Ikastaroa: XXI. mendeko artearen gida

Hasiera: Asteartea, 07 Martxoa 2017

Amaiera: Osteguna, 23 Martxoa 2017

Hasteko ordua: 19:00etan

Mende honetako artearen sarrera, Francisco Javier San Martín-en eskutik

Izen-ematea, otsailaren 15etik aurrera

Oraindik ere gertatzen ari den historiaz arituko gara. Gertakizunen harian idatziko dugu eta, beraz, artista eta artelanekiko distantziarik gabe. Historia partziala izango da, aldi batekoa, eta oso subjektiboa, idazten duenaren ikuspegiak markatua. Beste batzuek, beste historia batzuk idatziko dituzte, desberdinak.

Oraingo gertakizunak urruntzean, eta historiagileak eskatzen duen distantzia hori dagoenean, seguru asko ideia eta argudio asko gezurra izango dira eta, beste batzuk, garrantzi gabeak. Hala ere, gure oinordekoek gure historien zatiak elkartu ahal izango dituzte, 2000 eta 2015 urteen bitartean gertatutakoaren bertsio desberdinak. Hitz gutxitan esanda, hemen aurkeztuko denetik ezer ez da behin betikoa, geroak ez baitu oraindik azken hitza esan.

Programa
Martxoaren 7an, asteartea – Artea gertakizunen jarioan
Martxoaren 8an, asteazkena – Artxiboak eta dokumentuak
Martxoaren 14an, asteartea – Ekintza amaigabea
Martxoaren 15ean, asteazkena – Boomerang minimalista
Martxoaren 22an, asteazkena – Objektuak eta ready-made-ak
Martxoaren 23an, osteguna – Artea artearen gainean

19:00etatik 21:00etara – Emanaldi aretoan
12 orduko ikastaroa. Toki mugatua
Ikastaroaren zenbatekoa: 60 € (Museoaren Adiskideak eta agiridun ikasleak: 30 €)
Izen-ematea, otsailaren 15etik aurrera
Argibide gehiago: 945 20 90 20

Ikastaroaren programa (pdf)  Izena emateko orria 

creditos negro mod

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand