Liburutegiari buruz

Artiumeko Liburutegiak 97.000 ale baino gehiagok osatutako dokumentu funtsa du, monografia, erakusketen katalogo, aldizkari, artisten eta erakundeen txosten, txartel eta ikus-entzunezko materialen artean.

Artiumen prozesu batzuen eta besteen dokumentazio lanerako funtsezko elementua izateaz gainera, Liburutegia edonori zabalik dagoen zerbitzua da, artearen ikertzaile, ikasle nahiz zaletu izan; nahikoa da sorkuntza garaikidearen edozein alderdi interesatzea, direla arte plastikoak, zinema, musika nahiz komikiak.

Bestalde, Artiumen Liburutegia erakunde bereziki bizia da, erregulartasunez funtsekin lotutako jarduerak antolatzeaz gainera —bideo-artea eta soinudun artea, zinema, musika garaikidea, arte eszenikoak, sorkuntza garaikideko artistak eta mugimenduak…—, artearen eta liburuen munduak elkartzen dituen ekimenak sustatzen ditu (Arterako hitzak, Irakurketa taldea, Taldeko irakurketak, Bookcrossing) edota zazpigarren artearen sekretuetan sakontzen dutenak (Zinemaren inguruan).

Bertako funtsen inguruko erakusketak ere egiten ditu.

Hori guztia dela eta, Artiumeko Liburutegiak Kalitateari eta Berrikuntzari ematen zaion SEDIC Sari Nazionala jaso zuen 2006. urtean.

sobre la biblioteca

Sarrera doan

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.30era
Larunbatak: 10.00etatik 14.00etara
Igandeak eta jaiegunak: itxita



ZERBITZUAK

SEDIC Sari Nazionala Kalitateari eta Berrikuntzari 

Liburutegiaren erabilera-arauak

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand