Familientzako lantegiak. 2019ko otsaila

Haurrak eta beren lagun helduak elkarrekin hurbil dakizkioke arte garaikideari. Lantegi bakoitza, esperientzia desberdina

FamiliArtium

Lantegi-programa honekin, hilean behin, sormenarekin, artearekin eta irudimenarekin lotutako jarduera bat garatzeko aukera ematen da. Familiartean egiteko lantegi hauetan kultura garaikidearekin lotutako gai ugari jorratzen da, haur eta helduek jolastuz eta sortuz gozatzeko.

Debekatuta dago ez ukitzea!
Artelan bati begiratzen diogunean agian gauzarik garrantzitsuena begiak ondo ireki eta xehetasun bakoitzari arretaz begiratzea izango da, baina… Museo batera begiak itxita joango bagina? Nola sentitu eta irudikatu ahal izango genituzke margolanak eta eskulturak? Lantegi honetan itsuen edo ikusmen arazoak dituzten pertsonen zentzumenen munduan sartuko gara, ukimenezko erreprodukzioen bidez Artium Bildumako margolan batzuk ukitzeko moduan jarriz. Noelia Tofé-ren eskutik.

Otsailaren 9an, larunbata 17:00etatik 19:00etara
6-12 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Plaza aretoan
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan. Toki mugatua
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

 

Igande goizean: Artium txikia eta Good Morning Artium!

Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20.

Artium txikia
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €. Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1

Otsailak 3, igandea
Goazen posatzera! Lantegi honetan tamaina handiko artelanak marraztu eta margotuko ditugu artista eta modelo izatera jolastuz. Antton Goikoetxearen eskutik.

Otsailak 10, igandea
Jantzi bat suge batentzat. Oso gustuko ditugu guztiok animaliak, baita artistek ere. Berez, sortzaile ezagun batek jantziak egin dizkie. Goazen ezagutzera! Andrea Ríos-en eskutik.

Otsailak 17, igandea
Ezer ez da dirudien bezala. Artelan batzuek engainatu egiten gaituzte, baina guztion artean, eta lagun egiten diguten helduekin batera, asmatuko dugu non dagoen amarrua. Gero, dirudiena ez den artelan bat sortuko dugu guk ere. Paula Ortiz-en eskutik.

Otsailak 24, igandea
Urtaroak. Urtaroak gogorarazten dizkiguten objektuak eta naturako elementuak erabiliz eskulturak sortuko ditugu. Antton Goikoetxearen eskutik.

 

Good morning Artium!
6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €. Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1

Otsailak 3, igandea
Vertical Architecture. Isidoro Blasco-ren IB208W 29-54 instalazioa abiapuntu harturik, argazki-arkitektura bat sortuko dugu Artiumeko lantegietan. Azucena Mongeren eskutik.

Otsailak 10, igandea
Grisailles. José María Sicilia-ren Grisailles lanean inspiraturik, beste konnotazio bat eman arteraino desitxuratuko dugu irudi bat era askotako materialak erabiliz. Garazi Celayaren eskutik.

Otsailak 17, igandea
Visible or invisible? Lehen begiratu batean ikusten ez diren elementuak bilatuko ditugu artelanetan eta gero, lantegian, sekretu ikusezinez betetako artelanak sortuko ditugu. Noelia Tofé-ren eskutik.

Otsailak 24, igandea
Más cerca, transaparente. Darío Urzay-ren artelana abiapuntu harturik, Queda mucho pasado por delante. OROI erakusketak eskaintzen digun oroimenen munduan sartuko gara. Lantegian formatu handiko irudiak elkarren gainean jarri eta oroimen-geruzak sortuko ditugu. Garazi Celayaren eskutik.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand