Gazteentzako lantegia. Musika hedatua II

Hasiera: Larunbata, 2019(e)ko Maiatzaren 11a

Musika hedatuaren lantegia 18 urte arteko gazteentzat

Antton Goikoetxea-rekin

Lantegi honetan modu esperimentalean landuko dira musika elektronikoaren teknikak. Gazteak diziplina horren hasi-masietara hurbilduko dira. Modu praktikoan ulertu ahal izango dute beren historian zehar gehien erabilitako musika-tresnen funtzionamendua (erritmo-kutxak, sintetizadore analogikoak, sekuentziadoreak, samplerrak, stompboxes, loopers…).

Gailu analogiko eta digitalekin egingo dugu musika, eta sortutako audioak etxera eramango ditugu.

Anima zaitez! Ez da beharrezkoa musika jakitea!

Maiatzaren 11an, larunbata
17:00etatik 19:00etara
Plaza aretoan
Doako jarduera
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand