Astelehena, 2018(e)ko Abenduaren 10a 10:37

Mateo Maté, Artium Bildumako Artistak gurean programan

Oroi. Queda mucho pasado por delante erakusketan ikusgai dagoen Nacionalismo doméstico instalazioaren egilea da

Bihar, abenduak 11, hitzordu berri bat dugu Mateo Maté artistarekin Artistak gurean programan, Artium Bildumako artista batzuk bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen digun hitzaldi-programan. Oroi. Queda mucho pasado por delante erakusketan ikusgai dagoen Nacionalismo doméstico instalazioaren egilea dugu Mateo Maté. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrera dohainik da.    

Mateo Maté (Madril, 1964) artistak etxe-objektu arruntak ―edozeinek erraz antzemateko modukak― baliatzen ditu bere lanetan,, eta jatorri politiko, geografiko, heraldiko eta are militarreko ikonografia eta sinbologiarekin konbinatzen ditu, eguneroko bizitzari eta banderen eta diskurtso aberkoien espazioari buruzko lan ironiaz beteak sortzeko.     

Bere arte-produkzioan, honakoak aurki ditzakegu: etxe-tresna arruntekin moldatuko ezkutu heraldikoak, estanpatuak eta brodatuak dituzten bandera nazionalak, ohe kartografiatuak, hainbat armadaren kamuflaje-uniformeen koloreekin margoturiko paisaiak, geografia nazionalen itxuran diseinatutako mahaiak…

Artium Bildumaren oraingo erakusketa honetan ―Oroi. Queda mucho pasado por delante― ikusgai dagoen instalazioak Nacionalismo doméstico du titulua. Obran, Europako hainbat herrialderen (Espainia, Frantzia, Italia, Erresuma Batuaren itxura) itxura duten mahai batzuk ageri dira, mahai-zapien ohiko motiboekin moldatutako bandera mastadunen ilara baten azpian kokatuta. Mateo Matéren arabera, bere lanek “gogoeta eginarazten dute lurraldeen, herrialdeen, banderen erabileraren inguruan. Gatazkez eta guduez dihardute. Ikonografia soziala eta domestikoak elkar trukagarriak direla erakusten digute”.

Artistak gurean hitzaldi-programan parte hartuko du, zeinaren bidez Artiumek sortzaileen eta publikoaren arteko harremana bultzatu nahi duen. Lehenek beren lan-prozesuak eta interesak azal ditzakete, eta bigarrenek, berriz, sakonago ezagutu ditzakete Artium Bildumaren parte diren eta artelanak Museoko aretoetan ikusgai dituzten artistak.

Artistak gurean: Mateo Maté
Nacionalismo doméstico lanaren egilea
Abenduaren 11n, asteartea, 19:00etan
Doako jarduera

Argibide gehiago  Lanari buruz  Mateo Maté-ren web gunea  Lanaren irudia

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand