Artium, Gasteizko Arte Garaikideko Zentro-Museoak, 96.372 bisitarirekin itxi zuen 2018ko ekitaldia, eta 2017koaren aldean ehuneko 1,5eko hazkundea izan zuen.

Publicado en Prentsa bulegoa

Arte historialari eta komisarioak badu eskarmentua horrelako tokietan, hala nola, Reina Sofia Museo Nazional eta Arte Zentroan, Tabakaleran edo Azkuna Zentroan

 

Publicado en Prentsa bulegoa

Vigoko MARCO museoarekin batera, Arabako museoa da Estatuak XXI. mendean sortutako museoetatik zerrenda horretan sartzen den bakarra. Estatu Batuek eta Alemaniak hogeina ordezkari baino gehiago dituzte. Espainiak sei ditu. Zazpi mila museo inguru eta 600.000 artista baino gehiago erregistratuta dituela, ArtFacts erreferentziazko webgunea da egungo arte-sistemaren ezagutza globala izateko

Publicado en Prentsa bulegoa

Daniel Castillejok, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren zuzendariak jakinarazi die Artium Fundazioaren patronatuaren presidente Ramiro González-i eta Batzorde Betearazleari ez duela karguan jarraitu nahi 2018ko urriaren 22tik aurrera. Data hartan beteko ditu hamar urte arabako Museoaren arduradun nagusi gisa. Castillejok orain eman du bere erabakiaren berri zuzendari berria aukeratzeko nahiko denbora emateko eta zuzendaritza berrirako iragatea errazteko. Artiumen zuzendariak azaldu duenez arrazoi pertsonalengatik hartu du erabaki hori, eta kultur erakundeen kudeaketan jardunbide egokia iruditzen zaiolako zuzendaritzan egoteko denbora mugatzea.

2008ko urriaren 22an izendatu zuten zuzendari Daniel Castillejo, lehiaketa publikoaren bidez egindako hautaketa-prozesu baten ondoren eta bere museo-proiektua defendatu ondoren. Castillejo Artium Bildumaren artatzaile postura itzuliko da, Artium Fundazioa 2001ean sortu zenetik izandako eginkizunera.

Daniel Castillejo (Burgos, 1957) Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatetik, eta bere ibilbide profesional luzeena Arabako Foru Aldundiaren arte garaikideko bildumari, gaur egun Artium Bilduma denari, lotuta egon da. 1985ean hasi zen lanean Arabako Arte Ederren Museoan funts garaikideen teknikari arduradun gisa, eta hori dela eta mila artelan baino gehiagoren txostengintzan eta erosketan parte hartu ahal izan du. Parte-hartze zuzena izan zuen 1989an Amárica aretoaren irekieran.

Hura izan zen Euskadin sorkuntza garaikideari eskainitako lehendabiziko erakusketa areto publikoa, eta Castillejo haren arduraduna izan zen 2001. urtera bitartean. Garai horretan zenbait erakusketa komisariatu zuen, hala nola, 20 años de coleccionismo público, Darío Urzay, Sindetikon, Carlos Pazos-ena, edota VII Anual Amárica, besteak beste. 1990eko hamarraldiaren amaieran Arabako Foru Aldundiaren arte garaikideko bilduma behar bezala kudeatu eta testuinguruan kokatuko zuen museo berri baten diseinuan parte hartu zuen.

2001 artatzaile gisa sartu zen Artium Fundazioaren lantaldean eta 2008an Museoaren zuzendari izateko aukeratu zuten. Artatzaile gisa hainbat erakusketa komisariatu zuen: Gotiko baina exotiko, Katarsia. Garbikuntza errituak, Maitatu, pentsatu eta eutsi, Errep(l)ika-gaiak eta Heroirik ez gehiago, besteak beste. Zuzendari eginkizunetan egon den bigarren aldian, berriz, ondoko erakusketen komisariotza-lana egin du: Denbora mendekatzailea, Denbora eta premia (Guernica) eta Espazioaren barrea (Guernica), biak José Ramón Amondarainekin, Premiaren garaia (Cristina Lucas, Pepo Salazar, Daniel García Andújar eta Pilar Albarracín), Eragabetasuna. Orraztu gabeko artearen kasu bitxia, Artea eta (artearen ) Sistema, eta Ke usted lo pase bien, Santos Iñurrietarena, besteak beste.

Bera zuzendari izan den garaian, ondoko artistekin ekoitzi dira erakusketak Artiumen, besteak beste: Esther Ferrer, Luis Gordillo, Liliana Porter, Juan Mieg, Regina José Galindo, Carmelo Ortiz de Elgea, José Luis Zumeta, Juan Hidalgo, Teresa Serrano, Santiago Sierra o Jaime Davidovich, eta taldeko erakusketaren bat ere egin da, Punk. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak (CA2M-ekin batera ekoitzia), Ikonokrazia. Kubako argazkigintza garaikidea edota Indarkeria isila, esate baterako.

Daniel Castillejo ADACE, Asociación de Directores de Arte Contemporáneo-ren eta AC, Instituto de Arte Contemporáneo-ren kidea da. .

Publicado en Prentsa bulegoa

Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentroak 94.911 bistari izan ditu 2017an; hamabosgarren urteurreneko urtean, beraz, %9ko igoera izan du bisitari kopuruan, 2016. urtearekin alderatuta. Iazko ekitaldian, hiru hilabetez itxita egon zen Museoa, erakusketa aretoak berritzeko lanak zirela-eta, baina 2015eko bisitarien kopurua berreskuratu du, halere; hura izan zen, hain zuzen, programazio normalizatuko azken urtea, 2016ko azken hilabeteetan hasi baitziren lanak. Artearen ikuspegitik, amaitu berri den urtean bereziki nabarmentzekoak izan dira Elkarrizketak eta desobeditzeak, Liliana Porterri buruz Europan egindako atzera begirako lehen erakusketa, eta Artea eta (Artearen) sistema, Artium Bilbumari buruzko gardentasun ariketa berdingabea. Azpimarratzekoak dira, halaber, Juan Pérez Agirregoikoa eta Santos Iñurrieta euskal artisten erakusketa handiak, baita Kartografia likidoak nazioarteko koprodukzioa ere. Gaur egungo Plan Estrategikoarekin bat etorrita, Artiumek inguruko kultura eragileekiko harremana sendotu du 2017an, halaber, kultura garaikidearen esparruan sareko lana eta kultura ehuna eratzeko, mantentzeko eta zabaltzeko xedez.

Zentro-Museoaren programen erabilerari dagokionez, bisitarien %27k kultura jardueretan ––hitzaldiak, zinema zikloak, ikastaroak eta arte eszenikoak, besteak beste– parte hartu dute; jarduera horietan, 2016an baino lau puntu handiagoa izan da partaidetza. Orobat egin du gora –bost puntu– hezkuntza programei loturiko eskolen bisiten kopuruak; erabiltzaile guztien %14 erakarri ditu jarduera horrek. Bestalde, Liburutegia eta Dokumentazio Zentroa –arte eta kultura garaikidean espezializatua, jakina denez– erabiltzaile guztien %12k erabili dute (2016an baino puntu bat gutxiago). Erabiltzaile horiei erakusketen bisitariak batuta, bisitari guztien %84k parte hartu dute Artiumeko kultura edo arte ekintzaren batean (2016an, %79 izan ziren). Museoaren instalazioetan ekitaldien antolaketa kudeaketaz arduratzen den Artium Point arreta korporatiboko zerbitzuari dagokionez, 2017an jaitsi egin da haren jardueretan parte hartu duten Museoaren erabiltzaileen ehunekoa, %21etik %16ra, hain zuzen.

Bisitarien jatorriari dagokionez, 2017an lau puntu handiagoa izan da Artiumeko atzerriko bisitarien ehunekoa: %48tik %52ra igo da, hain zuzen. Azken urteetako joera berretsi da, beraz, turismoak museoko bisitetan gero eta eragin handiagoa duen erakusgarri. Hala ere, orekatuta dago euskal erabiltzaileen eta Euskaditik kanpoko erabiltzaileen arteko banaketa. Zehazki, erabiltzaileen %36 arabarrak izan dira (%40, 2016an); %12 Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorri dira (2016an bezalaxe); %30 beste erkidego batzuetakoak ziren (%28, 2016an), eta %22, berriz, atzerritarrak (%20, 2016an). Espainiarren artean, madrildarrak, katalanak, andaluzak eta valentziarrak izan dira gehienak, eta, atzerritarrei dagokienez, frantsesak, britainiarrak, italiarrak eta alemanak nabarmendu dira, hurrenez hurren.

Adinaren eta generoaren arabera banatuta, Artiumeko bisitari gehienak emakumeak izan dira (%55, emakumeak; %45, gizonak), eta 45 urtetik beherakoak (%52, adin horretatik beherakoak; %48, hortik gorakoak). Bisitarien adin tarte ugariena 25 eta 65 urte bitartekoa izan da: bisitari guztien %66. %14 izan dira 65etik gorakoak, eta %20, 25 urtetik beherakoak.

Interneti dagokionez, 310.000 bisitatik gora sartu dira Artiumen webguneetara 2017an, eta 700.000 orrialde ikusi dituzte. 2016ko estatistikekin alderatuta, %3ko jaitsiera izan da erabilera horretan. Gizarte sareetan, bestalde, gora egin du Artiumek Facebooken duen jarraitzaileen kopuruak: 27.600 jarraitzaile izan ditu, 2016an baino %2 gehiago); Twitterren, berriz, 17.600 jarraitzaile izan ditu, 2016an baino %4 gehiago.
 
Erakusketak eta jarduerak
Artiumek hamabost urte bete ditu 2017an, eta ekitaldi horretako programa artistikoan ahalegin gehigarri bat egin da ospakizun hori zela-eta. Bereziki aipatzekoa izan da Liliana Porterren Elkarrizketak eta desobeditzeak erakusketa, gaur egungo nazioarteko artista itzaltsuenetako bati buruz Europan egindako atzera begirako lehen erakusketa; Artiumek produzitu du erakusketa, eta Estrella de Diego izan da komisarioa. Era berean, nabarmentzekoa izan da Artium Bildumaren Artea eta (Artearen) sistema erakusketa; hain zuzen ere, Bildumako obra adierazgarrienak biltzeaz gainera, erakunde museistiko batentzat ezohiko gardentasun eta informazio ariketa izan da.

Erakusketa horiez gainera, azpimarratzekoak dira bi euskal artistaren erakusketa handiak –Juan Pérez Agirregoikoarena (Uztailak 38 – Urriak 37) eta Santos Iñurrietarena (Ondo ibili)– eta nazioarteko koprodukzio handi bat, Kartografia likidoak, Artiumek, Mexiko Hiriko Carrillo Gil Museoak eta AECIDek produzitua. Era berean, Artiumek Mirarien horma hezkuntza erakusketa jarri du ikusgai, baita Liburua, kulturaren lekuko eta Liburutegiak tapiz gorriaren gainean erakusketa bibliografikoak ere, eta Gauzen larritasuna formatu txikiko erakusketa.

Azkenik, 2017aren hasierako hilabeteetan erakusketa aretoetan egindako lanak zirela-eta, lekualdatu egin behar izan zen …tokiren batean finkatzeko behin-behineko modua behintzat erakusketa, Artiumek koproduzitua, DSS2016ren Komisario berriak programaren baitan eta Montehermoso Kulturunean eginda.

Bestalde, 2017an zehar, kultura garaikideari atxikitako jarduera programa zabala antolatu du Artiumek, orotariko publikoari bideratua, sorkuntza, partaidetza, aurkikuntza, topaketa, ikerketa, gogoeta, kritika eta azterketa sustatzeko xedez.

Programa propioei dagokienez, Artiumek berebiziko garrantzia ematen die erakusketa programari atxikitako jarduerei, eta, ildo horretatik, solasaldi, hitzaldi, mahai inguru, zinema ziklo eta Bildumako artistekiko topaketak antolatu ditu. Bestalde, prestakuntzaren arloan, arte garaikideko ikastaro bat egin da, baita zinema dokumentalari buruzko beste bat ere.

Programa propioen artean daude, halaber, Irakurketa taldea, Arerako hitzak, Arte, zinema eta gastronomia, eta, 2017ko berrikuntza modura, Igandeak musika programa, gure inguru hurbileko proposamen garaikideak ardatz dituen kontzertu programa. Horri gehitu behar zaizkio, gainera, egun jakinetarako antolatutako programazio bereziak, hala nola, Museoen Nazioarteko Egunekoa eta Liburuaren Egunekoa.

Artiumen 2016-2020 bitarteko Plan Estrategikoak garrantzi handia ematen die inguruneko beste kultura eragile batzuekiko lankidetzari, Museoaren xedeentzat interesekoak diren kultura jardueretan parte hartzeari eta kultura garaikidearen arloan sareko lana eta kultura ehuna sortzeko, mantentzeko eta zabaltzeko xedeari begira. Alderdi horretatik, Artiumek lankidetza hitzarmenak bideratu ditu, besteak beste, honako entitate hauekin: Azala Espazioa, Proklaman; Factoría de Fuegos, inTACTO Jaialdian; Sinkro, Bernaola Jaialdiko Sinkro gunearen aurkezpenean; Mugako Elkartea, Mugako musika elektronikoko jaialdian; Kultura kalean, Gasteizko film laburren Korterraza jaialdian; Institut Français, CinémArtium gauzatu eta abian jartzeko; MondragonLingua, Topaketalk programan.

Publicado en Prentsa bulegoa

2016an 87.104 bisitari izan zituen guztira Artiumek, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak. Aurreko urtearekin alderatuta bisitari-kopuruan gertatu den ehuneko 9ko murrizteak badu azalpena: azaroan, zoruak aldatzeko, erakusketa-areto nagusiak itxi izana, hain zuzen ere. Alderdi artistikoari dagokionez, 2016an nabarmentzekoak dira Oportoko (Portugal) Udalarekin lankidetzan ekoitzitako PIGS erakusketa, Iñigo Royo-ren eta Marina Núñez-en bakarkako erakusketak, eta Donostia 2016 Europako Hiriburua-rekin elkarlanean ekoitzitako 1989.Aljerreko elkarrizketen ondoren erakusketa. Nabarmentzekoa da, orobat, Artium Bildumaren azken aurkezpenari, Irribarrearen segada-ri, bisitariek egindako harrera ona. Beste bi erakusketa azpimarragarri Isidro Lopez Aparicio eta Nerea Lekuona artistenak dira, Praxis programaren barruan.  

Gehiago irakurri

Bere gardentasun-politikari jarraiki, Artium Fundazioak jarduera motaren eta erakusketa nagusien arabera sailkatzen ditu bisitariak, eta bakoitzari dagozkionak zenbatzen ditu. Xehetasun hauek ezagutzeak badu interesik. Izan ere, Artiumen erabiltzaile guztiek ez dute berdin jokatzen: bisitari batzuek Museora etortzean ikusgai dauden erakusketa guztiak ikusi ohi dituzte; beste batzuek, berriz, hautazaleagoak dira eta, esate baterako, bakar bat ikusten dute aldiko. Datu horiek aztertuz publiko batzuen eta besteen tipologiak eta haien gustuak atera daitezke ondorioz, eta erkidegoaren eta Museoko bisitarien kultura-beharrak.

Zentro-Museoaren jardueretan parte hartu zutenei dagokienez, bisitari guztien ehuneko 9 hezkuntza-programetako ikasleak izan ziren. Arte eta kultura garaikidean espezializatutako Libutegi eta Dokumentazio-Zentroaren erabiltzaileak berriz, ehuneko 13. Kultura-jarduerek (hitzaldiak zinema-zikloak, ikastaroak, arte eszenikoak eta abar), bisitari guztien ehuneko 23 izan zituzten. Ehuneko horiek eta erakusketen bisitariak batuz ondoriozta daiteke bisitari guztien ehuneko 79ak kultura-ekintzaren batean parte hartu zuela Artiumen 2016an (2015ean ehuneko 75 izan ziren). Museoaren erabiltzaile guztien ehuneko 21ak Artium Point-en jardueretan parte hartu zuen (Artium Point Museoaren instalazioetan burutzen diren ekintzak kudeatzen dituen arreta korporatiboko zerbitzua da).  

Artiumen erakusketetara etorritako bisitariei dagokienez (bisitari batek erakusketa bakar bat edo gehiago ikus ditzake), 2016an bisitari gehien jaso zituena, ia 15.000, Irribarrearen segada izan zen, Enrique Martínez Goikoetxeak komisariatutako Bildumaren aurkezpena. Marina Nuñez-en Begiradaren sua erakusketak 7.000 bisitari izan zituen, PIGS-ek 7.300, Iñigo Royo-ren Beti barrez dagoena erakusketak 4.100, eta, azkenik 1989. Aljerreko elkarrizketen ondoren erakusketak, 4.700, ikusgai egon zen hiru hilabete eskasean.

Nabarmentzekoa da, orobat, Nerea Lekuonaren Praxis-ak 5.300 bisitari izan zituela. Joan den urteko gainerako erakusketen bisitari-kopurua Mirarien horma erakusketa pedagogikoak izan zituen 6.800 bisitariren eta Komikiak zientziaz jantzi dira liburu-erakusketaren 705 bisitariren artean dago (azken hori azaroaren 17an zabaldu zen). Guztira, 74.464 bisita izan zituzten 2016an Artiumek antolatutako erakusketek, eta Museoaren zereginarekin lotutako jarduerek izandako bisitariak gehituz, bisitak 106.553 izan ziren, guztira, 2016. urtean.    

Bisitarien jatorriari dagokionez, aurreko urteetako joerari eutsi zaio eta erdia Eskal Autonomia erkidegokoa eta beste erdia hortik kanpokoa izan da aurreko urtean ere. Zehatzago esanda, hamar bisitaritik bat arabarra izan da, eta atzerritar erabiltzaileak ehuneko 20 izan dira, 2015ean bezala. Kopuru osoaren ehuneko 28 beste autonomia erkidego batzuetatik etorri da, eta ehuneko 12 Bizkaitik eta Gipuzkoatik.  

Adinaren eta generoaren arabera, berriz, Artiumen bisitari gehienak emakumeak dira (ehuneko 53; gizonak, berriz, ehuneko 47), eta 25 eta 44 urte bitarteko helduak (ehuneko 35; 45-65 urte bitartekoak, ehuneko 32). Artiumen bisitariaren eredua, beraz, Arabako emakume gazte bat da.

Interneti dagokionez, Artiumen webguneek 320.000 bisita baino gehiago jaso zituzten 2016an, 2015ean bezalatsu, eta ikusitako orrialdeak 800.000 inguru izan ziren. Bestalde, gizarte-sareen erabilera oso bizia izan zen iaz ere. Artiumek Facebook-en dituen jarraitzaileen kopurua handituz joan da eta 27.000 baino gehiago dira orain, 2015eko 22.000ren aldean. Twitter-en ere hazkundea nabarmena izan zen, eta 2015en bukaerako 15.000tik 2016 urtearen amaierako ia 17.000 jarraitzailera igaro da.

Publicado en Prentsa bulegoa

César San Millán gasteiztar argazkilaria Artiumen ehun bat adiskideren argazkiak egiten ari da, eta haiek aurpegiek Museoaren perimetroa inguratuko dute. Artiumen Adiskideen programak ere abian dela hamabost urte beteko ditu, jarduerez eta topaketez beteak.

Publicado en Prentsa bulegoa

La asociación agrupa a más de 19.000 propietarios de viviendas y locales comerciales y comunidades en el territorio. La entidad apoyará la difusión de las exposiciones y las actividades de Artium entre sus asociados y el funcionamiento general del Museo alavés. La Asociación tiene previsto organizar en las instalaciones del Museo alavés más de diez jornadas de formación sobre temas de interés para sus socios.

Publicado en Prentsa bulegoa

Egungo arte mexikar eta espainiarraren koprodukzio handi batek eta Artium Bildumaren aurkezpen berri batek osatzen dute museo arabarraren erakusketa handien agenda. Aretoak eraberritzeko lanak direla-eta, apirilean emango zaio hasiera programari. Bost urte eta gero, Museoak Bildumarako obrak erosiko ditu berriro, Museoak Arabako Foru Aldundiaren aurrekontutik dagokion diru-hornidura berreskuraturik. Artiumek xehetasun handiagoz prestatuko ditu erakusketekin loturiko jarduerak, eta lankidetza-harremanak estutuko ditu beste kultur eragile batzuekin; honako hauekin, besteak beste: Azala Espacio sorkuntza-gunea, Gauekoak elkartea, Mugako, inTACTo, Korterraza, Cortada eta Bernaola jaialdiak.

Publicado en Prentsa bulegoa

Azaroaren 1eko zubia amaitu arte egongo dira zabalik orain ikusgai dauden erakusketak. Jarduera-programa mantendu egingo da eta eskaintza ugariagoa izango du lanek iraun bitartean. Liliana Porter, Juan Pérez Agirregoikoa eta Artium Bilduma apirilean, erakusketa-aretoak berriz zabaltzean

Publicado en Prentsa bulegoa
1. orrialdea (guztira 2)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand