Liburutegi Bizia

ARTIUMen Liburutegi eta Dokumentazio Zentroa kultura eta arte garaikideen esparruan ikerketa eta analisi artistikoa sustatzen dituen erakunde dinamikoa da, kulturarekin loturiko jarduerak antolatuz eta programatuz.

Gure kudeaketaren elementu garrantzitsu bat erabiltzaileekiko komunikazio arina eratzea da eta sortuz goazen produktu eta zerbitzu batzuetan eta besteetan parte harraraztea.

Liburutegian era bateko eta besteko zerbitzuak bultzatzen eta kulturarekin loturiko jarduerak programatzen ditugu, gure funts bibliografikoak ezagutarazi, beste zentro batzuekin elkarlanean aritu eta erabiltzaileengana hurbiltzeko, hauei gure proiektuetan parte harraraziz.

Hemen ekimen honi eta beste batzuei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

 

 

LIBURU ERAKUSKETAK+

ARTIUMen Liburutegi eta Dokumentazio Zentroan kulturarekin lotutako jarduerak programatzen dira, bere funts bibliografikoak ezagutarazi eta erabiltzaileengana hurbiltzeko asmoz, eta hauei proiektu batzuetan eta besteetan parte harraraziz. Horren ildotik, urtean bi erakusketa antolatzen dira, gaiak askotarikoak izaten dira eta txostenak linean ikus daitezke.

Erakusketei buruzko argibide gehiago: DokuArt

Literaturako artea eta arteko literatura

17/04/2015 - 31/10/2015
Apaizgaitegia Aretoa

LIBURUTEGI BIDAIARIA+

Mapa honetan ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroak parte hartu duen kongresu, jardunaldi, topaketa eta ikastaroak daude markatuta.

LIBURUTEGIAREN BERRI EMANEZ+

ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroa topaketa eta jardunaldi batzuetan eta besteetan egon izanaren ondorioz, atal honetan nahiz paperean nahiz linean argitaratutako txosten guztiak biltzen dira.

Bibliografia kontsultatzen du

Liburuen nazioarteko Eguna+

Liburuen Nazioarteko Eguna ospatzearekin bat, ARTIUMeko Liburutegi tea Dokumentazio Zentroak apirilaren 23an irakurtzea eta kultura garaikidea zabaltzea sustatzen du zenbait jarduera antolatuz: BookCrossing edo liburuak askatzeko kanpaina, jendaurreko irakurketak, liburu erakusketak eta kontzertuak, besteak beste.

Liburuen nazioarteko nguna - Youtube

Bookcrossing+

2007an ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroak BookCrossing edo liburuak askatzeko kanpaina abiarazi zuen, irakurketa eta kultura garaikidea sustatzen eta zabaltzen laguntzeko.

Horretarako, urtero, Liburuen Nazioarteko Egunean, Liburutegiak arte liburuak askatzen ditu Vitoria-Gasteiz hirian enblematikoak diren tokietan eta baita munduko beste toki batzuetan ere. Liburu horien jarraipena Liburutegiak Bookcrossing-en web ofizialean duen apalategi birtualaren bidez egiten da.

2009an hasita, apirilaren 23ero, Liburuen Nazioarteko Eguna, Liburutegiak nazioko eta nazioarteko zentro eta museoen parte-hartzea koordinatzen du, liburuak askatzeko talde lanean.

2012an ARTIUMen liburutegia Gurutzegune Ofiziala izatera igaro da. Zentro-Museoaren sarreran gune berezi iraunkor bat sortu da. Bertan beti daude liburuak, ehizerako edo askatzeko, eta aldamenean kartel bat dago, zer eta nola egin adierazten duten jarraibideekin.

Bookcrossing - Youtube

Interes-dokumentazioa

ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroak liburuak askatu dituen tokien mapa.

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand