FamiliArtium: Estanpazioa eta haren teknikak

Hasiera: Larunbata, 2019(e)ko Urtarrilaren 12a

Familientzako lantegi berezia, haur eta helduek jolastuz eta sortuz gozatzeko

Lantegi-programa honekin, hilean behin, sormenarekin, artearekin eta irudimenarekin lotutako jarduera bat garatzeko aukera ematen da. Familiartean egiteko lantegi hauetan kultura garaikidearekin lotutako gai ugari jorratzen da, haur eta helduek jolastuz eta sortuz gozatzeko.

Estanpazioa eta haren teknikak

Andrea Ríos-en eskutik
Marrazki bat estanpatu eta emaitza ikusteko orria altxatzen den lehendabiziko aldian emozio handi bat sentitzen omen da. Gure marrazkia paperera nahi adina aldiz igaroarazteko inprimatze-prozesu bat da estanpazioa. Lantegi honetan erliebezko grabatuaren artean murgilduko gara; xaflak, zigiluak, tintak, paperak, azetatoak…

Teknika horrek eskaintzen dituen aukera ugariak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek, gero etxean ere sortzen jarraitu ahal izateko.

Urtarrilaren 12an, larunbata 17:00etatik 19:00etara
Plaza aretoan
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Toki mugatua
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
6-12 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela

Babeslea: Sedena

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand