Azteazkena, 2018(e)ko Azaroaren 07a 10:50

Musika hedatua, musika-sorkuntzaren lurraldeak zabaltzeko lantegiak

18 urterainoko gazteei zuzendutako lantegi hauetan, musikaren osagarri diren lurraldeak esploratuko dira: bideoa, ilustrazioa, animazioa, performancea… Antton Goikoetxea musikariak, Leun taldearen gitarra-jotzaileak, eta Idoia Elorza ikusizko artista eta hezitzaileak zuzenduko dituzte lantegiak

Artiumek, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikidearen Zentro-Museoak, musika hedatuaren inguruko bi lantegi antolatu ditu beren jusika jarduna beste diziplina batzuekin (bideoa, ilustrazioa, animazioa…) osatzeko interesa duten  18 urtera arteko gazteentzako. Antton Goikoetxea musikariak eta Idoia Elorza artista ikus-entzuneko sorkuntzan adituak zuzenduko dituzte lantegiak. Sarrera doakoa da baina izena ematea komeni da 945209020 telefono-zenbakira deituta.

1980ko hamarkadan bideoklipak zabaldu zirenetik musika ezagutarazteko formula osagarri gisa eta gauden mendean Internet sortu eta zabalkunde masiborako eta are interprete eta estilo berriak ezagutzera emateko zabaldu denetik, irudiaren trataera musika-ekoizpen berrien kantoi-harria bilakatu da. Konposizio berriak nekez uler daitezke beste diziplina batzuekin nahastu gabe, bideoarekin, argazkilaritzarekin edota arte eszenikoekin, esate baterako.

Hori kontuan izanda, Artiumek bi lantegi proposatzen ditu, musikari gazteek musikaren munduan duten jarduna zabaldu ahal izan dezaten beste lurralde batzuk esploratuz, hala nola bideoa, performancea, animazioa edota komikiak. Lantegiak, elkarren osagarriak, azaroaren 10ean eta 24an egingo dira, larunbata, arratsaldeko bostetatik aurrera, eta Antton Goikoetxea musikaria, Leun taldearen gitarra-jotzailea, eta Idoia Elorza, ikusizko artista eta hezitzailea, ikus-entzunezko sorkuntzan aditua, izango dira gidariak. Diziplinarteko lantegiak dira beraz, musika elektronikoarekin hasi eta beste ikusizko eta antzerkiko jarduera batzuen bidez hedatzen direnak.

Azaroaren 10ean egingo den lantegian —Esperimenta ezazu musikarekin eta bideoarekin— Idoiak eta Anttonek hasieratik gidatuko dituzte parte-hartzaileak, lehendabizi musika-lan esperimental baten sorreran eta, gero, performancearen eta bideoaren bidez hedatzerakoan. Bi monitoreek laguntza emango diete mikrofonoekin, soinuarekin, musikarekin, pantailarekine ta kamerarekine re, jarduera ahalik eta gehien errazteko.

Bigarren lantegian, azaroaren 24koan, lehendabizikoaren osagarri diren esparruak landuko dira. Marraztu eta anima ezazu musika izeneko lantegi honetan, parte hartzaileek aukeratu ahal izango dute norantz hedatu musika: nahiz norbere gorputzera eta mugimendura, marrazkira, komikietara edota animaziora, betiere Anttonen eta Idoiaren laguntzarekin.

Musika hedatua
18 urtera arteko gazteentzako lantegiak
Antton Goikoetxearekin (Leun) eta Idoia Elorzarekin
Azaroaren 10ean, larunbata: Esperimenta ezazu musikarekin eta bideoarekin
Azaroaren 24an, larunbata: Marraztu eta anima ezazu musika
Doako jarduera. Argibideak eta izen-ematea: 945209020

Musika hedatua 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand