Inaugurazioa: Jacobo Castellano

Hasiera: Ostirala, 2019(e)ko Otsailaren 08a

riflepistolacañon Jacobo Castellanoren erakusketaren inaugurazioa

Komisarioa: Javier Hontoria

Erakusketa honen izenburuak haur batek egin eta artistak orain zenbait urte kalean aurkitutako marrazki batean du jatorria. Marrazkian zenbait arma agertzen dira, gerra-artxibo bat balitz bezala.

riflepistolacañon-en 2000ko hamarkadako lehen urteetatik gaur arte egindako lanak aurkezten dira. Atzera begirakoa da, baina horrek ez du esan nahi prozedura kronologikoen arabera antolatu denik. Aitzitik, haren lanaren irakurketa malgu eta moldakor gisa planteatu da, espazioak erdigune bat daukala, barrutegi bateko ate birakari bat —Artiumerako espresuki egindako lana—, zeinaren inguruan giltzatzen baita ibilbide osoa.

Otsailaren 8an, ostirala
18:30ean. Museoaren Adiskideentzako bisita. Beharrezkoa da erreserba egitea
19:00etan, Artistaren eta komisarioaren arteko solasaldia
20:00etan. Erakusketaren inaugurazioa

Erakusketari buruz 

Ondokoarekin ekoitzia

LOGO CAAC

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand