Irakasleen prestakuntza

Zure irakasgaia edo irakasgaiak direnak direla ere, zure ikasleen adina dena dela ere, arte garaikidea hezkuntzarako baliabide erakargarri eta eraginkor gisa erabiltzeko aukera ematen dizu Artiumek.

Eskola-programa guztiak doakoak dira.

Profesorado cabecera

Hona 2018-2019 urterako gure proposamenak:

Prestakuntza saioak

Museoaren arte-programako erakusketa nagusiei buruzko prestakuntza-saio laburrak. Bisita gidatu baten ondoren, bateratze-lan bat egiten da. Bertan, ikusitako erakusketaren gakoei buruzko oinarrizko tresna-sorta bat ematen da. Hala, zuen eskolako curriculumean integra ditzakezue ideia horiek. 

Urriaren 17an, asteazkena, 11:00etatik 12:30era edota 17:00etatik 18:30era: Artium Bilduma.
Urriaren 24an, asteazkena, 11:00etatik 12:30era edota 17:00etatik 18:30era: Menchu Lamas.

Izena emateko ondoko orria bete behar duzu.

 

Art Through English

Garapen profesionalerako hogeita hamar orduko mintegia, astearteetan bi orduko saiotan, 15:00etik 17:00etara. Gasteiz-Berritzegunearekin elkarlanean. Saioak bai teorikoak eta bai praktikoak izango dira.

Parte-hartzaile guztiek elkarlan estuan lan egingo dute ingelesezko unitate didaktikoak eta materialak garatzeko ideiak emanez, eta hori guztia mintegiko saioetan frogatuko da ikasleekin gauzatu aurretik. 

Museoa irakasleen aliatua da.

Matrikulazioa Berritzegune web gunean egin daiteke

Art Through English programaren argibide gehiago

 

Eskolarako programak

Artiumen eskolarako programak ez daude ikasleentzako soilik pentsatuta, baita zuretzat ere, zure irakaskuntza-lanean erabil ahal izateko ideia berri eta interesgarriak ezagutu ahal izango baitituzu.

Ondoko programetan parte hartu ahal izango duzu zure ikasleekin:

  • Artium ibiltari
  • Altxorra lantegi-bisita
  • Gasteiztxo
  • Bisitaldi gidatua
  • Aurkikuntzarako bisita
  • Loturak
  • Foruen Plazatik Artiumera
  • Lantegi-bisita Begiratu, pentsatu eta egin
  • Bisita gidatua Arte garaikidearen hastapenak
  • Arte, Filosofía…eta Bizitza

Eskolarako programei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero jo ondoko loturetara: Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza, DBH eta, Batxilergoa eta Unibertsitatea, Lanbide Heziketa, Helduen Hezkuntza.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
Hezkuntza Departamentua
Tel.: 945-209013
educacion@artium.org

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand