Eskolarako programak

Guztiontzako —ikasle, irakasle eta Museoko hezitzaileentzako— elkarrizketa-gune bat sortzea da Artiumen eskolarako programen xedea. Hori abiapuntu hartuta eskolako curriculumaren edukiak, Museokoak eta geure esperientziatik jasotakoak landuko ditugu artearen bitartez.

Hezkuntzari garrantzi handia ematen diogu ARTIUMen, seriotasun handiko erronka gisa aurre egiten diogu eta gogoz eta konpromisoz hartzen dugu gure gain erantzukizun hori. Eskerrak zuen konfiantzagatik eta laguntzagatik!

Taldeak Museoaren barruko plazatik sartu behar dira. Eskerrik asko.

Izena emateko orria 

Educacion escolares

Haur eta lehen hezkuntzako programak

DBH eta Batxilergorako programak

Unibertsitatea, Lanbide Heziketa, Helduen Hezkuntza

Izena emateko epeak

  • Irailaren 3etik urriaren 19ra
  • Epe horietatik kanpo egindako izen-emateak iritsi ahala tramitatuko dira, eta tokirik egonez gero gauzatu ahal izango dira.

Nola egin programen erreserba

Programa guztien erreserba Interneten bidez eta iriste-hurrenkeraren arabera egiten da.
  1. Jarduera baten erreserba egiteko bete ezazu orrialde honetan bertan agertzen den orria.
  2. Eskaria jaso ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dizuegu erreserba egin dela baieztatzeko.
  3. Jarduera aukeratutako egunean edo orduan egitea ezinezkoa bada, harremanetan jarriko gara zurekin telefonoz edo posta elektronikoz.
  4. Gogoan izan eskolarako programak 2018ko urriaren 9an hasiko direla. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Artium Ibiltari izenekoa 2019ko urtarrilaren 8an hasiko da.

Kontuan hartu

  • Astelehenean Museoa itxita dago.
  • Parte-hartzaile kopurua 25 lagunekoa da, gehienez ere, taldeko.
  • Artium ibiltari programak bi zati ditu eta lehendabizikoa ikastetxean egiten da. Derrigorrezkoa da bi saioak hamabostaldi berean egitea.
  • Artium ibiltari programan bi taldek hartu behar du parte, gutxienez, ikastetxeko.
  • Talde bakoitzari laguntzen dionaren izena eta emaila behar ditugu.
  • Programa hauetan aldaketak gerta daitezke.

Gainera, ez ahaztu:

  • Artiumen hezkuntza programa guztiak doakoak dira.
  • Nahi baduzu, zeuk aukera dezakezu landu nahi duzun gaia, Hezkuntza Prozesuaren taldearen aholkuarekin.
  • Kontuan hartzen ditugu ikasleen behar bereziak.
  • Gasteizko Udalarekin elkarlanean jarraitzen dugu Ikus-entzunezkoen eta Artearen Hezkuntza Programan.
  • Zeuk aukeratu zer hizkuntzatan egitea nahi duzun bisita: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa.
  • Bazenekien tarteka irakasleentzako prestakuntza-saioak antolatzen ditugula? Ikus ezazu gure eskaintza osoa
  • Familia txartela. Artiumen eskolarako programetan parte hartuko duten haurrek Zentro-Museora familiarekin batera etortzeko aukera emango dien txartel bat jasoko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero:
Hezkuntza Prozesua, tel: 945 20 90 13
educacion@artium.org

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand