Osteguna, 17 Azaroa 2016 13:02

Komikiak zientziaz jantzi dira erakusketa aurkeztu du Artiumek, komikien eta ikerketa zientifikoaren arteko loturari buruzkoa

Egiazkoak zein fikziozkoak, arretagabeak eta atseginak, eroak zein jenialak, jakintsu asko izan dira komikietako protagonistak. Fikziozko pertsonaia asko bildu dira erakusketan, esate baterako Tornasol eta Bacterio irakasleak, baina baita zientzialari ezagunak ere, Galileo, Marie Curie edota Einstein, kasu. Ehun komiki inguru, pelikulak, azalpen-taulak, pertsonaien irudiak eta webgune berezi bat

Artiumek, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak Komikiak zientziaz jantzi dira erakusketa aurkeztu du (Liburutegiaren ondoko Mintegi aretoan, 2016ko azaroaren 17tik 2017ko martxoaren 31ra). Museoaren Liburutegiko komikien funtsekin egin den erakusketan, komikien genero batzuen eta besteen eta pertsonaia zientifikoen arteko lotura aztertzen da. Tornasol, The Fantastic Four, Kopenhageko Franz, Bacterio irakaslea, Victor Frankenstein… horra erakusketan gogora ekarri diren fikziozko pertsonaietako batzuk. Baina komikietan agertu izan diren benetako zientzialarien bizitza eta aurkikuntzak ere aurkituko ditu bisitariak erakusketan: Marie Curie, Charles Darwin, Albert Einstein, Galileo, Newton... Ehun komiki inguru egongo dira bertan irakurri eta kontsultatu nahi dituenentzat ere, eta baita hogei bat pelikula, azalpen-taulak, genero horretako irudi enblematikoenetako batzuen erreprodukzioak eta erakusketa honetarako sortu den webgune berezi bat ere. Artiumek ekoitzi du erakusketa eta Elena Roseras izan da komisarioa. Sarrera doakoa da.

Leer más +

Komikiak zientziaz jantzi dira erakusketaren bidez adierazi nahi da, besteak beste, nola genero horren hizkera zuzenari eta estetikari esker komikiak zientziaren ezagutza zabaltzeko tresna egokiak bihurtu diren, halako eran non une jakin batzuetan haietara jo izan baita gazteenen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzeko. Jakintsu ero, xelebre eta arretagabeak izan dira komikietako protagonistak, baina baita historiako zientzialari bikainenak ere. Batzuetan, aurrea hartu izan diote beren garaiari: Tintin-ek NASAkoek baino hamabost urte lehenago zapaldu zuen ilargia. Flash Gordon-ek, berriz, bideokonferentzia bat izan zuen 1937an. Nolanahi dela ere, egiazkoak zein fikziozkoak, arretagabeak eta atseginak, eroak zein jenialak, jakintsu asko izan dira komikietako protagonistak.

Erakusketaren bisitariek ehun komiki baino gehiago begiztatu ahal izango dituzte, Museoaren Liburutegiko funtsetakoak, eta baita hogei bat pelikula, erakusketaren gaiari buruzko azalpen-taulak eta pertsonaia ezagunetako batzuen erreprodukzioak ere. Gainera, erakusketarako propio sortu den webgune batean ere sartu ahal izango dira, eta han, komikien eta zientziaren, eta horien eta protagonisten arteko harremanari buruzko dokumentazio zabala aurkituko dute.
 
Erakusketan genero eta garai askotako fikziozko pertsonaiak daude: Bacterio (Mortadelo y Filemón), Tornasol (Tryphon Tournesol Les Aventures de Tintin et Milou jatorrizkoan) eta Kopenhageko Franz (TBO) irakasleak, Reed Richards (The Fantastic Four), Juzo Kabuto (Mazinger Z), Bruce Banner (Hulk) eta Panoramix (Astérix le Gaulois), esate baterako.

Baina benetan bizi izan diren eta gizartearen aurrerabidean eragin handia izan duten zientzialarien bizitza eta ikerketak ere hortxe egongo dira: Galileo Galilei, Marie Curie, Albert Einstein, Isaac Newton, Charles Darwin, Rosalind Franklin, Santiago Ramón y Cajal, Dian Fossey, Jane Goodall eta Hedy Lamarr antzezle eta asmatzailea, besteren artean.

Liburutegiko erakusketak
Artiumen Liburutegiak ehun mila ale baino gehiago ditu katalogoan, kultura garaikidearen adierazpide batzuenak eta besteenak: artea, arkitektura, diseinua, argazkilaritza, zinema…Horien artean daude komikiak ere. Nahiz aspaldiko nahiz egungo komikien funts garrantzitsua du Liburutegiak.

Museoaren ondare horri guztiari balioa emateko modu bat dira erakusketa bibliografiko eta dokumentalak. Artium zabaldu zenetik, Liburutegiak ia hogei erakusketa antolatu ditu, askotariko gaien inguruan: arkitektura, zinema, irudigintza, artista-liburuak, grafitia, kirola, publizitatea, argazki-kazetaritza, museoak… guztiak Artiumen funts bibliografiko eta dokumentalarekin lotuak.

"Komikiak askotariko gaien informazio-iturri dibertigarri eta motibatzaileak izan dira, eta gai horien artean zientziak toki garrantzitsua izan du. Komikiak ez dira saiakera zientifikoak, baina haien hizkera zuzena eta estetika direla-eta, zientziaren ezagutza zabaltzeko tresna bikainak gertatzen dira. Une jakin batzuetan haietara jo izan da gazteenen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzeko".

"Jakintsu ero, xelebre eta arretagabeak izan dira komikietako protagonistak, baina baita historiako zientzialari bikainenak ere. Batzuetan, aurrea hartu izan diote beren garaiari: Tintin-ek NASAkoek baino hamabost urte lehenago zapaldu zuen ilargia. Flash Gordon-ek, berriz, bideokonferentzia bat izan zuen 1937an. Baina egia da, orobat, komikietako zientzia fikziora hurbilduz joan dela zientzia, eta lehen ezinezkoa zirudiena gaur egun ez dela, jada, hain ezina".

>/div>

Komikiak zientziaz jantzi dira 

Komikiak zientziaz jantzi dira. Erakusketa bibliografikoa
Mintegi aretoan (Liburutegian), 2017ko apirilaren 1era arte
Komisarioa: Elena Roseras    
Sarrera doan
Komikiak zientziaz jantzi dira Artiumen, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren (Araba) ekoizpena da

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand