Azteazkena, 2019(e)ko Martxoaren 06a 12:35

Ana Román artista gurean

Museoaren ekialdeko fatxadan zintzilikatuta dagoen Grey Flag programako Eva siente el sonido del pecado-ren egilea da

Artistak gurean programaren hurrengo saioan parte hartuko du Ana Román artistak, Arabako museoan artelanen bat duten sortzaileekin zuzeneko harremana izatea ahalbidetzen duen Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren hitzaldi-zikloan, martxoaren 7an, osteguna. Ana Román Eva siente el sonido del pecado-ren egilea da, Grey Flag proposamenaren barruan Artiumen ekialdeko fatxadan pankarta itxuran ikusgai dagoen artelanarena. Arte garaikidearen ezagutza bultzatzeko helburua duen programa honek EDPren babesa du. Ana Román-en hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa da.  

Ana Román (Bilbo, 1967) Eva siente el sonido del pecado margolanaren egilea da, Albrecht Dürer Errenazimenduko margolariaren Adam und Eva diptikoaren  berrirakurketa. Grey Flag-en ikusgai dagoen pankartaren oinarrian dagoen artelanak euskal artistaren lanaren ezaugarri nagusiak agertzen ditu: kolore eta lerro zehatzak batzuetan irudi antromorfikoak gogorarazten dituzten irudikapen eskematikoetarako.

Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatetik eta Kasselen (Alemania) osatu zuen bere prestakuntza bi urtez. Azken urteetan hamalau bakarkako erakusketa egin ditu, eta taldeko hirurogei baino gehiago. Bilduma publiko eta pribatu garrantzitsuetan dago bere lana.

Artium Bilduman artelanen bat duten artistekin hilean behin elkartzea proposatzen du Artistak gurean programak. Gutxi gorabehera ordu eta erdi irauten duten saio horietan artistek, Museoko Emanaldi aretoan, sortze-prozesuari heltzeko duten modua azaldu eta artelan edo proiektu esanguratsuak aurkezten dituzte. Ondoren, Hegoa aretoan, Artium Bildumaren uneko erakusketan ikusgai dagoen edo dauden artelanaren/en aurrean jarraitzen du solasaldiak.

Topaketa modu honek sortzaileekin elkarreraginean aritzeko aukera ematen dio publikoari, harreman zuzenaren bidez elkarrizketa bultzatuz eta sorkuntza garaikidearen eta euskal eta espainiar arteko artelan garrantzitsuen ezagutza sakonago bat. Saio guztiak arratsaldeko zazpietan hasten dira.

Argibide gehiago  Irudia  

Artistak gurean
Ana Román, Eva siente el sonido del pecado-ren egilea
Martxoaren 7an, osteguna, 19:00etan. Doako jarduera
Babeslea: EDP Fundazioa

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand