Osteguna, 2019(e)ko Urtarrilaren 10a 12:22

96.372 bisitari izan zituen Artiumek 2018an, aurreko urtean baino puntu eta erdi gehiago

Artium, Gasteizko Arte Garaikideko Zentro-Museoak, 96.372 bisitarirekin itxi zuen 2018ko ekitaldia, eta 2017koaren aldean ehuneko 1,5eko hazkundea izan zuen.

Artiumek, era horretan, hamarkada honen hasieran krisiaren ondorioz izan zen beheraldiaren ondoren, gora egiten jarraitzen du bisitarien hazkundean. Atzerritik heldutako bisitaldiak guztizkoaren ehuneko 25era heldu dira aurrenekoz. Oro har mintzatuz, Artiumeko bisitariaren profila 45 urtetik beherako euskal emakumea da. Museoko Interneten audientzia ere hazi egin da, ehuneko 11, 344.000 bisitaldi izateraino.

Zentro-Museoko programen erabileraren banaketak, orokorrean, 2017an analizatutakoari eusten dio. Era horretan, jarduera kulturaletan –hitzaldi, zinema-ziklo, ikastaro eta arte eszenikoetan, besteak beste– parte hartu zutenen kopurua guztizkoaren ehuneko 26 izan zen, eta hezkuntza-programen baitako eskolen bisitaldiak, bestalde, guztizkoaren ehuneko 14ra iritsi dira. Ehuneko horiek, erakusketetako bisitarien kopurua erantsita, bisitarien guztizkoaren ehuneko 83k parte hartu dutela Artiumeko ekitaldi kultural eta artistikoren batean ematen dute emaitza gisa. Artium Pointen bildutako ekintzetan parte hartu zuten Museoko erabiltzaileen ehunekoa –bertako instalazioetan egiten diren gertaerak kudeatzen dituen arreta korporatiboko zerbitzua da Artium Point– ehuneko 17koa izan zen 2018an.

Bisitarien jatorriari dagokionez, 2018an hazi egin zen, beste urte batez, Euskaditik kanpoko lekuetatik datozen bisitarien zenbatekoa, ehuneko 52tik 54ra igaro baitzen, eta era horretan berretsi egin da azken ekitaldietako joera, alegia, turismoaren faktoreak protagonismo handiagoa hartu duela Museora egindako bisitaldietan. Nolanahi ere, Artiumek oraindik banaketa orekatua du erabiltzaile euskaldunen eta Euskaditik kanpokoen artean. Zehatzago, arabarrak dira bisitarien ehuneko 35 (ehuneko 36 2017an), ehuneko 11 Bizkaia eta Gipuzkoatik datoz (ehuneko 12 2017an), ehuneko 29 beste autonomia erkidegoetatik (ehuneko 30 2017an) eta ehuneko 25 atzerritik (ehuneko 22 2017an). Espainiarrei dagokienez, madrildarrak, katalanak, andaluziarrak eta valentziarrak dira berriz ere Artiumera gehiena hurbiltzen direnak, eta atzerritarrei dagokienez, ostera, ondoko ordena honetan, gehienbat frantsesak, britainiarrak, italiarrak eta alemanak etorri dira Museora.

Adinen eta generoaren banaketari dagokionez, Artiumeko bisitariak gehienbat emakumeak dira (ehuneko 55, eta gizonak, berriz, ehuneko 45 izan dira) eta 44 urtetik beherako pertsonak (ehuneko 55,  eta adin horretatik gorakoak, berriz, ehuneko 45 izan dira). Bisitarien multzo nagusia 25 eta 65 urte bitarteko helduen tartean dago, guztizkoaren ehuneko 64 batekin, eta 65 urtetik gorakoak, berriz, ehuneko 12 izan dira, eta ehuneko 2425 urtetik beherakoak.

Interneteko eremuari dagokionez, 2018. urtean ia 345.000 bisitaldi izan ziren Artiumen webguneetan, eta 850.000tik gora orri ikusi ziren; horrek esan nahi du ehuneko 11ko goraldi bat izan dela 2017ko bisitaldien aldean. Sare sozialetan, Artiumek Facebooken dituen jarraitzaileen kopurua 27.800 arte hazi da (ehuneko 1 gehiago 2017an baino), eta Twitterren, berriz, 17.821 jarraitzailera heldu da (era berean, ehuneko 1 gehiago izan da 2017an baino). Instagramen, non Museoa 2018. urtean hasi baitzen jarduten, Artiumek baditu dagoeneko 1.500 jarraitzaile baino gehiago. Azpimarra daiteke Museoak bere Youtube eta Vimeoko kanaletan argitara eman dituen bideoek 2018. urtean 30.000 erreprodukzioak gainditu dituztela, eta, biak batera hartuta, 3.000 ordutik gorako bisualizazioa ematen dute.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand