2019ko Museoen Nazioarteko Eguna Artiumen

Hasiera: Larunbata, 2019(e)ko Maiatzaren 18a

Amaiera: Igandea, 2019(e)ko Maiatzaren 19a

Museoak kulturaren ardatz. Tradizioen etorkizuna

Maiatzaren 18an, larunbata

Lantegia. Zatoz eta esaiguzu, zuk, dakizun horrek
Charo Garaigorta Hezkuntza Sailaren arduradunak zuzendua. Lurra eta landa ingurua ezagutzen dituzten auzokoei zuzendua. Zer aldatu da azken 50 urteotan? Nola ari da lantzen gai hori artearen esparrutik? Tradizioen etorkizunaz elkarrekin aritzeko aukera bikaina.
Plaza aretoan, 11:30etik 12:30era

Zientzia fikzioa
Idoia Elorzarekin. Eralda ezazu daramazun zerbait 100 urte barru ere erabilgarria izan dadin. Lantegi honetan haurrek eta beren lagun helduek etorkizunean bizitza nolakoa izango den imajinatu beharko dute eta, oso material iradokitzaileen bidez, zerbait aldatu beharko dute etorkizuna gogoan izanda: utopia ala distopia?
Plaza aretoan, 11:30etik 13:30era. Familiei eta adin guztietakoei zuzendutako lantegi irekia.

Bisita gidatuak Artium osorik
Artium ezagutzeko modurik onena: lur-azpian egotearen berezitasuna, erakusketak, kanpoko artelanak…
12:30ean eta 18:30ean

FamiliArtium: Gorputza, espazioa eta denbora II
Azucena Mongerekin eta Idoia Elorzarekin. Lantegi honetan gorputza landuko dugu, nire gorputza eta zure gorputza, espazioan eta denboran mugituz, eta pieza performatzaileak sortuko ditugu familian. Ez gatoz antzeztera, errealitatea aurkeztera baizik, eta esperientzia bat bizitzera. Ekar ezazu arropa erosoa.
Plaza aretoan, 17:00etatik 19:00etara – Toki mugatua. 6-12 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela.

Topaketa OrekaTX-ekin
Topaketa horretan Oreka TX-en kideek Tradizioen etorkizuna-ren ideiarekin lan egingo dute bisitariei txalapartaren —euskal kulturarekin hain lotuta dagoen musika tresna bitxi horren— garapenaren berri emanez, gaur egungoa dena izatera iritsi arte.
Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugarte: zur, banbu eta harrizko txalapartak
Juanjo Otxandorena: bouzukia
Thierry Biscary: ahotsa eta danborra
Atari aretoan, 19:00etan – Doako jarduera

 

Maiatzaren 19ean, igandea

Familientzako lantegiak

Good Morning Artium!
Art by chance, Noelia Tofé-rekin. Egin ote daiteke artea kasualitatez? Lantegi honetan jolasa eta ustekabea erabiliko ditugu abiapuntu gisa geure artelana asmatu eta sortzeko, eta hala artisten sortze- prozesuan barneratuko gara.
12:00etatik 13:30era. Toki mugatua. 6-11 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela.

Artium txikia
Instalazioaren artea, Antton Goikoetxearekin. Lantegi honetan haurrek instalazio artistiko baten sorreran parte hartuko dute jolasaren eta inguruarekiko elkarreraginaren bidez.
12:15etik 13:30era. Toki mugatua.  3-5 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela.

Bisita gidatuak Artium osorik
Artium ezagutzeko modurik onena: lur-azpian egotearen berezitasuna, erakusketak, kanpoko artelanak…
12:30ean eta 18:30ean

Jaitsi 2019ko MNE-ren liburuxka

Zuk nahi duzuna tarifa
Museoa zabalik 11:00etatik 20:00etara
Argibide gehiago: 945209020

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand