Espazio bizia. Grey Flag 2012-2016

Hasiera: Ostirala, 25 Azaroa 2016

Amaiera: Igandea, 22 Urtarrila 2017

Lekua: Atari aretoan

Orain lau urte jaio zen Grey Flag, artearen eta kulturaren aldeko mezua lau haizetara zabaltzeko beharra ikusita.

"Gehienok ados gaude pentsatzean gaur une kritiko bat bizi dugula, larrialdi-egoera bat. Egoera horrek eraginik, kulturaren mundua murrizketa ekonomiko garratz batzuk baino zerbait gehiago ari da jasaten. Egungo egoerak kolokan jartzen du, bizkarroia dela eta, edozein kultura, arte edo ezagutza-jarduera, dirutan neur daitekeen bat-bateko errentagarritasunik ez badu". (Grey Flag 2012)

Testuinguru horretan abiatu zen Grey Flag proiektua. Orain lau urte jaio zen, artearen eta kulturaren aldeko mezu ozen eta argia lau haizetara zabaltzeko beharra ikusita. Proiektuak pankarta itxura hartu zuen, 10 x 10 metroko olana erraldoi batean gorpuzturik. Pankarta Museoaren fatxadan zinzilikatu zen, hiriaren ingurunean herri eraikin hau komunikazioko eragile bizi bihurtuz.

Gehiago irakurri +

Museoak, analisirako eta gogoetarako guneak, mezu ziztatzailea bidaltzen zuen, artearen mundutik, gizarteari gogoeta eginarazteko: erne jarraraziz, arazoak planteatuz, probokatuz eta herri iritzian parte hartuz. Kepa Garrazaren lan batean oinarrituta egin zen olana hura, orain arte Museoaren fatxadan jarriz joan diren mezu soka baten lehena izan zen. Komisariotza lana ere bertatik egin da, Museoko lantaldearen eskutik. Gaur, lehendabiziko aldiz Bildumaren parte diren eta haien jatorrian dauden artelanak aurkeztu nahi ditugu.   

Proiektua, lankidetza eta ondarea

Artelana, alde batetik ondare publiko dena —ondare-balio eta bilduma daitekeen objektu—, bat etorri ohi da gehienetan bere erabiltze-balioarekin —erakusketetako objektu eta daraman mezu-ideiaren igorle. Hala ere, aurrean ditugun lanetan bi balioak bereizirik daude. Proiektu honetan ikus daitekeena, alde objektiboa, esanahia sortzeko gaitasuna, Museoaren kanpo aldean kokatzen diren eta ikus daitezkeen 19 olana handiei dagokie.

Aldi berean, ordea, hemen ikusgai dauden lanak dira Bildumaren parte eta horiek dute truke-balioa. Egitate hori ez da, berez, gertakizun isolatu edo nabarmena, baina oso era argian erakusten du kulturan, eta museoetan, gero eta ohikoagoa den jarduteko modu bat. Esperientziari ondare balioa ematea, elikatu eta gorde behar den ondare materiagabe bat, parteka daitekeen oroitzapen bihurtu beharrekoa. Ukiezina, baina ukigai dena bezain egiazkoa edo egiazkoagoa…

Museoaren jarduerak ekintzaren katalizatzaile diren ahaleginen laburpen gisa dihardu, beraz Grey Flagek. Inplikaturik dauden guztien arteko lankidetza horren bidez mamitzen da proiektua eta lan egiteko modu berri baten oinarria da, gainera, artisten, korporazioen eta gizartearen beraren konplizitatea duena. Ekimen honen jatorrian komunikatzeko eta mezu bat zabaltzeko beharra baldin badago, gauzatu ahal izatea posible egin duena arteari buruzko eta arteak gure sentiberatasuna eratzeko Museoaren ikuspegi berbera duen bildumagile batekiko lankidetza-hitzarmena izan da. Artisten parte-hartzeak, beren galeristen konplizitatearekin, ideia objektu fisiko batean mamitzea ahalbidetu du.

Lan horiek babeslearen jabetzakoak dira eta Artium Bilduman utzi ditu gordailuz. Interesen batura bat, gero eta parte hartzekoagoa eta ezinbestean gardenagoa den jarduteko eredu bat, gure gizartearen testuingurura artearen eta kulturaren beharra ekartzeko helburua duena eta, ahal den neurrian, itxaropena itzultzekoa eta gure gizarte honi bizileku erosoago bat eskaintzekoa.

Komisarioa: Enrique Martínez Goikoetxea

Artistak: Kepa Garraza, Juan Pérez Agirregoikoa, Laurina Paperina, Artemio, Francesc Ruiz, Ruth Gómez, Martín & Sicilia, Alain Urrutia, Priscila de Carvalho, Sandra Vásquez de la Horra, Txaro Arrazola, Regina de Miguel, Ixone Sádaba, Javier Arce, Sandra Gamarra, Carlos Irijalba, Edurne Herrán, Judas Arrieta

Espazio bizia erakusketaren liburuxka 

Grey Flag 2016  Grey Flag 2014-15  Grey Flag 2013  Grey Flag 2012 

Argitalpena

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand