Liburuez eta poemez. Poesia esperimentala

Hasiera: Ostirala, 2018(e)ko Apirilaren 20a

Amaiera: Astelehena, 2018(e)ko Urriaren 29a

Lekua: Liburutegia

Poesia esperimentalaren eta hark historian zehar izan duen bilakaeraren ikuspegi labur bat eskaini nahi da erakusketa honetan. Euskal literaturak toki berezia du bertan.

Komisariotza: Elena Roseras Carcedo
Dokumentazioa: Cristina Ruiz López

Poesia bera sortu zen garaikoak dira poesia esperimentalaren lehen adierazpenak, eta Grezia zaharraren garaitik daude kaligramak eta poema figuratiboak. Hala ere, XX. mendeko abangoardia artistikoek eman zioten poesia bisualari behin betiko bultzada espazioa ulertzeko modu berri batekin batera tipografiaren eta collagearen erabilera sartuz.

Erakusketan poesia esperimentalaren inguruko argitalpenak egongo dira ikusgai, eta poeta askoren lanak (Stéphane Mallarmé, Vicente Huidobro, Mathias Goeritz, Julio Campal, José Luis Castillejo, Fernando Millán, Joan Brossa, Guillem Viladot, Francisco Pino, Eduardo Scala, Felipe Boso, Juan Eduardo Cirlot, Juan Larrea, Joxe Anton Artze, Enrique Uribe, Jokin Diez de Fortuny, Gabriel Celaya, Ricardo Ugarte, Ibon Sarasola, José Blanco, Jon Andoni Goikoetxea, Bernardo Atxaga, Julia Otxoa, Juan López de Ael, Angela Serna, Adolfo Vargas, Amaia Mendizabal…).

Argibide gehiago (DokuArt)  

Irudi sorta

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand