Liburutegia azaroan

Hasiera: Ostirala, 2018(e)ko Azaroaren 02a

Amaiera: Ostirala, 2018(e)ko Azaroaren 30a

Zinemaren inguruan eta Hileko proposamena

Zinemaren inguruan

Jarduera honek hautatutako pelikulak Artiumeko Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagoa izatekoa ere.

Azken hiruhilekorako Asghar Farhadi zuzendari iraniarraren pelikulak proposatzen dizkizuegu.

Darbareye Elly. Asghar Farhadi, Iran, 2009
Ahmad, zenbait urtetik hona Alemanian bizi den iraniarra, sorterrira itzuli da oporretan. Unibertsitateko lagunek hiru eguneko irteera bat antolatu dute Kaspiar itsasora haren etorrera ospatzeko. Banandu berria dela jakinda, Sepideh-k Elly gonbidatu du, bere alabaren irakaslea. Hurrengo egunean, Elly desagertu egin da arrastorik utzi gabe, eta guztiek Sepideh-ri egozten diote errua gonbidatu izanagatik. Pixkanaka, Elly-ri buruzko egia azaleratuz joango da.

grupo eulen

Hileko proposamena. Britaniar umorea

Umore adimentsu, lotsagabe eta garratza da britainiar komedien ezaugarria. Eta baita autokritika eta, askotan, gizarte-kritika ere. Azken urteotako komedia erradikalak —Armando Iannucci-ren In the loop, Christopher Morris-en Four Lions— eta zinemako klasikoak —Terry Jones-en Life of Brian—, desberdintasunak gorabehera, bat datoz umorearen zentzu berezi horrekin eta izaera urratzaile eta absurdoarekin.

Zatoz Artiumen Liburutegira pelikula horietaz gozatzera

Liburutegiaren ordutegia

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand