3.000 artelan inguruk osatzen dute ARTIUM Bilduma. Bertan, sorkuntza garaikidean erabiltzen diren teknika guztiak eta Euskal Herrian eta Espainian XX. eta XXI. mendeetako artearen historia idatzi duten eta idazten ari diren sortzaile guztiak daude ordezturik.
ARTIUMen arte modernoko eta garaikideko aldi baterako erakusketa ugari programatzen dugu, era askotako helburu, bitarteko eta formatuak erabiliz.
ARTIUMen aintzat hartzen ditugu sortzaile berriak eta gazteak, hala arabarrak eta euskaldunak, nola beste erkidego eta eremu geografikoetakoak.
Jarduera zentro bat den aldetik, ARTIUMek kultura garaikidearekin loturiko ekimen agenda trinko eta handinahia programatzen du urtean zehar, erakusketen tesiekin eta zentro-museoaren testuinguru sozial eta kulturalarekin loturik.
Programa horrek hitzaldiak eta ikastaroak, kontzertuak, dantza garaikidea eta zinema hartzen ditu barruan. ARTIUMen ezaugarri dira, esate baterako, idazleen eta Bildumako artelanen arteko topaketak, edota narrazioari eta nobela grafikoari buruzko irakurketa taldeak.
Liburutegian 24 irakurleku daude, eta baita Interneten sartzeko eta ikus-entzunezkoak ikusi eta entzuteko tresnak ere.
Bibliografiari buruzko informazio zerbitzuaren bidez, zabalik dagoen orduetan etengabeko laguntza eskaintzen duena, erabiltzaileek Liburutegiari eta honen dokumentazio funtsari buruz izan dezaketen edozein zalantza konponduko da. Kontsultak posta elektronikoz ere egin daitezke biblioteca@artium.org helbidera idatzita. Ahalik eta azkarren erantzungo dugu.
Juan Zamoraren The Vulture Shadow, Artiumen zerutik. Artistak Zentro-Museoaren Mutatis Mutandis programarako egin du lan hau
Partekatu ezazu gurekin zure bilduma pertsonalak, nolanahikoak direlarik ere
Bisitariek artelanen aurrean eta museoari dagokionez dituzten jokabide eta jarrerak aztertzeko leihoa
Daniel Castillejo izango da bilera honen dinamizatzailea... Maiatzaren 22an, asteazkena
Fermin Jimenez Landaren pelikularen proiekzioa eta artistarekin eta Enrique Martinez Goikoetxearekin solasaldia. Maiatzaren 30ean, osteguna
Errealitatearen trataera sortzailea liburu erakusketaren inguruan. Maiatzaren 11tik 26ra
ARTIUMen Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailaren helburua era guztietako jendeari sorkuntza gariakidearen giltzak ematea da
Gainerakoa irakurri
Informazio guztia klik batean