Hezkuntza proiektua

Artiumen Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailaren helburua da era guztietako publikoari eskaintzea sortze-lan garaikidearen giltzak. Hainbat ekimenen bidez eta metodologia egokia erabiliz, obra edo erakusketa bat behar bezala ulertu eta gozatzeko laguntza eskaintzea da gure helburua. Horretarako, esperientzia adierazgarri bat eman nahi diogu pertsona bakoitzari, bere interes eta beharren arabera. Artea eta kultura Artiumek bere bisitarien esku uzten dituen ezagutza-iturri dira.

Hala eskoletako programetan, irakasleen prestakuntza hobetzeko programetan, nola jende mota orori zuzendutako programetan, gogoan ditugu beti heziketa alderdiak: herritarrek beren inguru hurbilean nola globalean gertatzen diren gertaerak espiritu kritikoz bereganatzeko behar dituzten mekanismoak eskaini nahi ditugu.
Ez dago zertan aditua izan, pertsona bakoitza bere esperientzia indibidualetik abiatuta hurbil daiteke artera. Artiumen hezkuntza- eta kultur-programa guztiak behaketa, ikerketa eta elkarlanaren emaitza dira. Asko axola zaizkigu munduan gertatzen ari diren aldaketak, eta horregatik gure programa guztiak etengabe aldatzen dira,gure helburu den gizarte honen premia berrietara egokitzearren.

Ikastea erakutsiz. Askatasun-praktika hezkuntza bezala.

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand