Babeserako programak

Fundación Artium

Artium Fundazioan parte hartzeak lehen mailako proiektu artistiko, kultural eta sozial batekin lotzea esan nahi du, Vitoria-Gasteizerako, Arabarako eta Euskal Herrirako estrategikoa.

Kulturaren sustapenean eragile gogotsu gisa konpromiso sendoa erakutsi eta Arabako eta Euskal Herriko gizartearekiko loturak indartzeaz gainera, Fundazioan parte hartuz abantailak lor daitezke Zentro-Museoarekiko harreman instituzional, korporatibo nahiz pertsonalean, eta baita zerga kontuetan ere.*

Fundazioarekin lankidetza-harreman egonkorrak izan nahi dituzten empresa, empresa-fundazio, elkargo profesional, eta bestelako erakundeek, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoaren gizarte- eta kultura-garapeneko helburuekin bat eginez, lau aukera dituzte. Guztiek abantaila interesgarriak eskaintzen dituzte eta, gainera, erakunde parte-hartzaileek onura fiskalak izan ditzakete.

Nolanahi dela ere, Artiumen uste dugu Fundazioaren eta babesleen arteko harremana bi aldeentzako dela onuragarria. Parte hartzeko formula hauek abiapuntua besterik ez dira. Deitu 945 20 90 23 telefonora. Behar duzun informazio guztia emango diguzu, eta zure interesak eta Artium Fundazioarenak aseko dituen akordio batera iritsiko gara.

Harremanetarako pertsona: Javier Iriarte.

Babesle Pribatua

Enpresa Babeslea

Erakunde Lankidea

Ohorezko Adiskidea

Adiskide Laguntzaileak

*Arabako Artium Fundazioa F-98 erregistro zenbakiarekin agertzen da Euskal Herriko Fundazioen Erregistroan. IFK: G-01315530

Arabako Artium Fundazioak egiten dituen jarduerei lehentasunezko izaera aitortzen zaie Irabazi Asmorik gabeko Entitateen Zerga Erregimenei eta Babesletzaren Eragingarri Fiskalei buruzko uztailaren 12ko 16/2004 Foru Arauaren 29. artikuluaren arabera. Onura fiskalak egindako ekarpenaren %46rainokoak izan litezke kide korporatiboentzat, egoera zein den.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand