Komikiak zientziaz jantzi dira

Hasiera: Osteguna, 17 Azaroa 2016

Amaiera: Larunbata, 01 Apirila 2017

Lekua: Mintegi aretoa-Liburutegia

Hizkuntza zuzena eta estetika direla-eta, komikiak tresna baliotsua dira zientziaren ezagutza zabaltzeko

Komikietan zientzia nola erabili izan den dokumentatzen du erakusketa honek. Komikiak askotariko gaien informazio-iturri dibertigarri eta motibatzaileak izan dira, eta gai horien artean zientziak toki garrantzitsua izan du. Komikiak ez dira saiakera zientifikoak, baina haien hizkera zuzena eta estetika direla-eta, zientziaren ezagutza zabaltzeko tresna bikainak gertatzen dira. Une jakin batzuetan haietara jo izan da gazteenen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzeko.

Jakintsu ero, xelebre eta arretagabeak izan dira komikietako protagonistak, baina baita historiako zientzialari bikainenak ere. Batzuetan, aurrea hartu izan diote beren garaiari: Tintin-ek NASAkoek baino hamabost urte lehenago zapaldu zuen ilargia. Flash Gordon-ek, berriz, bideokonferentzia bat izan zuen 1937an. Baina egia da, orobat, komikietako zientzia fikziora hurbilduz joan dela zientzia, eta lehen ezinezkoa zirudiena gaur egun ez dela, jada, hain ezina.

Argibide gehiago Dokuart-en, Liburutegiaren dokumentu-ataria

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand