Artium Fundazioa eta Museoa

Arabako Artium Fundazioa, irabazi asmorik gabeko erakundea, 2001eko otsailean sortu zen, Arabako Foru Aldundiaren ekimenaren ondorioz. Artium, Arte Garaikidearen Euskal Museo Zentroa, kudeatzea eta zuzentzea du helburu nagusi.
 
 
Fundación ArtiumFundazioak bere eginkizunen artean ditu Museoaren balio kulturaleko ondasunak zaintzea, Artiumen ondarearen ezagutza bultzatu eta zabaltzea eta, oro har, kultura sustatzea.
Arabako Artium Fundazioaren estatutuak

Artium Fundazioaren Patronatua osatzen dute Museoa sortu eta abian jartzeko ekimenean parte hartu zuten erakunde publikoek, batetik, eta Fundazioko Kide Korporatiboen Programan parte hartuz Babesle Pribatuaren izaera lortzen duten erakunde pribatuek, bestetik.

Fundación Artium

Patronatuak bere eginkizunen artean ditu sortzean ezarri zitzaizkion helburuak betetzen direla zaintzea, Fundazioa kontrolatzea, aurrekontuak onartzea, eta Fundazioaren eta gizartearen arteko zubia izatea.

Arabako Artium Fudazioaren Patronatua

(2015eko ekainaren 13tik aurrera)

Lehendakaria

Ramiro González Vicente
Arabako Diputatu Nagusia

Lehendakariordea

Igone Martínez de Luna Unanue
Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua. Arabako Foru Aldundia

Kideak

Bingen Zupiria Gorostidi
Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua. Eusko Jaurlaritza

Cristina González Calvar
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua. Arabako Foru Aldundia

José Luis Cimiano Ruiz
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua. Arabako Foru Aldundia

Estíbaliz Canto Llorente
Hezkuntza, Kultura eta Kirol saileko zinegotzia. Vitoria-Gasteizko Udala

José Ángel Muñoz Otaegi
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea. Eusko Jaurlaritza

Joseba Koldo Pérez de Heredia Arbigano
Euskara, Kultura eta Kirol saileko zuzendaria. Arabako Foru Aldundia

Begoña Torres González
Ministerio de Educación, Cultura y Deportes

María Goti Ciprián
Diario El Correo S.A.

Francisco Javier Allende Arias
Euskaltel Fundazioa

Koldo Eguren Cendoya
Vital Fundazioa

Idazkaria

Susana Guede
Arabako Foru Aldundia


Patronatuko ordezkarien banaketa

  • Arabako Foru Aldundia: 5 ordezkari
  • Eusko Jaurlaritza: 2 ordezkari
  • Vitoria-Gasteizko Udala: ordezkari 1
  • Ministerio de Educación, Cultura y Deportes: ordezkari 1
  • Diario El Correo S.A.: ordezkari 1
  • Euskaltel Fundazioa: ordezkari 1
  • Vital Fundazioa:ordezkari 1

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand