foroak, prentsaurrekoak, enpresa-bazkariak, gala-afariak...

Artiumen ekitaldirik ospatu nahi baduzu, eskatu informazio gehiago: deitu 945 20 90 30 telefono zenbakira edo idatzi (Diego Apellániz)-i. Ahalik eta eperik laburrenean erantzungo dizugu.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand