Lege informazioa

LEGE OHARRA

ARABAKO ARTIUM FUNDAZIOA ETA www.artium.org

Lege-ohar honen eginkizuna da www.artium.org webgunearen funtzionamendua arautzea. Webgune hori Arabako Artium Fundazioak sortu du (Euskal Herriko Fundazioen Erregistroan inskribatua, F-98 erregistro-zenbakiarekin. I.F.K.: G-01315530. Aurrerantzean, Fundazioa) informazioa emateko, eta erabiltzaileek doan eta norbere beharretarako erabiltzeko.  

Aurrerago aipatzen den eran, erabiltzailea da webeko edukien erabileraren erantzule bakarra, eta ezagutu eta onartu egin behar ditu lege-ohar honetan jasotzen den guztia eta aipatzen den dokumentazio gehigarria.

Fundazioa da www.artium.org domeinuaren jabea:
Frantzia kalea, 24 - 01002 Vitoria-Gasteiz
Telf: 945-20 90 00 fax: 945- 20 90 49
museo@artium.org
Eskubide guztiak erreserbatuta.
© egieak, VEGAP eta Fundazioa.

ERABILERA
Erabiltzailea da atariaren erabileraren erantzulea. Atariko eduki jakin batzuetara sartzeko erregistro moduren bat egitea beharrezkoa balitz, erabiltzaileak izango du informazio eta datu legezko eta egiazkoak ematearen ardura. Prozesu horretan pasahitz bat ematen zaio erabiltzaileari, arduratsu eta isilpekotasunez erabili beharko duena.  

Edukiak eta zerbitzuak modu egokian erabiltzera lotuko da erabiltzailea, ondoren aipatzen denaren arabera, eta ez ditu baliatuko: legez kanpoko eta zilegi ez diren jardueretarako, eta ezta fede onaren eta ordena publikoaren aurkakoetarako ere; eduki nahiz propaganda arrazista, xenofobo, legez kontrako pornografiko, terrorismoaren apologiazko nahiz giza eskubideen aurkakoak zabaltzeko; Fundazioaren, haren hornitzaileen nahiz hirugarren pertsonen sistema fisiko eta informatikoetan kalteak eragiteko; aipatu berri diren kalteak eragiteko gai diren birus informatikoak edo beste zeinahi sistema fisiko nahiz informatiko sarean sartu edo zabaltzeko; eta beste erabiltzaile batzuen helbide elektronikoan sartzen edota erabiltzen saiatzeko, eta haren mezuak manipulatu nahiz aldatzeko.   

EDUKIAK
Fundazioak jartzen ditu artium.org-en edukiak erabiltzailearen eskura, eta iturria nahiz harena nahiz hirugarren batzuena izan daiteke.

Fundazioak arreta berezia jartzen du edukiak ahalik eta kalitate onenekoak izan daitezen eta eguneratuta egon daitezen, baina ez du ziurtatzen eduki horien erabilgarritasuna, zehaztasuna, osotasuna, egokitasuna zein gaurkotasuna.

JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEA
Fundazioak erabilera-lizentzia du webgune honetan agertzen diren testuak eta irudiak publikoki erreproduzitu eta komunikatzeko. Erabiltzaileak onartzen du eduki horiek jabetza intelektualaren eskubideen babespean daudela, eta eskubide horiek Fundazioari eta egile nahiz oinordekoei dagozkiela, jabetza intelektualaren esparruan indarrean dagoen legediaren arabera.  

Ez da inongo lagapenik egiten www.artium.org-ena den ezein jabetza intelektualeko eskubideri dagokionez, eta espresuki debekatzen zaio erabiltzaileari ezein eduki erreproduzitu, eraldatu, banatu, publikoki agerrarazi, inoren esku utzi, erauzi, berrerabili, birbidali edo zeinahi eratan eta zeinahi bitarteko nahiz prozeduraren bidez erabiltzea, legeak edota eskubide haien jabeak hartarako baimena eman eta kasu zehatz bakoitzean hala adierazi ezean.

Edukiak webgunean plazaratzeak ez du inola ere esan nahi jabetza intelektualeko eskubideak lagatzen nahiz transmititzen direnik, eta ezta haiei uko egiten zaienik ere, ez partez eta ez osorik.

Fundazioak hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatzen ditu, eta erabiltzaileen ardura da babespean dagoen ezer kopiatu, transmititu edo erabili aurretik eskubideei nahiz beste edozein murriztapeni dagokienez jakinaren gainean egon eta eskakizunak betetzea.

KOMUNIKABIDEEK INFORMATZEKO ERABILTZEA
Komunikazioko profesionalek Fundazioaren baimena dute erakusketen irudiak hartzea, informatzeko xede hutsez erabil ditzaten, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateratuaren 35. artikuluak dioenaren arabera. Baldintza berberak bete beharko dira Fundazioak komunikabideen arretarako zerbitzuaren bidez hornitzen dituen irudiei dagokienez ere.

Indarreko arauen mende dago artelanen erreprodukzio diren irudien erabilera ere, zehatzago esanda, lehen aipatu den Jabetza Intelektualaren Legearen mende. Irudi horien erabiltzaileen ardura izango da baimenak eta lizentziak eskatzea eta, beharrezkoa balitz, jabeei eta haiek ordezten dituzten kudeaketa-erakundeei egile eskubideak ordaintzea.

Fundazioak ez du bere gain hartuko Artium Zentro-Museoan ikusgai jarritako artelanen erreprodukzioekin hirugarrenek egindako legez kontrako erabileraren ondoriorik.

KANPOKO ESTEKAK
www.artium.org gunean hirugarren batzuenak diren edo haiek kudeatzen dituzten Interneteko atarietarako sarbidea eskaintzen da esteken (link) bidez. Horrek ez du esan nahi gune horietako eduki, zerbitzu nahiz materialen erantzukizunik duenik, Fundazioak ez baititu zuzenean kudeatzen.

ERANTZUKIZUNA
Fundazioak ez du bere gain hartuko artium.org-en edukien edota gune horretatik sarbidea dagoen beste eduki batzuen zehaztasun, osotasun eta gaurkotasun faltaren, edota hutsegiteen ondorioz gerta daitezkeen kalte eta eragozpenen erantzukizunik; eta ezta eduki eta informazio horiek egiaztatu edo behatzeko betebeharrik edo konpromisorik ere. Era berean, ezingo zaio egotzi parte hartzeko dauden (eta egongo diren) tresnen bidez erabiltzaileek jaulkitako iritzien erantzukizunik.

Fundazioak ez du bermatzen artium.org-en eskuragarritasunik nahiz jarraipenik, eta ezta haren funtzionamenduaren hutsezintasunik ere; ondorioz, baztertu egiten du (egungo legediak uzten duen neurri handienean), webgunearen eskuragarritasun nahiz funtzionamendu faltari egotz dakiokeen erantzukizun oro, eta baita sarbidearekiko hutsegiteei egotz dakizkiokeenak ere.

LINEAKO DENDA ERABILTZEKO BALDINTZAK
Fundazioa eta www.artium.org (http://www.artiumdenda.es/legal/)-n jasotako erabilera-baldintzei atxikitzen zaizkie.

COOKIEak
Ikus ondoko estekan webgune honen cookien erabilera: http://www.artium.org/eu/cookien-politika.

MUSEOAREN ADISKIDEEN PROGRAMA
Fundazioak «Museoaren Adiskide»-en programaren kide egiteko aukera eskaintzen die erabiltzaileei, www.artium.org-en aurkituko duten izena emateko orria betez. Ordainketa bi eratara egin ahal izango da: banku-helbideratzearen bidez, orrian ematen den kontu-zenbakira, nahiz kreditu txartelaren bidez. Bietan, Fundazioak gorde egingo ditu bankuaren datuak, urtero Programan parte-hartzea berritu ahal izateko. Erabiltzaileek eskubidea izango dute datu horiek ikusi, zuzendu, ezeztatu nahiz aldatzeko, eta baita haien erabilerari uko egiteko ere, datu pertsonalak babesteko gure politikan jasotzen denaren arabera.

DATUEN BABESA
Web orri honen bidez bildutako datu pertsonalak Fundazioaren ardurapeko fitxategi batean sartuko dira, zeinaren xedea baita Museoaren zerbitzuak behar bezala garatu, bete eta kudeatzea, erabiltzaileen argibide-eskaerei erantzutea, eta informazioa bidaltzea, erabiltzaileak horretarako izena eman baldin badu. Nolanahi dela ere, Artiumek datuen konfidentzialtasuna eta osotasuna errespetatuko ditu, eta aipatutako xedearen arabera erabiliko dituela hitzematen du, legeak ezarritako baldintza guztiak betez.  
Erabiltzaileak une oro erabili ahal izango ditu sartu, zuzendu, ezeztatu eta uko egiteko eskubideak, Arabako Artium Fundaziora idatziz:
Frantzia kalea, 24 - 01002 Vitoria-Gasteiz
Telf: 945-20 90 00 fax: 945- 20 90 49
museo@artium.org;

NANaren bi aldeen fotokopia bat erantsi beharko du, eskaera zehazteko idatzi bat (data eta izenpea dituena), eta helbidea, jakinarazpenak bidali ahal izateko. 

Era berean, eta erabiltzaileak izena emateko orriaren bidez hala eskatu baldin badu, Fundazioak jarduera, ekimen eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaliko dio komunikazio elektronikoen bidez.

Oro har, eta datu-orriak besterik adierazi ezean, Fundazioak ez du adingabeen datu pertsonalik tratatzen. Inoiz, arrazoi oso zehatzak direla-eta, adingabeen datuak eskatuko balira, guraso nahiz tutoreei idatziz baimena eskatuta izango litzateke, identifikatzeko inongo aukerarik gabe, eta aipatutako datu-orrian jasotako xederako bakarrik.  

Salbuespen gisa, erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak eman ahal izango ditu, datu-orriak horretarako bidea ematen badu, eta aurretik hirugarren horri baimena eskatu eta informazioa eman baldin bazaio. Erabiltzailearen ardura izango da hirugarrenen baimenak lortu eta kudeatzea, eta berak erantzun beharko du betebehar hori ez betetzeak ekar litzakeen kalteengatik.

EZAR DAITEKEEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA
Hala erabiltzaileak nola Fundazioa, dagokien beste edozein jurisdikziori espresuki uko eginez, Vitoria-Gasteizko (Araba) epaile eta auzitegien mende jarriko dira, lege-ohar honen interpretazioan sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko.

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand