Familientzako lantegiak. 2019ko apirila

Hasiera: Larunbata, 2019(e)ko Apirilaren 06a

Amaiera: Igandea, 2019(e)ko Apirilaren 28a

Haurrak eta beren lagun helduak elkarrekin hurbil dakizkioke arte garaikideari. Lantegi bakoitza, esperientzia desberdina

FamiliArtium

Lantegi-programa honekin, hilean behin, sormenarekin, artearekin eta irudimenarekin lotutako jarduera bat garatzeko aukera ematen da. Familiartean egiteko lantegi hauetan kultura garaikidearekin lotutako gai ugari jorratzen da, haur eta helduek jolastuz eta sortuz gozatzeko.

Artiumen soinu paisaiarekin esperimentatzen
Lantegi honetan soinuak entzun eta erregistratuko dira gero haiekin esperimentatzeko, Artiumek eskaintzen duen soinu-paisaian oinarrituz. Amaitzeko kanal askoko instalazio bat burutuko da, parte-hartzaileek egindako ukipen-mikrofonoekin osatua. Efektu pedalen (stompboxes) bidez erregistratutako soinuekin esperimentatuko da. Antton Goikoetxea-ren eskutik.

Apirilaren 6an, larunbata, 17:00etatik 19:00etara
6-12 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan. Gogoan izan: 14 urtez azpikoak doan sartzen dira Museora
Toki mugatua. Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

 

Aste Santua

2019ko apirilaren 18tik 22ra

Familientzako gunea
Aste Santu honetarako gune bat antolatu dugu familiako txikienek esperimentuak egin eta jolasteko, eta helduek, bitartean, kafetegitik ahamen bat jaitsi, liburu bat irakurri… eta uneaz goza dezazuen.

Plaza aretoan, 11:00etatik 20:00etara. Familientzako gunea Zer gertatuko ote litzateke baldin eta…? lantegi-programarekin suspertuko da.

Aste Santuko lantegiak: Zer gertatuko ote litzateke baldin eta…?
Eguneroko gauzak hartu eta eraldatu egingo ditugu, beste esanahi bat eta beste bizitza bat emanez. Ekarri etxetik gauzak nahi izanez gero, hemen lan egiteko. Guk ere izango ditugu aukeratzeko.

11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era. Plaza aretoan
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan. Gogoan izan: 14 urtez azpikoak doan sartzen dira Museora
Toki mugatua. Erreserbarik gabe
Argibide gehiago: 945 20 90 20

 

Igande goizean: Artium txikia eta Good Morning Artium!

Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20.

Artium txikia
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €. Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1

Apirilak 7, igandea
Tunel magikoa! Tunel misteriotsu batek artelanen barrura eraman gaitu eta ez digu ateratzen uzten. Etxera itzultzeko lantegira joan beharko dugu eta gure ideiei itxura eman, itzulerako bidea aurkitzeko. Paula Ortiz-en eskutik.

Apirilak 14, igandea
Aitonaren zinema. Haurtzaroko oroitzapenak eta bizipenak kontatzen dizkigu Jacobo Castellano artistak bere artelanen bidez, besteak beste, aitonaren zinemarena. Jacobok eta bere lagunek txikitan zein pelikula ikusten zituzten imajinatuko dugu. Andrea Ríos-en eskutik.

 

Good morning Artium!
6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €. Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1

Apirilak 7, igandea
Clay and plaster. Zein material beharko lirateke artelan bat egiteko? Museoan zurarekin egindako instalazio artistikoak eta eskulturak ikusiko ditugu, aurkitutako gauzak, metala eta oihala eta gure inguruko beste material asko. Gero, lantegian, buztinak eta eskaiolak eskaintzen dizkiguten ahalbideekin esperimentatuko dugu geure asmakizunak sortzeko. Noelia Tofé-ren eskutik.

Apirilak 14, igandea
Nor ote dira pertsonaia hauek? Artelan bati begiratzen diogunean galderak egiten dizkiogu gure buruari. Esate baterako, jendea agertzen bada galdetzen dugu: nor ote dira? Tokiak agertzen badira, non ote daude? Inoiz egon ote naiz horrelako toki batean? Gure esperientziekin lotuko dugu, eta gure istorioa sortuko dugu aretoetan barrena egindako ibilaldian zehar ikusitako jendearekin, tokiekin eta gauzekin. Azucena Mongeren eskutik.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand