Artiumen lorategiaren lantegiak. Ekaina

Hasiera: Larunbata, 2019(e)ko Ekainaren 08a

Bost zentzumenen lorategiaren zaintzaile-lantegiak

Artiumen lorategiak, gure bost zentzumenen lorategiak, norbaitek zaintzea behar du berritzeko, irauteko eta hazteko. Landareak zaintzeko esku ona badaukazu, baratzean lanean aritua bazara edota, besterik gabe, denbora pixka bat badaukazu eta auzoko txoko berde hau zaintzen ikasi eta lagundu nahi baduzu, emazu izena programa honetan.

Artiumen lorategiaren zaintzaile talde bat osatu nahi dugu auzokoekin, guztion artean harentzako irtenbide iraunkorrak aurkitzeko eta ondare naturalaren eta ondare artistikoaren arteko loturak lantzeko.

5 zentzumenen lorategiaren zaletuak

Andrea Ríos-en eskutik.

Ekainaren 8an, larunbata

11:30etik 13:00etara
Eman ezazu izena 945209020 telefonora deituta edota Museoko txartel-leihatilan. Toki mugatua. Lantegia doakoa da.

 

Bisita gidatua. Artiumen lorategia

Artiumen lorategiaren eta haren 5 zentzumenak (ikusmena, usaimena, ukimena, dastamena eta entzumena) proiektuaren bisita gidatua. Zentzumen horiek guztiak txit garrantzitsuak dira artearen mundurako eta bisita gidatu honen bidez bi munduak jarriko dira harremanetan: naturarena eta artearena.

Ekainaren 28an, ostirala
18:30ean
Eman ezazu izena 945209020 telefonora deituta edota Museoko txartel-leihatilan. Toki mugatua. Doako jarduera.

Zaintzaileen programa osoa ikusi 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand