Museoaren historia

Artium, museoa eta kultura-jardueren zentroa da, eta alde horretatik eredugarria da egungo sorkuntzaren esparruan ondareari dagokionez eta jakintza hedatzeko egiten duen lanagatik.

2002ko apirilaren 26an inauguratu zenetik, erakusketa-programa aberatsa garatu du (bakarkakoak eta tesidunak, nazioarte mailako artista ugariren parte hartzearekin), eta baita kultura garaikidearekin (zinema, musika, hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak, arte eszenikoak…), hezkuntzarekin eta egungo artea zabaltzearekin zerikusia duten kultura-jardueren agenda trinkoa ere.

Hala ere, Artiumen historiak joan den mendearen azken laurdenean du sorburua.

Hirurogeita hamarren erdi aldera eman zituen Arabako Foru Aldundiak gaur egun Artium Bilduma dena osatzeko lehen pausoak.

orígenes del Artium

Espainian herri-bildumagintza ia bitxikeria besterik ez zen garai hartan, Arabako foru-erakundea artearen historiako artista garrantzitsuenetako batzuen lanak erosten hasi zen, nahiz espainiarrak, nahiz euskaldunak: Miró, Picasso, Tàpies, Canogar, Gordillo, Saura, Palazuelo, Gordillo, Millares, Asins, Zumeta, Ameztoy, Chillida, Basterretxea…

Erosketa-politika egoki eta denboran jarraitu bati esker, bere erakoen artean berdinik ez duen bilduma bat osatu ahal izan da, euskal arte garaikidearen bilduma osoena dena, eta egungo espainiar artearen garrantzitsuenetakoa. 

Ondare publiko horren inguruan, baldintzarik onenetan gorde, erakutsi eta testuinguruan jartzeko balioko lukeen museo bat eraikitzea sustatu zuten 90en bukaeran arabar gizarteak eta erakundeek, Arabako Foru Aldundiak batez ere. 2001eko otsailean Artium Fundazioa sortu zen museo berri hori kudeatzeko, eta hurrengo urteko udaberrian zabaldu ziren haren ateak.

Artium Bildumarekin, bere erakusketa- eta jarduera-programarekin, nazioartean eredugarria den hezkuntza-proiektu batekin eta guztiek aitortzen duten lan bikaina egiten duen dokumentazio-zentro batekin, Zentro-Museoa Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko sare kulturalaren funtsezko elementua da, eta Nazioko kultura-alorreko altxorretako bat.

Zuzendaria: Beatriz Herráez

Aurreko zuzendariak

Javier González de Durana (2001-2008)

Daniel Castillejo (2008-2018)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand