Artium denda

La tienda de Artium

Artiumeko dendan (Atari aretoan dago, ez duzu sarrera-txartelik behar) oparitarako nahiz zentro-museoaren bisitaldiaren oroimen gisa eramateko salgai originalen sorta zabala aurkituko duzu. Paper-gauzak, osagarriak, dekorazio-gauzak, bitxiak, ehungintza-produktuak, asko eta asko eskulangieek eta artistek esklusiban museorako eginak…

Zentro-museoko dendan arte garaikideari buruzko argitalpen ugari aurkituko duzu gainera, asko eta asko haurrei zuzenduak.

Jakina, dendan zentro-museoak argitaratutako liburu guztiak daude (agortutako edizioak izan ezik), hala erakusketen katalogoak nola “Artium estetikazko oharrak” bildumako aleak, eta baita Artium Bildumari eta bere eraikinari buruzko argitalpenak ere.

Online-erosketak ere egin ditzakezu ArtiumDenda gunean.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand