2019ko Liburuen Nazioarteko Eguna Artiumen

Hasiera: Ostirala, 2019(e)ko Apirilaren 12a

Liburu-erakusketa, arte eta kultura garaikideei buruzko testuen jendaurreko irakurraldia, ezusteko liburuen mailegua, bookcrossing, kontzertua...

Argitalpen-proiektuak eta artista-liburuak

Artista garaikide ezagunen argitalpen-proiektuekin lotutako funts erosi berrien sorta bat ikusgai duen erakusketa bibliografikoa.

Inaugurazioa: 11:45ean. Mintegi aretoan. Sarrera doan

Arte eta kultura garaikideei buruzko testuen jendaurreko irakurraldia

Aurten, talde eta kolektibo askok parte hartuko dute Artiumek antolatzen duen arte eta kultura garaikideekin lotutako testuen irakurketa-saioan, besteak beste Arabako Bertsozale Elkarteak eta Vitoria-Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerrak. Era berean, Korrika Kulturalarekin bat egiteko baliatuko du jarduera hori Museoak. Lankidetza hori ikusgai egiteko, Txillardegiren testuak irakurriko dira, Korrikaren 21. edizio honek omenaldia egingo baitio euskara batuaren sorreran egindako lanagatik, lehen pauso hura eman zenetik 50 urte betetzen diren honetan.

Kulturako beste esparru batzuetako profesionalak, hala nola kirolekoak, gonbidatzeaz gainera, irakurtzearen esperientzia partekatu nahi duen edozeinen topagune izan nahi du jarduera honek. Parte hartu nahi duenak bere testua ekarri ahal izango du, artearen eta liburuaren mundua aipagai baditu, betiere.Txanda aukeratzeko idatzi mezu bat biblioteca@artium.org helbidera harremanetarako telefono bat eta zein ordu nahiago den adieraziz.

Jendaurreko irakurraldia 12:00etatik 19:00etara. Ekialde-Goikoa aretoan

Ezagutu itzazu gure funtsak

Egun osoan, erabiltzaileak Liburutegira etorri eta «ezusteko liburu» bat eraman ahal izango dute maileguz etxera irakurtzeko.

Bookcrossing edo liburuak askatzea

Apirilaren 12tik 23ra bitartean, Museoan bikoiztuta dauden liburuak askatzeko beste kanpaina bat egingo da hiriko gune enblematikoetan.

Kontzertua: ANARI

«Kasualitatez hasi banintzen musika munduan, kausalitatez gertatu da ondorengo dena: diskak, kontzertuak, musikari lagunak… Bakarrik jaio eta bidean lagunak hartu; Mikel Abrego (BAP, Negu Gorriak, inoreneroni), Xabier Olazabal, Drake (BAP, inoreneroni), Mariano Hurtado (El Hombre Burbuja, inoreneroni) eta Ander Mujika (Napoka Iria) ditut orain eskutik; bihotzetik hala ere, Xabi Strubell (Dut, ZURA), Jon Oiartzun (BAP) Borja Iglesias edo Maite Arroitajauregi. Denek egiten dute Anari gu. Bakardade ainitza».

Artiumen Liburuen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu diren ekintzetako bat da kontzertu hau.

Apirilaren 12an, ostirala, 20:00etan
Plaza aretoan. Doako jarduera

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand