Liburutegia urtarrilean

Hasiera: Azteazkena, 2019(e)ko Urtarrilaren 02a

Amaiera: Osteguna, 2019(e)ko Urtarrilaren 31a

Zinemaren inguruan eta Hileko proposamena

Zinemaren inguruan

Jarduera honek hautatutako pelikulak Artiumeko Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagoa izatekoa ere.

Lehen hiruhieko hau emakumeek zuzendutako zinemari eskainiko diogu. Urtarrileko proposamena:

Para que no me olvides. Patricia Ferreira, 2005
Madrilen gertatzen da, XXI. mendearen hasieran. Elkar babesten duten edota elkarren aurkako jarrerak agertzen dituzten pertsonaia batzuk aurkezten dira. Haien harremanak aldatuz doaz, eta bizitzak aurrean jartzen dizkieten joan-etorrien arabera egokituz.

 

Hileko proposamena. Artea eta literatura

Literatur lanen eta arte plastikoetako sorkuntzen arteko analogiak.

Ikuspuntu askotatik begira daitezke literaturaren eta gainerako arteen arteko harremanak. Sortzailearen ikuspuntutik, asko dira literaturaren eta arte plastikoen arteko zubiak. Hala, literaturaren historian margolanetan eta musika-piezetan inspiratutako testu ugari aurkitzen dugu, eta baita eskulturetan inspiratuak ere. Alderantziz ere, literatur testuak izan dira askotan artelan gogoangarrien abiapuntu.

Zatoz liburutegira hori guztia ezagutzera.

Liburutegiaren ordutegia

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand