Gauzen larritasuna

Hasiera: Asteartea, 07 Otsaila 2017

Amaiera: Igandea, 26 Martxoa 2017

Lekua: Atari aretoan

Artium Bildumaren mugaz gaindiko sorta

Komisarioa: Daniel Castillejo

Gertakizunen larritasunak bultza dezake soilik museo bat bere programazioa aldatzera. Gure testuinguruko edozein alderdi aldarazten duten erabakiek zilegiztatzen dituzte ustekabeko erantzunak.

Gehiago irakurri +

Eta biziarekiko eta izakiekiko enpatiaren eta solidaritatearen behar larriak uzten digu gure norabidea aldatzen.

Museo bat, garai batean, zalantzan jartzea oso zaila zen erakunde sendoa izan ohi zen, bizien eta munduaren gorabeheren gainetik baitzegoen. On ustean betetzen zuen bere inbentarioa egiteko eta zaintzeko eginkizuna, gizartearen bilakaeraren axolarik gabe ondarea gordez. 

Hori zen, ordea, bere ahultasuna ere, eta arte garaikidearen museoak agertzeak beste esanahi bat eman zion museoaren erakundeari. Arretaren denborazko fokua estutuz joan zen, bizitzaren igaroaren unean bertan, orainean kokatu arte.

Hala ere, museoaren prozesuen konplexutasunak, haren ohiko protokoloek, artelanen erabileraren izan beharreko arreta handiak, haiei buruzko diskurtso-lanak…, horrek guztiak galarazi egiten du erantzun azkarrak eman ahal izatea.

Hala ere, Gauzen larritasuna honekin, ahalegin handia egin dugu gure bildumako artelan batzuk, New Yorkeko MoMAk egin duen premia eta barne-tentsio berberarekin aurkezteko. Lau arrazoirengatik, bakar-bakarrik:

  • Lehendabizi, gu ere bat ez gatozelako milioika eta milioika pertsonaren bizitzari dagokionez gertakizunak hartu duten bidearekin.
  • Bigarrenik, munduko arte garaikidearen museo errespetatuenetako batekiko elkartasunez, Estatu Batuen barrutik betatuen eta umiliatuen aldeko jarrera agertu baitu.
  • Hirugarrenik, Artiumek beti izan duelako gizartearen aldeko bokazio garbia eta zentzu kirtikoz eta sakonki bizi izan duelako oraina
  • eta, azkenik, erabaki bidegabe eta jasanezin horiek eragindako gizataldeetako artisten lanak aurkitzeko adina zabala delako gure bilduma.

Artistak: Kcho, Artemio, Shirin Neshat, Siah Armajani, Alfredo Jaar, José Bedia, Regina José Galindo, Miguel Ángel Rios, Thonton Kabeya, Wilfredo Prieto, Akram Zaatari, Emily Jacir, Anibal López, Enrique Chagoya, Rayyane Tabet, Moris

Gauzen larritasuna Vitoria-Gasteizko Artiumen, Arabako Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren ekoizpena da

Lan-zerrenda  Prentsa oharra 

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand