Berriak

Berriak

   Minimize
27 / 10 / 2014
Prado Museoko, Thyssen-eko eta Nazio-Liburutegiko adituek parte hartuko dute Artiumek antolatutako Liburutegien VII. Topaketetan

Dokumentazio-zerbitzuek XXI. mendeari begira dituzten aukerak izango da hitzaldien gai nagusia. Artiumekin batera Scanbit-ek, Tecnaliak, @Cult-ek eta Budapesteko Arte Ederretako Museoak parte hartzen duten Aliada europar proiektuaren ildo nagusiak aurkeztuko ditu Elena Roserasek

15 / 10 / 2014
Artiumek Mirarien horma ireki du, 2014-2015 ikasturteko hezkuntza-proiektuaren abiapuntu nagusia izango den erakusketa

Dora García, Vicente Amestoy eta Loretta Lux artisten lanak, guztiak Artium Bildumakoak, pertsonez, eta haien bizitzaz eta sentimenduez hitz egiteko. Artelan bat norbaitek ikusten duen arte osorik ez badago, erakusketa honetan kontatzera bultzatu nahi da ikuslea, entzutera baino gehiago. Erakusketan bertan dagoen horma batean edota Twitter-en (#MirarienArtium etiketarekin) adierazi ahal izango dituzte bisitariek beren ideiak

10 / 10 / 2014
Artiumen Eragabetasuna. Orraztu gabeko artearen kasu bitxia erakusketa inauguratu da, Artium Bildumaren aurkezpen berria

Izenburuak Arthur Rimbaud du aipagai, eta haren poesia, «zentzumen guztien nahastean» oinarritua. Daniel Castillejo komisario izan duen erakusketa hau oztoporik gabeko eremu zabal batean aurkeztu da, Zentro-Museoaren historian lehendabiziko aldiz . Neurri handiko bi artelan dira erakusketaren ardatz, Perejaumeren Cambra-cambril eta CVAren (P) Punto de vista, eta horien inguruan Bildumako beste hogeita hamar bat pieza gailen daude sakabanatuta

02 / 10 / 2014
Elena Bajok ingurua hautemateko veste modu bat proposatu du Artiumen, miaketa geologikoetan oinarriturik

Erakusketa-guneak estudio edo laborategi gisa erabiliz, inguru hurbileko elementuekin lan egiten du artistak. Laginek lurraldearen historia adierazten dute nolabait, naturaren eta gizakiaren eragina nabari direla

17 / 09 / 2014
Oskar Alegriak eta Bernardo Atxagak La casa Emak Bakia filmaren proiekzioa aurkeztuko dute Artiumen

Man Ray-k biarritzen zuen etxearen izena da Emak Bakia, eta bere pelikula bati jarri zion izena ere bai. Oskar Alegriak pelikula honetan etxearen bila nola ibili zen kontatzen du, abiapuntu bakarra Man Ray-ren pelikulako irudi banaka batzuk zituela. Dokumental hau nazioarteko 20 jaialdi baino gehiagotan aurkeztu da, besteak beste, San Franciscon, Sydneyn, Montrealen, Vancouver-en eta Donostian

11 / 09 / 2014
Artiumek Indarkeria isila erakusket aurkeztu du

Ia hautematen ez diren baina etxean, lanean, administrazioan, kulturan… agertzen diren eguneroko indarkeria-moduak aztertzen dira erakusketan. Artiumen eta Belgradeko MoCAB-en artean ekoitzitako erakusketa honetan europar Batasuneko hogeita hamar artista baino gehiagoren lanak bildu dira, espainiarrenak eta serbiarrenak, batik bat. Bideo-proiekzio programa batek eta fenomeno hau aztertzeko egingo diren bi mahai-inguruk osatzen dute Indarkeria isila

11 / 08 / 2014
Zinema eta nazioarteko gastronomia elkartuko dira Artiumek eta Cube jatetxeak prestatutako programa batean

Datozen hiru asteazkenetan beste hainbeste pelikula proiektatuko dira, eta ondoren, ikusitako filmaren herriko jaki bat dastatu ahal izango da. Deliciosa Martha pelikula alemanarekin abiatuko da programa abuztuaren 13an
 

30 / 07 / 2014
Irailean ondare garaikidean ospetsuak diren adituak elkartuko dira Artiumen, museoek arlo horretan duten eginkizunari buruzko jardunaldi batzuetan

Michael Petry, Londreseko Arte Garaikideko Museoaren zuzendaria zizango da jardunaldiei hasiera emango diena. Juan Luis Moraza, Herri-altxorra erakusketaren komisarioa izango da, besteak beste José Jiménez, Miguel von Hafe eta Jaime Sordo adituek parte hartuko duten jardunaldi hauen koordinatzailea

29 / 07 / 2014
Abuztu honetarako erakusketak, aztarna-jokoak, familientzako gune bat eta txikienentzako lantegi ireki bat eskaintzen ditu Artiumek

Miegen eta Gordilloren erakusketak abuztuaren 24 arte egongo dira zabalik, eta Herri-altxorra irailaren 7 arte. Zentro-Museoak bisita gidatuen eskaintza zabaldu du Artium osorik izenekoarekin

17 / 07 / 2014
Arabako Foru Aldundiak María Clè Leal arabar moda-firmaren Arimadun diseinua. Araba bilduma aurkezten du Artium Zentro-Museoan

Erakusketa honek Madrilgo Mercedes-Benz Fashion Week azken edizioan aurkezturiko modeloak erakusten ditu, Arabako ondare kultural, gastronomiko eta naturalean inspiratuak. Datorren abuztuaren 31 arte egongo da erakusketa zabalik, Ekialde Goikoa aretoan
 

03 / 07 / 2014
Artiumen Still Life with Books aurkeztu da, Praxis 2014rako Greta Alfaroren proiektua

«Bizitza izoztua eta liburuak» honekin artistak kulturaren egungo egoera adierazi nahi du, karamelu gogortuz estalitako liburuen bidez. Still Life with Books Less Poetry-ren parte da, Eduardo García Nietok Artiumen Praxis programarako 2014an egin duen proposamena

26 / 06 / 2014
Óscar Mulero eta Christian Wünsch DJak izango dira GauArten emanaldi berri baten protagonistak

Musikaren eszenan hogei urte baino gehiago daramatzala, nazioartean DJ ezagunenetakoa da Mulero. Madrildarra eta Christian Wünsch elkarrekin ari dira Spherical Coordinates proiektuan. Berriz izango ditugu GauArten Kasper eta DSKTT, azken hau Buffrö izeneko musika-proiektu berriarekin

23 / 06 / 2014
Carlos Irijalba eta Sandra Gamarra artistek eman diote hasiera Artiumen Grey Flag programari Zentro-Museoaren fatxadan zintzilikatutako pankarta banarekin

Elkarrekin izenez, Grey Flag 2014-k teknologian, ekonomian eta gizartean gertatu diren aldaketen ondorioz sortutako harreman-modu berriak izango dituzte hizpide. Ixone Sádabak, Regina de Miguelek eta Javier Arcek osatuko dute programa bigarren seihilekoan

06 / 06 / 2014
Artiumek eta Vitoria-Gasteizko kaleko hezkuntza-zerbitzuak gazteek kudeatutako kultura-programa bat sustatzen dute

Rapearte da taldearen lehendabiziko proposamena, jazz-kontzertu bat eta hip-hop erakustaldi bat. Lau hilabetez aritu dira 16 eta 20 urte bitarteko hamabi gazte kontzertuaren xehetasun guztiak lantzen, hasi probasaioetatik eta talde teknikoaren kontratazioraino

15 / 05 / 2014
Fuenlabradako Tomás y Valiente arte-zentroak Artium Bildumako artelanekin osatutako Tiempos abiertos erakusketa aurkeztu du

Berrogeita sei artistaren 51 lan ikusgai dituela, «ikuskizunetik krisira eraman gaituen aldi baten —azken 15 urteak— aurreiritzirik gabeko ikuspegi bat» eskaintzen digu. Erakusketaren komisarioa Enrique Martínez Goikoetxea da, Arabako museoaren arte-funtsaren artatzailea. Tiempos abiertos erakusketa Uztailaren 27rarte egongo da ikusgai Fuenlabradako CEARTen, Salamancako DA2etik igaro ondoren

12 / 05 / 2014
Asteburu honetan Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko musika, bisita gidatuak, lantegiak eta«zuk nahi duzuna» tarifa izango ditugu Artiumen

Relay, «musikaren loratze kameleoikara (…) non musikariek eta ikusleek neurri berean parte hartzen duten» izango da jarduera-programaren abiapuntua. Eta gainera, Scratch Eguna eta Vitoria-Gasteizko Instagrammer-en urteroko bilera Artiumen

09 / 05 / 2014
2013ko hileroko bisita-koadernoen azalak egiteko erabili ziren irudien jatorrizko artelanak ikusgai Artiumen

Artiumeko erakusketen bisitariei eman ohi zaizkien ohar-koaderno hauek hil bakoitzean artista batek irudiztatzen ditu. Artisten hautaketa Simeón Saiz Ruiz-ek egin zuen, «egoera okerrenetan ere norbanakoa gizakia da» goiburu harturik

09 / 05 / 2014
Artiumek Nobela grafikoa: salaketa eta gizarte-kritika liburu-erakusketa aurkeztu du

Bisitariek 200 liburu eta hamar pelikula baino gehiago izango ditu aukeran eta baita testuingurua argituko dioten panelak ere. Gerrak, arrazakeria, immigrazioa, krisia, emakumeen eskubideak… dira genero horren ohiko gai batzuk

06 / 05 / 2014
Artiumek Liburuen Nazioarteko Eguna osatzeko jendaurreko irakurketak, erakusketak, hitzaldiak eta musika eskainiko ditu datorren ostiralean, maiatzak 9

Nobela grafikoari buruzko liburu-erakusketa bat zabalduko da, eta 2013ko bisita-koadernoetan agertutako jatorrizko lanen erakusketa bat. Guridi Big Band-ek jazz-kontzertu bat eskainiko du, Julio Cortázarren Rayuela nobelaren berrogeita hamargarren urteurrenarekin loturik

22 / 04 / 2014
Berrogeita hamar espainiar museo inguruk parte hartuko dute Artiumek sustatutako bookcrossing kanpainan

2.500 liburu «askatu»ko dituzte, haien nondik norakoa ezagutu ahal izateko Interneten erregistratuta egongo direnak. Artiumek arteari buruzko testuen jendaurreko irakurketa-egun bat antolatu du gainera, eta zinemari eta nobela grafikoari buruzko liburu-erakusketa bat

14 / 04 / 2014
Bazkari ederra: Aste Santu gastro-artistikoa Artiumen

Parte-hartzaileek alegiazko bazkari bat sortu ahal izango dute Museoan ikusgai dauden artelanetatik abiatuta. Menu guztiak bilduta Artiumek sukaldaritza-liburu txit berezia argitaratuko du. Parte-hartze hutsagatik, bisitariak gonbidatuta daude Cube kafetegian eguneko pintxoa jatera. Gazteenentzat, jolasteko eta sortzeko toki bat egongo da

08 / 04 / 2014
Artiumek Luis Gordillo XXL/XXI erakusketa aurkeztu du

1986an Arte Plastikoen Sari Nazionala, 1996an Arte Ederretako Merituaren Domina eta 2007an Velázquez Saria jasoa, Gordillo oso garrantzitsua da espainiar margolaritzan eta nazioartean ezagunenetako bat. Erakusketaren izenburuak aurkeztutako lanen tamaina eta duela gutxi egindakoak izatea (XXI. mendean) ditu aipagai. Gordilloren erakusketa Xuxurlaka-rekin batera Paraleloan programaren parte da, margolaritzak arte garaikidean duen garrantzia nabarmentzeko Artiumek sortua

08 / 04 / 2014
Artiumek Xuxurlaka aurkeztu du, Juan Miegen erakusketa bat

Arabar artistak azken aldian egindako formatu handiko 32 margolan. Orain taldearen sortzaileetako bat, Juan Mieg garrantzitsua izan zen XX. mendearen bigarren erdiko euskal artearen berrikuntzan. Miegen erakusketa Luis Gordillo XXL/XXI-rekin batera Paraleloan programaren parte da, margolaritzak arte garaikidean duen garrantzia nabarmentzeko Artiumek sortua

04 / 04 / 2014
Badajoz-eko MEIAC museoak Sin quietud erakusketa aurkeztu du, Artium Bilduman oinarritutako euskal bideo-sorkuntzaren ikuspegi bat

Euskal inguruko artista adierazkorrenetako batzuen hamabi lanek azken 25 urteetan bideoz egindako artea markatu duten arrastoak ezagutzeko aukera ematen dute. Sin quietud José Félix González Placer-ek marrazkiz marrazki VHSen egindako animazio batekin hasten da, eta baliabide digital hutsez ekoitzitako Txuspo Poyoren beste batekin amaitzen. Erakusketaren komisarioa Enrique Martínez Goikoetxea da, Arabako museoaren ondare artistikoaren artatzailea

01 / 04 / 2014
Mondragon Linguaren eta Artiumen udalekuak artearen aitzakian ingelesa ikasi eta erabiltzeko

Parte-hartzaileak Artium Bildumarekin lotutako lantegi eta jarduera dibertigarrien bidez sorkuntzaren munduan eta ingeles hizkuntzan murgilduko dira. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako udaleku hauek Mondragon Linguak hizkuntzen irakaskuntzan duen esperientzia eta Artiumen hezkuntza-metodologia elkartzen ditu

13 / 03 / 2014
Artiumek Por fuera aurkeztu du, Juan Lópezen Praxis programarako proiektua

Artistak erakusketa-aretoko espazioan esku-hartuko du, toki horri buruz ikusleek duten ikuspegia aldatu eta beste erabilera batzuk imagina ditzaten. Por fuera Eduardo García Nietok 2014ko Artiumen Praxis programarako proposatu duen Less Poetry egitasmoaren parte da

05 / 03 / 2014
Berriz izango dugu Artiumen Emakume zinema-zuzendariak zikloa Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, lau pelikula sari-aniztunekin

Aurtengo ekinaldirako aukeratutako zinemagileak Susanne Bier daniarra, Samira Makhmalbaf iraniarra, Miranda July estatubatuarra eta Gracia Querejeta espainiarra dira. Islamiar herrialdeetako emakumeen borroka, belaunaldien arteko gatazkak eta egungo gizartean pertsonen arteko komunikazio-zailtasunak dira zikloko lau pelikuletan jorratzen diren gai batzuk

14 / 02 / 2014
Jesús Camarero idazleak Luis Feitoren Rojo y negro margolana aukeratu du Arterako hitzak programan parte hartzeko

Artelan historikoa da Artium Bildumaren barruan, 1962ko data darama eta Arabako Foru Aldundiak 1976an erosi zuen. Jesús Camarero Filologia Frantseseko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta nobelagile, poeta, saiakeragile eta itzultzailea
 

14 / 02 / 2014
Egizu molde bat!, gazteentzako lantegia Artiumen, Koko Ricoren eskutik

Arabar eskultoreak magia eta jolasa agintzen ditu asteburu honetarako. 13-16 urte bitarteko neska-mutilek beren gorputz zatien moldeak egin eta gero gorputz zati horiek moldekatzen ikasiko dute

07 / 02 / 2014
Salamancako DA2-en Tiempos abiertos erakusketa aurkeztu da, Artium Bildumako artelanekin osatua

Berrogeita hamaika artelan ikusgai dituela, «handiustetik krisialdira eraman gaituen garai baten —azkeneko 15 urteak— aurreiritzirik gabeko begirada bat» proposatzen du. Erakusketaren komisarioa Enrique Martínez Goikoetxea da, arabar museoko artelanen funtsaren artatzailea. Tiempos abiertos maiatzaren 4 arte egongo da Salamancan, eta gero Fuenlabradako Tomás y Valiente Arte-Zentrora eramango da
 

05 / 02 / 2014
Kultura garaikidean poesiak egin duen atzerapausoa izango da aurten Artiumen Praxis programaren gogoetagaia, bost proiektu artistikotan oinarriturik

Eduardo García Nieto komisarioa dela, Praxisen Juan López, Greta Alfaro, Elena Bajo, Carl Palm y Alex Reynolds artisten proposamenak aurkeztuko dira. Less Poetry-rekin «Esaten ez dena adierazten dena bezain baliotsua izango den diskurtso baterako gune bat planteatzea» eta «lanak osatzerakoan ikusleen parte-hartze handiago baten alde» egitea aldarrikatzen da. Aurtengoa Praxis programaren bosgarren urtea da eta orain arte hogei bat proiektu aurkeztu dira

30 / 01 / 2014
Artiumek Albur de amor aurkeztu du, Teresa Serranoren erakusketa bat

Serranok, Hego Amerikako ikusizko artista bortitzenetako bat, bideoen eta argazkien bidez diskurtso feminista trinko bat hedatzen du. Generoaren kontua, emakumeen aurkako indarkeria, pederastia, kontrola, beldurra eta isolamendua dira erakusketan jorratzen diren gai batzuk. Gaur egun emakumeek gizartean aurrera egiteko aurka dituzten estereotipoak eta zailtasunak ere aipatzen dira Albur de amor-en, eta baita egoera horiek gainditzeko bide berriak ere

14 / 01 / 2014
Xabi Aburruzaga trikitilariak abiaraziko du bihar, asteazkena, Belarrien Goxoko, egungo euskal musikaren kultura zabaltzeko programa

Artiumek, Jimmy Jazz-ek eta Vitoria-Gasteizko udalak antolaturik, euskal musikaren ikuspegi zabal bat eskaini nahi du, hasi folkloretik eta azken-azkeneko estiloetaraino. Belarrien Goxoko programan musika emanaldia eta elkarrizketa elkartuko dira, musikagileek beren lana modu didaktikoan azaldu ahal izateko

11 / 12 / 2013
Artiumen estreinatuko da Euskadi mailan Jainko txiki eta jostalari hura, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, eta Bingen Mendizabalen ikuskizun berria

Muntaketa joan den azaroan aurkeztu zen New Yorken liburu-CD gisa Durangoko Azokara eraman aurretik. Ikuskizunean Uriberen poesia, Urdangarin, Mendizabal eta Ruedaren musika eta Mikel Valverderen ilustrazioak nahasten dira
 

11 / 12 / 2013
Artiumen estreinatuko da Euskadi mailan Jainko txiki eta jostalari hura

Muntaketa joan den azaroan aurkeztu zen New Yorken liburu-CD gisa Durangoko Azokara eraman aurretik. Ikuskizunean Uriberen poesia, Urdangarin, Mendizabal eta Ruedaren musika eta Mikel Valverderen ilustrazioak nahasten dira

12 / 11 / 2013
Concha Rubiok zuzenduko duen Irakurketa-taldean Michel Houellebecq-en nobela bat eta Vik Muniz artistaren Artium Bildumako artelan bat jarriko dira aurrez aurre

Frantziar idazlearen El mapa y el territorio eta Estatu Batuetan bizi den brasildar artistaren Atlas, after Guercino, hain zuzen ere. Jarduera Zentro-Museoko Hegoa aretoan burutuko da, Muniz-en artelana Herri-altxorra erakusketan baitago ikusgai

06 / 11 / 2013
Artiumek zientzia-fikziozko zinema mexikar bereziari hurbiltzea proposatzen du Sci-Fi Folklorismoa izeneko ziklo baten bidez

Ziklo honetan aurkeztuko diren 60etako pelikulek, txit izaera naifekoak, «beren umore parodiko eta maltzurragatik, eta beren solemnitate, trakestasun eta ingenuitate patologikoagatik» xarmatzen dute. Zikloari amaiera emango dion pelikula duela gutxi egina da, hala ere, eta Berlinen etan Sundancen saritua izan da. Zikloa Serendipia-rekin lotuta dago, Tania Candiani artista mexikarrak Praxis programarako egin duen programa: ikusleek parte hartzeko halako ustekabeko asmakizunen lantegi bat

30 / 10 / 2013
Avelino Sala eta Pelayo Varela artistek proiektu artistikoak norberak argitaratzeko lantegi bat emango dute Artiumen

Hamar urte dira Salak eta Varelak Sublime aldizkaria argitaratzen duela, beren esanetan gogoetarako eta kultura eta artea zabaltzeko esparru libre eta alternatiboa. Artista eta ikasleei, eta artea, diseinua eta edizioa interesatzen zaion edonori zuzendutako lantegi honetan modu praktikoak erakutsiko da nola argitara daitekeen aldizkari bat asteburu batean oinarrizko bitartekoak erabiliz

11 / 10 / 2013
Artiumek arkitekto garaikide garrantzitsuenetako batzuei buruzko liburu-erakusketa aurkeztu du

Pritzker Sariei buruzko erakusketan dotoretasunez ilustratutako eta kalitate handiko irudi eta testuak dituzten liburuak bildu dira. Arkitekto ezagunen artean Rem Koolhaas, Frank Gehry, Zaha Hadid, Rafael Moneo eta Norman Foster daude, besteak beste. Erakusketak bere web gunea du, eta bertan informazio zabala aurki daiteke arkitekturari, arkitektoei eta hauen lanei buruz
 

08 / 10 / 2013
Karmele Jaio idazleak Eva Lootz-en argazki bat aukeratu du, El que no oye, la que no ve, Artium-en Arterako Hitzak programan parte hartzeko

Donostiako Zinemaldian estreinatu berria da gasteiztar idazlearen Amaren eskuak nobelaren zinemarako bertsioa. Materia eta hizkuntza dira gai nagusiak 60etatik Madrilen bizi den Eva Lootz austriar artistaren lanean. Hitzaldia euskaraz izango da

03 / 10 / 2013
Artiumek Herri-altxorra (errealitate-ekonomiak) aurkeztu du, Juan Luis Moraza komisario duen Artiun Bildumaren erakusketa

Erakusketa ondare publikoaren nozioaren eta artea balioa sortzeko modu izatearen inguruko gogoeta da. Inoiz egin den Artium Bildumaren erakusketa zabalena da, 350 artelan inguru ikusgai dituena eta museoak ondarearen agente gisa duen tokia agerian uzten duena. Multzoan «mosaiko bat osatzen du, non artelanen eta hauen arteko harremanek balioaren nozioari eta errealitatearen eraikuntzari buruzko halako saiakera bat eskaintzen dutena»

03 / 10 / 2013
Artiumek Enrique Chagoyaren Palimpsesto caníbal aurkeztu du

Erakusketan komikietatik, marrazki bizidunetatik, herri-kulturatik, artearen historiatik, politikatik, ekonomiatik, erlijiotik eta bere harrobitik ateratako pertsonaien errepertorio osoa dago ikusgai. Mexikon jaio eta orain hogei urte baino gehiago Estatu Batuetan bizi den Chagoyaren lanari satiraz eta parodiaz kutsatutako umorea dario. Erakusketan bere kodex ezagunak —azteken kodexen erara eginak— eta Goyaren Desastres de la guerra eta Caprichos serieetan oinarritutako bere irarlanak daude ikusgai

18 / 09 / 2013
Artiumek Serendipia aurkeztu du, Praxis programarako Tania Candiani artista mexikarraren proposamena

Proiektuaren izenburuak ustekabean edota beste zerbait ikertzen ari dela egiten diren deskubrimendu zientifiko nahiz teknologikoak ditu aipagai. Candiani artista multidisziplinarioak ustekabeko aurkikuntzen laborategi bat proposatu du Artiumen, bisitariek Praxis Patente-Bulegoan «legeztatu» ahal izango dituztenak. Praxis gunea deskubrimenduaren eta asmaketaren esparruetan barneratzeko laborategi bihurtuko da

10 / 09 / 2013
Andrés Duque zinema-zuzendariak emango dio hasiera datorren ostegunean Hautemate jariotia zikloari

Zuzendariak eta komisarioak izango duten elkarrizketaren ondoren proiektatuko da zikloko lehen pelikula, Iván Z, Duquek 2004an zuzendua. Pasolini, Bergman, Godard eta Truffaut izango dira intimotasunaren eremutik zentsura politikoraino doazen ezkutatze-esparruei buruzko pelikula sorta baten protagonistak

24 / 07 / 2013
Artiumek Vanpopel eta El Capitán Elefante taldeen kontzertu bikoitzarekin emango dio amaiera aurtengo Ilunabarrean programari

 El Capitán Elefante-k Nuevas coordenadas bere lehen diskoko abestiak eskainiko ditu • Vanpopel-ek bakarrizketa komikoekin nahastuko ditu bere abestiak • Ostiraleko bi saioak Ilunabarrean programaren bosgarren edizioaren azkenekoak izango dira

17 / 07 / 2013
Datorren ostiralean CHANGE jaiaren agertokia izango da Artium, eta azken hamarraldietako ikonografiaren eta musikaren erakusleiho

Ikuskizunean lehen mailako DJ-ek eta ikusizko artistek parte hartuko dute • Bertaratuko direnek ikuskizunaren parte izateko aukera izango dute, beren idoloen tankeran mozorrotuta • CHANGE jaian azken hamarraldietako musika indie, rock, pop eta elektronikoa bilduko dira

12 / 07 / 2013
Aurtengo udan familiek atseden hartzeko eta aisialdirako gune bat izango dute Artiumen

Museoko bisitariek, eta haiek bakarrik, erabiltzeko Familien Gunea Museoaren Plaza aretoan antolatu da familiei zerbitzu berezi bat emateko xedez. • Horrela, familiei beste aukera bat eskaintzen zaie Artiumen udako hilabeteetarako

10 / 07 / 2013
Muy Fellini indie taldea izango da datorren ostiralean Ilunabarrean programaren hurrengo protagonista Artiumen

Bikote nafarrak bere bosgarren lana, Fragmentos de una explosión, aurkeztuko du • Muy Felliniren lanek 90etako indie musikaren eta The Cure eta Pavement taldeen eragina dute • Muy Felliniren kontzertua aurtengo Ilunabarrean programaren bigarrena da, joan den ostiraleko, uztailak 5, Unexpected taldearen kontzertuaren ondoren
 

02 / 07 / 2013
Unexpected taldeak emango dio hasiera uztaileko ostiraletan aire zabalean egingo den Ilunabarrean izeneko Artiumen kontzertu eta proiekzio programaren bosgarren edizioari

 Unexpecteden kontzertua Jazzaharrean programan antolatutakoetako bat da • Muy Fellini, Vanpopel eta El capitán Elefante dira bosgarren edizio honetako Artiumen eskaintza osatzen duten taldeak • Uztailaren 19an, ostirala, ikonografiaren, musikaren eta ikus-entzunezkoaren arteko sintesia den Imagine Change The Storm jaia egingo da

28 / 06 / 2013
SpY indarrez dator Gasteizera Piramidea-rekin, Artiumen Mutatis Mutandis programarako sortu duen arte hiritarreko proiektua.

Obretako hesiez egindako 11 metro altuko piramide gisako eraikin bat da; Madrilgo artista honek hiri handietako bizitzako ikuspenaren monotonia hautsi nahi du eraikin horrekin • Mutatis Mutandis programak Artiumen kanpo aldeko lekuak arte-sorkuntzarako leku gisa errebindikatzen ditu, eta dagoeneko horietan parte hartu duten sortzaileen artean daude Juan Zamora edo Pia Camil, esate baterako

11 / 06 / 2013
Ben Sims eta Butterfly Kollektiv disc-jockeyak GauArten ekinaldi berezi baten protagonistak izango dira, Artiumeko eta Círculo Culture Club-eko gau elektronikoan

Artiumeko saioa bi agertokitan egingo da, eta bakoitzean hiru joaldi izango dira • Kike Pravda, Chema Nox, Antoni Maiowwi eta Triames musikariek osatuko dute datorren ostiraleko disc-jockeyen zerrenda • Ordu batetik aurrera, kontzertuek Sala Círculo Culture Club-en izango dute jarraipena
 

06 / 06 / 2013
Artiumek CFYE III: Objektu gotorrak aurkeztu du, Eduardo García Nietoren Praxis programarako proposamena

Conceal From Your Eyes bere proiektuaren hirugarren atala da, gizaki garaikidearen pribatutasuna gehiegi azaltzearen inguruan gogoeta dagiena. Praxisen gunea komisario baten lantoki bihurtu da oraingoan, eta dozena bat artista hurbilduko dira bertara beren proposamenekin. García Nietok artearen sisteman balio artistikoa eta ekonomikoa eransten duten mekanismo ezkutuak azaleratzen ditu
 

17 / 05 / 2013
ARTIUMek Feria aurkeztu du, Iñaki Larrimberen erakusketa

Arabar artistaren kultura-turismoari eta museoek kontsumo gizartean duten eginkizunari buruzko hausnarketa ironikoa • Erakusketa honetako parte-hartzeko instalazioek Museoaren Bilduma roulotte batean edota gimnasioko makinetan kaloriak erre bitartean «ezagutzeko» aukera ematen dute • Expotronic saltzeko makinan artelanak eros daitezke

17 / 05 / 2013
Artiumek Ez ukitu, arren aurkeztu du, museoen eta haren bisitarien arteko harremanei buruz hausnartzeko erakusketa

Erakusketaren abiapuntua Zentro-Museoa 2002an abian jarri zenetik bildu den gorabeheren erregistro zehatza da  •. Askotariko gizarte bat museoek dituzten jokabide arau ugarien aurrean zein jarrera duen aztertzen du erakusketak • Jorge Luis Marzok komisariatu duen erakusketa honetan Joan Fontcuberta, Mireia c. Saladrigues eta Arturo fito Rodríguez artistek parte hartu dute, besteak beste

13 / 05 / 2013
Manuel Vilas poeta eta narrazio idazleak Artium Bilduman dauden Víctor Miraren bi lan aukeratu ditu Arterako Hitzak programan parte hartzeko

Vilas-ek El luminoso regalo nobela argitaratu berria du, bere hitzetan aurreko liburuekin alderatuta 180 graduko norabide aldaketa dakarrena. Víctor Mira, mende aldaketan margolari handienetakotzat joa 2003an hil zen modu tragikoan bere lanaren parte bat Municheko lantegian sute baten ondorioz galdu ondoren

08 / 05 / 2013
Artiumek gizarte gaieko pelikula dokumentalen ziklo bat eskainiko du Errealitatearen trataera sortzailea liburu erakusketarekin loturik

Sei pelikulak osatuko dute zikloa, eta zuzendarien artean Jean Vigo, José Luis Guerín eta Michael Moore daude, besteak beste. Proiektatuko den azken pelikula ¡Hay motivo! izango da, espainiar zinemako zuzendari ospetsuenen arteko batzuek elkarrekin egina

07 / 05 / 2013
Teilatupe bat ez da etxea, Artiumen Grey Flag programarako Priscila de Carvalhoren lana

New Yorken bizi den brasildar artistak teilatupe baten eta etxe baten arteko desberdintasunak eta antzak aztertzen ditu hemen, eta materiadunarekiko eta materiagabearekiko harreman emozionala

02 / 05 / 2013
Pia Camilek oztopo bat jarri du Artiumen arkitekturaren ohiko hautematean Cuadrado negro lanarekin, Mutatis Mutandis programaren proiektu berria

Mexikar artistak igaro daitekeen kubo erraldoi bat proposatu du, Museoko plazako zaldain urdinak zeharkatua. Mutatis Mutandisek sorkuntza artistikoaren euskarri gisa aldarrikatzen ditu Artiumen kanpo aldeko eremuak

30 / 04 / 2013
Artiumen zuzendariak Nevadako Unibertsitatean artearen eta politikaren arteko harremanari buruz antolatutako simposium batean parte hartuko du

Daniel Castillejoren txostenaren gaia, gizartearen, politikaren eta ekonomiaren aldaketei buruz ikertzeko laborategi gisa arte bildumek duten balioa izango da. Topaketa hau Euskal Ikasketen Zentroak antolatu du eta bertan euskal artista eta adituez gainera (Txomin Badiola, Adelina Moya eta Xabier Arakistain), nazioarteko ikertzaileek ere parte hartuko dute

24 / 04 / 2013
Artiumeko Gernika animazioko film laburraren proiekzioa eta ondoren zuzendariarekin egingo den solasaldia aurkeztu dira

Hiriaren bonbardaketari buruzko pelikula egiteko dokumentazio historikoaz gainera, José Luiz Zumetaren margolana erabili dira, eta soinu-bandarako, Mikel Laboaren musika

15 / 04 / 2013
Musika, arteari eta kulturari buruzko testuen irakurketa etengabea eta zinema dokumentalari buruzko erakusketa bat Artiumen Liburuen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Errealitatearen trataera sortzailea erakusketan zinema dokumentalari buruzko liburuak eta aldizkariak, eta genero horretako pelikula sorta zabala dago ikusgai

27 / 03 / 2013
Artiumeko Grey Flag pankarta-programaren jatorrizko lanak lehendabiziko aldiz daude ikusgai Zentro-Museoaren Atari aretoan

Aurrez aurre programaren barruan elkarrekin ikus daitezke martxoaren 28tik aurrera Garraza, Pérez Agirregoikoa, Laurina Paperina, Artemio, Ruth Gómez eta Francesc Ruiz artistek egindako sei margolan eta marrazkiak

21 / 03 / 2013
Artiumek zinemaren analisiari eta arte garaikideari buruzko ikastaro bana eskainiko ditu apirilean

Genero bateko eta besteko pelikulen irakurketa sakona egiteko lanabesak eskaintzea da Iñaki Dorronsoro gidoigile eta zuzendariaren ikastaroaren helburua. Jon Ander Sánchezek emango duen mintegi teoriko-praktikorako ez da beharrezkoa aurretik Artearen Historiari buruzko ezagupenik izatea

14 / 03 / 2013
Elena Aitzkoa Reinoso arabar artistak Artiumeko Praxisen gunera ekarri du bere lantegia Emakume primitiboa proiektua egiteko

Proposamena Murkoaren kokagunea performancearekin eta La revolución de las extremidades poema liburuaren aurkezpenarekin abiatuko da

13 / 03 / 2013
Artiumen Gregorio Sánchez, Grego-ren Solitario pelikula proiektatuko da Pantaila Garaikidea izeneko proiekzio eta hitzaldien programaren barruan

Filma Zero herritarra proiektuaren parte da. Bertan, kalean bizitzearen ondorioz sortzen diren egoerez mintzo da Grego lehen pertsonan

12 / 03 / 2013
Pablo Picassok Artium Bilduman duen Mousquetaire à la pipe margolana aukeratu du Santiago Roncagliolo idazleak Arterako hitzak programan parte hartzeko

Nobelagilea, antzerkigilea, zinerako eta telebistarako gidoigilea eta itzultzailea, Roncagliolok Alfaguara Saria irabazi zuen 2006an Abril Rojo liburuarekin
 

07 / 03 / 2013
Artiumek Juan Zamora artistaren esku-hartze batekin ekin dio Mutatis Mutandiri, museoaren kanpoko aldean egingo diren ekintza artistikoen programa

The Vulture Shadow-k Zentro-Museoaren gainean hegan dagoen hegazti baten itzal erraldoia irudikatzen

05 / 03 / 2013
Delorean DJ Set, Joan S. Luna eta DSKTT taldeak izango dira Gauarten (Artium + Jimmy Jazz) hurrengo emanaldiaren protagonistak

Delorean euskaldunek, azken urteetako musika talde onenetakoa, erritmo nahasketa harrigarriak egiten dituzte, elektroa, techno, hip hop

22 / 02 / 2013
24 orduz zabalik Martín & Sicilia taldearen lanarekin ekingo zaio Gery Flagen 2013ko programari

Reahuciar, reokupar, rehabitar aditzak goiburu harturik, 2013an Grey Flag-en ideia nagusia «nonbaiten bizitzea»-rena izango da guztiona den tartea betetzeko ekintza gisa, nahiz fisikoa, politikoa, gizartekoa edota sinbolikoa izan
 

20 / 02 / 2013
Artiumek Jesus María Palaciosen Casa vacía film dokumental laburra proiektatuko du Pantaila Garaikidea izeneko proekzio eta hitzaldi programaren barruan

Pelikula, Jorge Oteizak eta Nestor Basterretxeak ia hogei urtez Irunen izan zuten lantegi-etxe gaur egun hutsaren zokoetan barrena egindako ibilbide bat da

11 / 02 / 2013
Museoaren Barrualdea, artelanen garraioa, manipulazioa, zaintza ta katalogazioa nola egiten den jakiteko aukera bikaina

Daniel Eguskiza Erregistroko koordinatzaileak artelanak museoan sartzeko protokoloak, biltegien antolakuntza eta zaharberritzeko eta katalogatzeko lantegiak erakutsiko ditu

28 / 01 / 2013
Artiumek hiru prestakuntza saio antolatu ditu Liburutegiaren baliabide eta zerbitzuen eta dokumentazioa bilatzeko tekniken inguruan

Elena Roserasen eskutik, dokumentazio zentroaren arduraduna, parte hartzaileek dokumentu funtsetara nola sartu eta era bateko eta besteko datu baseak nola erabili ikasiko dute

28 / 01 / 2013
ARTIUMek Of More Than One Voice aurkeztu du, Katarina Zdjelar-en erakusketa

Bere lanek, bideoak gehienak, serbiar artista honek hizkuntzaz, hotsaz, musikaz eta nortasun politiko eta kulturalaz duen interesa islatzen dute

24 / 01 / 2013
Artiumek musika tresna elektronikoak egiten ikasteko lantegi bat antolatu du Guillem Bayoren Praxiseko proiektuaren inguruan

Parte hartzaileek musika sortzeko gai izango den tresna bat muntatzeko aukera izango dute

16 / 01 / 2013
Artiumek "Close Encounters With A S.O.F.A." aurkeztu du, Guillem Bayoren Praxis programarako proiektua

Kataluniar artistak zirkuitu digitalak eta eguneroko objektuak erabiliz musika tresna bitxiak egiten ditu

21 / 12 / 2012
ARTIUMek bertakoarekin eta nazioartekoarekin lotuta jarraitzen du bost erakusketa handiren bitartez eta kalitatezkoa den jarduera-programa baten bitartez

Katarina Zdjelar, Iñaki Larrimbe eta Jorge Luis Marzoren proiektu bat 2012ko lehenengo seihilekorako, eta, gainera, Praxis eta Grey Flag programekin jarraituko da eta beste bat sortuko da, Mutatis mutandis.

Irlandako eta Serbiako museoekin ekoitzitako Indarkeria isila lanak eta ARTIUM Bildumaren Altxor publikoa aurkezpen berriak emango diote hasiera udazkeneko denboraldiari

19 / 12 / 2012
ARTIUMek Ruth Gómezen Beste errealitate bat ere baliteke artelan-pankarta fatxadan jarrita emango dio amaiera 2012ko Grey Flag programari

Datorren urtean jarraipena izango duen programa honen xedea artearen beharra aldarrikatzea da, ehun metro karratuko pankartetan umorea, ironia eta are sarkasmoa erabiliz

18 / 12 / 2012
Andres Neuman idazleak ARTIUM Bildumako bost artelan aukeratu ditu «Arterako hitzak» programan parte hartzeko

Idazle, poeta, itzultzaile, blogari eta zutabegileak bere ikuspegitik egindako istorio bat kontatuko du artelanen inguruan

04 / 12 / 2012
03 / 12 / 2012
ARTIUMek abenduko zubian munduaren bukaeraren inguruko ekimena antolatu du

Jardueren artean arrastoen jokoa, zinema zikloa, bisitaldi gidatuak, familientzat eta gazteentzat lantegiak, eta iraganaren eta etorkizunaren inguruan gogoeta egiteko proposamena egongo dira

20 / 11 / 2012
Marta Navaridas-ek eta Alex Deutinger-ek «Your majesties», Barack Obamak 2009ko Bakearen Nobel Saria jaso zuenean eman zuen hitzaldia eszenaratuko dute ARTIUMen

Performance-hitzaldi honek ustekabeko esanahia izango du, eta irakurketa berriak emango dizkio jatorrizko testuari

16 / 11 / 2012
ARTIUMek gertu dagoen munduaren amaieraren etorrera dela eta zinema ziklo bat aurkeztuko du

Pelikuletako hondamendia hiru mugimendutan egituratuko da eta gerta zitekeen apokalipsi baten inguruko pelikulak aurkeztuko ditu

13 / 11 / 2012
«Pantaila garaikidea» programak bere denboraldia hasiko du ARTIUMen

Zikloan Zentro-Museoko funtsetan dauden egileak edo haiei buruzko pelikulak aurkeztuko dira eta ondoren, protagonistek solasaldi bat izango dute

08 / 11 / 2012
ARTIUM eta JIMMY JAZZ aretoa elkarlanean arituko dira nazioko eta nazioarteko dj hoberenen bi saio aurkezteko

Kontzertuak egun berean egingo dira baina parte hartzaile bakoitzari bere erakoa egitea eskatuko zaio, proposamenak tokiari eta orduari egokituz

02 / 11 / 2012
Francesc Torres artistak erabateko gerra egiteko moduan jauzi kualitatibo bat ekarri zuen aireko bonbardaketari buruko hitzaldia emango du ARTIUMen


ARTIUMen ikusgai egon den Denbora eta premia (Guernica) erakusketarekin loturik, artistak Memoria Fragmentada-ren aurrekari diren bere lanetako batzuk erakutsiko ditu

31 / 10 / 2012
Dokumentazioaren eta informazioaren kudeaketan adituek liburutegi espezializatuen egungo jarrera hartzea eta etorkizuneko erronkak aztertuko dituzte

Zentro-Museoko liburutegiak, orain hamar urte hasita, arte garaikideko dokumentazio zentroentzat bi urtez behin antolatu ohi dituen topaketen VI. gertaldia izango da

29 / 10 / 2012
ARTIUMek Santu Guztien zubian «artearen beharra» aldarrikatuko duen jarduera bat antolatu du

Parte hartzaileek «Zuk nahi duzuna» tarifa eta Zentro-Museoak okasio horretarako diseinatu dituen elastikoetan beherapena izango dute

24 / 10 / 2012
Beatriz Olabarrietak Motor Motor lanarekin beteko du ARTIUMeko Praxisen gunea, ikusleen agerian egongo den mekanismodun instalazio handi bat

Arkitektoaren eta lorezainaren erdi bidean, euskal artista honek aurreko erakusketetako eta zaharkituta geratu diren Museoko tresnak birziklatuko ditu

22 / 10 / 2012
Ayara Hernández Holz performer-ak ARTIUMeko «Elkar Jotzeak A.A.A» programan parte hartuko du bertan sortze-egoitza bat eginez

Zentro-Museoa bere inspirazio iturri harturik, eta ARTIUMen astebete pasa ondoren, Hernadez-ek bere proiektua aurkeztuko du

18 / 10 / 2012
Carla Fernández-ek performancearen, soinudun sorkuntzaren eta zinema dokumentalaren arteko gurutzebidea den «Bárbara II. Mugimendua» aurkeztuko du ARTIUMen

Aurkezpenak zientzia fikziozko dantza-lan bat eta lan horren prozesua erakusten duen bideo bat biltzen ditu

16 / 10 / 2012
ARTIUMek «ARTIUM (2002-2012): Irudiak eta dokumentazioa» liburu erakusketaren bidez bere hamar urteak berrikusiko ditu

Zentro-Museoaren hamar urte hauetako historia dokumentatzen du erakusketak, argitaratutako katalogo, liburuxka, gonbidapen eta kartelen bidez

11 / 10 / 2012
ARTIUMek bildumatze egintzaren inguruko hezkuntza erakusketa aurkeztuko du erabiltzaileek partekatuko dituzten bilduma pertsonalen irudiekin

Erakusketak Zentro-Museoak bere hamargarren urteurrenean antolatu duen ARTIUM Bildumaren erakusketa proiektuarekin zerikusia dauka

04 / 10 / 2012
ARTIUMek Haritik tiraka proiektua aurkeztu du, ARTIUM Bildumaren hiru erakusketa, Zentro-Museoaren hamargarren urteurrena ospatzeko

Erraiezko arima, Ispilu irudia eta Atrakzioen muntaketa erakusketen abiapuntua Jorge Oteizaren Homenaje a Velázquez eskultura da eta prozesu artistikoaren gaiari heltzen diote ikuspuntu anitz batekin

26 / 09 / 2012
ARTIUMek Arduino, inguru eragin-trukatzaileak egiteko hardware librea duen plataformaren abiatze lantegia eskainiko du

Ikastaroa elektronikaren munduarekiko jakin-mina duten guztiei zuzenduta dago eta ez da beharrezkoa aurretik ezagutzarik izatea

21 / 09 / 2012
ARTIUM Fundazioak ARTIUM Bildumaren sustatzaileei omenaldia egingo die

Zentro-Museoak Bildumaren hiru erakusketaren eta zenbait jardueren bidez ospatuko ditu bere lehen hamar urteak

19 / 09 / 2012
ARTIUMen hezkuntza programak bere lehen hamar urteak bete ditu

Eskolarako programetan izena emateko epea, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleei irekia, zabaldu da ikasturtea abiatzearekin batera

17 / 09 / 2012
ARTIUMek marrazki bizidunak egiteko abiatze lantegia eskainiko du

Jarduera doakoa izango da eta helburua elkarbizitza baketsuaren, berdintasunaren eta giza eskubideen balioak transmititzea da

13 / 08 / 2012
ARTIUMek umore zentzugabean oinarritutako zinema zikloa aurkeztuko du

Egoera larrietan bizitzari aurre egiteko jarrera bat

23 / 07 / 2012
Ilunabarrean programa Audience eta Amerikanuak dokumentalarekin agurtuko da

Gernikako boskoteak, Nacho Reig-ek eta Gorka Bilbaok Estatu Batuetara emigratu zuten lau euskaldunen istorioak kontatzen dituen zuzendutako dokumentalaren musika egingo du zuzenean ARTIUMen

13 / 07 / 2012
ARTIUMek skate eta photo Stencileko lantegiak eta hiri artearen inguruko jarduerak eskainiko ditu

Uztailak 20ko ostiraleko Ilunabarrean programa break dance, skate, oihal inprimaketa, zuzenean egindako murala eta DJak zorroan dituela dator
 

06 / 07 / 2012
ARTIUMek Deambular aurkeztu du, Eltonok Praxis programarako sortu duen arte hiritarreko proiektua

Artistak hiriaren testuinguruan integratzen ditu bere esku-hartzeak: zaindu gabeko tokiak aukeratu eta oinezkoaren konplizitatea bilatuz duintasun berri bat ematen die
 

02 / 07 / 2012
Uztaileko ostiral ilunabarrak musikaz, zinemaz eta Street arteko jaialdi batez beteko dira ARTIUMen barruko plazan

Ilunabarrean programak Pablo Martín-Camineroren eta The Casters taldearen kontzertuak, Amerikanuak dokumentalaren musika zuzenean eta break dance, skate, bertan egindako murala, ikus-entzunezko emanaldia, eta DJak eskainiko ditu
 

25 / 06 / 2012
Angeles Olivak eta Toña Medinak Zarata guztiak sartzen dira irrati performancea aurkeztuko dute ARTIUMen

Lana zaratagileei egindako omenaldia da, behinola irratian soinuak egiten zituen pertsonak
 

22 / 06 / 2012
Kultur eskaintza ugaria uda honetan ARTIUMen

Uztaila Ilunabarrean programaren laugarren denboraldia eta performance-jarduerei buruzko ikastaro bat zorroan dituela dator
 

13 / 06 / 2012
Art + Sound Getxoko McEnroe taldearen azken lanekin itzuliko da

Las orillas, kutsu emozional sakonak eta rock-a nahasten dituen diskoa, ARTIUMen aurkeztuko duen lana da
 

06 / 06 / 2012
Rosa Casado performance egile independenteak What if everything you know is wrong? lana aurkeztuko du ARTIUMen

Mike Brookes artista britainiarrarekin batera, Casadok espazioarekin eta ikusleekin eragin-trukean arituko da antzezten den bakoitzean desberdina den performance batean
 

04 / 06 / 2012
Erakusketen komisarioek eta museoaren arduradunek gidatutako bisitaldi berezien programa bat eskainiko du ARTIUMek

Bisitaldiak uda osoan egingo dira, irailean  erakusketak bukatu baino lehen hobeto ezagutzeko aukera emateko
 

28 / 05 / 2012
Gabi Martinez idazleak Miquel Barceló eta Ángel Mateo Charris aukeratu ditu Arterako Hitzak programarako

Lanak ARTIUM Bildumakoak dira eta biak Zentro-Museoak 2002. urtean bere funtsen inguruan egindako lehenengo erakusketaren parte izan ziren
 

17 / 05 / 2012
ARTIUMek Premiaren garaia erakusketa aurkeztu du, Pilar Albarracín, Daniel García Andújar, Cristina Lucas eta Pepo Salazar-ekin

Lau artistak Pablo Picassoren lekuan jartzen dira, ustezko “Guernica” bat egiteko agindua jasotzen baitute, gaur egungo gertaeretan oinarri hartuta
 

17 / 05 / 2012
ARTIUMek Plágaro erakusketa aurkeztu du

Alfredo Álvarez Plágaro aretoaren antolaeraz baliatzen da ikuslea bisualki harrapatzeko; horretarako, moduluak errepikatu eta hainbat formatu erabiltzen ditu
 

15 / 05 / 2012
Kontzertuak, bisitaldi gidatuak, haurrentzako lantegia, performanceak, eta bi erakusketa ARTIUMen, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Telephunken taldeak elementu latindarrak, electrofunk eta groove-a nahasten dituen kontzertua eskainiko du eta Radiofunkens abiarazlea izango da

04 / 05 / 2012
ARTIUMek Ignasi Aballíren This Is Not The End erakusketa aurkeztu du

Erakusketak lan egin berriak eta hamar urteetan egindako beste batzuk biltzen ditu
 

25 / 04 / 2012
ARTIUMek Illusion-Disillusion erakusketa aurkeztu du, Praxis programarako David Marotoren proiektua

Artistak halako joko areto bihurtzen du erakusketa aretoa eta ikuslearen parte-hartzea beharrezkoa da lanak abian jartzeko
 

19 / 04 / 2012
Bookcrossing, jendaurreko irakuraldia, piano eta poesia errezitaldia, eta liburu erakusketa ARTIUMen Liburuen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Historia, oroimena eta interpretazioak erakusketak Guernica-ren ikuspegi estetiko eta historiko bat eskaintzen du, liburuak, argitalpenak, bideoak eta musika oinarri harturik
 

13 / 04 / 2012
ARTIUMek garraio protokoloa, segurtasuna eta arte lanen kontserbazioa erakutsiko duen bisitaldi berezien programa bat eskainiko du

Hilero, Museoaren barrualdea programak ezezagunak diren espazioak, instalazioak eta lan prozesuak ezagutaraziko ditu
 

10 / 04 / 2012
Roger Bernat-ek Igor Stravinsky-ren Udaberriaren sagaratzea aurkeztuko du ARTIUMen

Lana Pina Bausch-ek 1975. urtean balletaren egindako egokitzapen historikoaren antzezpena da
 

30 / 03 / 2012
ARTIUMek José Ramón Amondarainen Denbora eta premia (Guernica) erakusketa aurkeztu du

Gipuzkoar margolariak Pablo Picassoren lan ezagunaren sortze prozesua aletu du zortzi oihal handitan, haren ikono balioa eta izaera mitikoari buruzko saiakera bat osatuz.
 

22 / 03 / 2012
ARTIUMek bere lehen hamar urteak ospatuko ditu oroimena eta pertsonak gogora ekarriz eta jarduera programa zabal batekin

Zentro-Museoaren jatorrian dagoen Bildumak protagonismo berezia izango du, hiru erakusketen bidez eta hirurogeita hamarretan bultzatu zutenei esker ona erakutsiz
 

15 / 03 / 2012
ARTIUMek garunaren eskuineko hemisferioa pizten laguntzen duen zinema zikloa aurkeztuko du

Aukeratutako pelikulak nazioarteko zinemaldi batzuetan eta besteetan sarituak izan dira
 

13 / 03 / 2012
Art + Sound Pumuky eta GAF talde kanariarren azken lanekin itzuliko da

Bi taldeek estatuko musika esperimentalean erreferente dira eta bira elkarrekin egiten ari dira
 

09 / 03 / 2012
Teresa Irastortza poetak Esther Ferrer-ren El autorretrato en el tiempo argazki saila aukeratu du Arterako Hitzak programarako

Lana ARTIUM Bildumakoa da eta garai bateko eta besteko artistaren aurpegi erdiak bata bestearen ondoan jartzean datza
 

06 / 03 / 2012
Amaia Urra performance egileak La cosa (se revuelve) lana aurkeztuko du ARTIUMen

Performance honetan lerro zuzenak saihestu eta bidean eta itzulinguruetan denbora «galtzea»  proposatzen da
 

24 / 02 / 2012
ARTIUMek MOCKup aurkeztu du, Praxis programarako Asha Schechter-en proiektua

Beirazko eta altzairuzko eskulturek, argazki inprimaketa luzeek eta egunkari batek osatzen dute erakusketa hau, non artelanen arteko harremana denborak aurrera egin ahala aldatuz joango den
 

22 / 02 / 2012
Kira Kira-k Tuvalù pelikulako soinu banda interpretatuko du ARTIUMen, filma proiektatu bitartean

Islandiarra musika garaikidearen aitzindaria da bere herrian
 

20 / 02 / 2012
Jose Ovejero idazleak Juan Hidalgo-ren “Flor y mujer (Erótica seriea)” argazkia aukeratu du Arterako Hitzak programarako

Argazkia ARTIUM Bilduman dago eta “kokapenean” oinarritzen da, emakume baten gorputza objektu baten hondo gisa erabiliz
 

16 / 02 / 2012
ARTIUMek “Irudien artean igerian” lantegi-ikastaroa eskainiko du Ignacio Morenoren eskutik

Ikastaroaren proposamena hedabideetako irudien mekanismoei eta haien ondorioei buruzko gogoeta egitea da
 

13 / 02 / 2012
ARTIUMek “Kontatzearen ertia”, idazkera sortzailean trebatzeko lantegi-ikastaroaren bigarren partea eskainiko du

Luisa Etxenike idazleak testu bat kontakizun zerk bihurtzen duen gaian sakonduko du
 

10 / 02 / 2012
ARTIUM Bildumako berrogeita hamar argazki Recorridos fotográficos por ARCO erakusketarako

Lan sorta IFEMAk gasteiztar zentro-museoan egindako izen bereko gordailuaren parte da eta ARCOmadrid-en hiru hamarkada berrikusteko aukera emango du
 

08 / 02 / 2012
Olatz de Andresek eta Bulegoa z/b-k bi pieza eszeniko aurkeztuko dituzte ARTIUMen

Bat, bi, hiru, lau horma lana Egonaldiak. ARTIUM Bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak erakusketaren barruan dago
 

06 / 02 / 2012
ARTIUMek Gauerdia, La noche en el día Menpekotasunen Eguneko Erietxeko talde batek egindako proiekzioa aurkeztuko du

Lagun talde baten gaueko esperientziei buruzko bideo bat da eta ARTIUMeko gizarteratzeko lankidetzako programen barruan egin da
 

27 / 01 / 2012
ARTIUMek Regina José Galindoren Oilo ipurdia erakusketa aurkeztu du

Espainian bere lehendabiziko erakusketa garrantzitsua egingo duen guatemalar artista honen performanceak oinazearen eta gizarte-bidegabearen metafora dira

23 / 01 / 2012
ARTIUMek emakume zinemagileen kolonialismo ondoko ikuspegiaren inguruko zinema zikloa aurkeztuko du

Alderdi subjektiboaren 2. Programa Regina José Galindoren Oilo ipurdia erakusketaren inguruan antolatu da
Inaugurazioan Regina José Galindok performance bat egingo du
 

10 / 01 / 2012
La Tristura konpainiak Materia prima ikuskizuna aurkeztuko du ARTIUMen

Lan ondareari, hezkuntzari eta etorkizunari buruzko ikerketa baten emaitza eszenikoa da
 

22 / 12 / 2011
Eguberriak lantegiekin eta erakusketekin iritsiko dira ARTIUMera

Papermania lantegietan museoko artelanak ezagutzeaz gainera sormena landuko da papera adierazpide gisa erabiliz
 

21 / 12 / 2011
Regina José Galindo, Aballí, Plágaro eta Guernica-ren inguruko «saio anizkun» zabala izango dira ARTIUMen 2012ko lehen seihilabeteko erakusketa nagusiak

Bere hamargarren urteurrenean, Arabako zentro-museoak ARTIUM Bildumaren hiru erakusketa izango ditu aldi berean ikusgai udazkenetik aurrera
 

16 / 12 / 2011
Juanli Carriónek Vitoria-Gasteizen darrai Manhattango Abrons Art Center-en hasitako proiektuarekin ARTIUMeko Praxis programarako

Munduaren hondamen amaigabea eraikiz proiektuak sareko informazioaren hierarkiek taldeak munduaz duen ikuspegia nola baldintzatzen duten jorratzen du
 

14 / 12 / 2011
Mingbeast eta Sedated by a Brick britainiar konpainiek ARTIUMeko “Afterscratxe #1” programan parte hartuko dute

Programa berriak Factoría de fuegos-ek antolatutako “Noches Scratxe Gauak” ekimenean parte hartu duten proposamenak aurkezten ditu
 

09 / 12 / 2011
07 / 12 / 2011
Eugeni Bonetek eGolem ikus-entzunezko lana aurkeztuko du ARTIUMen

Aurkezten den bakoitzean hazten eta aldatzen den lana da
 

02 / 12 / 2011
Bizi ezazu ARTIUM esperientzia bat, abenduko zubirako Zentro-Museoaren programa berezia

Bisitariek gida bat izango dute bisitaldirako eta artearen beharrari buruzko mezudun «xaflak» eginez bukatuko dute, guztia Zuk nahi duzuna tarifarekin
 

29 / 11 / 2011
MoMA-ko liburutegiaren eta Frick Art Reference Library-ren arduradunek euren esperientziei buruz hitz egingo dute

Museoetako Liburutegien I. Jardunaldietan parte hartu eta gero, ARTIUMekoa izango da Estatu osoan emango den hitzaldi bakarra
 

24 / 11 / 2011
Jenny Marketouk bere lantegietan parte hartu dutenen performance-manifestazio batekin emango dio amaiera ARTIUMen Paperophanies proiektuari

300 lagunek baino gehiagok parte hartu du lantegietan eta hasieran hutsik zegoen aretoa ideiez eta soinekoz betetako atelier bihurtu dute.
 

22 / 11 / 2011
ARTIUMek hainbat performance aurkeztuko ditu 8 aldaera, 32 mugimendu-an

Esther Ferrer artistaren 8 proposamen abiapuntu harturik, zenbait parte hartzailek beren performance-lanak aurkeztuko dituzte
 

14 / 11 / 2011
ARTIUMek idazkera sortzailean trebatzeko lantegi-ikastaroa eskainiko du

Luisa Etxenike idazleak kontakizunaren ezaugarriak eta haren sorkuntzazko eta adierazpiderako ahalbideak aztertuko ditu
 

10 / 11 / 2011
Art+Sound-ek Santiago Latorre-ren azken lana aurkeztuko du, Eclíptica

Musikariak saxofoia, esku soinua, pianoa, ahotsa eta soinu sintetikoak erabiltzen ditu bere lanak egiteko
 

09 / 11 / 2011
ARTIUMek Carmelo Ortiz de Elgea, Jose Luis Zumeta eta Daniel Castillejo bilduko ditu Argia barrura erakusketari buruz hitz egiteko

Artistek beren lanekin izan ohi duten «aurrez-aurrekoa» ezagutzeko aukera ematen du erakusketak
 

07 / 11 / 2011
Ray Loriga idazleak Bill Violaren Hall of Whispers bideo-instalazioa aukeratu du Arterako Hitzak programarako

Idazle eta zinema zuzendariak artea eta literatura uztartzen dituen mintzaldia eskainiko du
 

04 / 11 / 2011
Juanli Carriónek Manhattan eta Vitoria-Gasteiz lotuko ditu ARTIUMen Praxis programarako proiektu berrian

Munduaren hondamen amaigabea eraikiz proiektuak sareko informazioaren hierarkiek talde iruditeria nola baldintzatzen duten jorratzen du
 

25 / 10 / 2011
8 aldaera, 32 mugimendu. Nola egin performance bat ahal den era guztietara… batera izan ezik

ARTIUMek ekintzen aurkezpen publikoak antolatu ditu Esther Ferrer-ek Montehermoson emandako performance-lantegiaren ondoren

20 / 10 / 2011
ARTIUMek artearen, feminismoaren eta jarduera mikropolitiko garaikideen inguruko urte osoko zikloa eskainiko du

Alderdi subjektiboa-k hiru emakume artistaren erakusketekin batera proiektatuko diren beste hainbeste ikus-entzunezko programa izango ditu

Margarita Aizpuruk eta David Perezek Esther Ferreren lanaren inguruko hitzaldiak emango dituzte
 

19 / 10 / 2011
Elena Asins, 2011ko Arte Plastikoen Sari Nazionalaren irabazlea ARTIUMeko Atari aretoan

Gasteiztar zentro-museoaren Bildumako hiru lan daude egun Madrilgo Sofia Erregina Museoak antolatu dion Frangmentos de la memoria erakusketan
 

17 / 10 / 2011
ARTIUM-ek Katastrofeak erakusketa pedagogikoa aurkeztu du

Zentro-museoaren Bildumako lanek osatutako erakusketa honek katastrofe kontzeptua aztertu nahi du gizarte garaikidean
 

11 / 10 / 2011
ARTIUMek Araba: artearen agertoki garaikidea liburu erakusketa aurkeztu du

Erakusketa honen gaia Araba inspirazio iturri izan duten artista, idazle, musikagile eta zinemagileen lana da
 

07 / 10 / 2011
Acción Cultural Españolak eta ARTIUMek Esther Ferrer. Lau mugimendutan.erakuskta aurkeztu dute

Denbora, infinitua, errepikatzea eta presentzia kontzeptuen inguruan, erakusketan objektuak, instalazioak eta performanceei buruzko dokumentazioa bildu dira, artistaren ibilbidean funtsezkoak
 

05 / 10 / 2011
ARTIUMek Paperophanies aurkeztu du, Jenny Marketouren Praxis programarako proiektua

Greziar artistak paperezko jantzigintza, hizkuntza eta performancea darabiltza egungo munduaren eta kontestu sozio-politikoaren egoera hauskorraren metafora bat egiteko
 

05 / 10 / 2011
ARTIUMek Carmelo Ortiz de Elgearen eta José Luis Argia barrura erakusketa aurkeztu du

Bi artistek margolaritzarekiko duten konprimisoa adierazten duen azken lanen sorta hautatua
 

05 / 10 / 2011
ARTIUMek du Egonaldiak. ARTIUM Bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak erakusketa aurkeztu du

Gasteiztar zentro-museoak kanpoko komisarioen esku utzi du lehendabiziko aldiz bere Bildumaren azterketa, lan jakin batzuk bizkortzeko
 

30 / 09 / 2011
Datorren ikasturtean irakasleen prestakuntzan sakonduko du ARTIUMek

Zentro-museoak ikasketa plan berrietarako egokitzeko tresnak eskainiko ditu eta, gainera, Aguraingo Koadrilarekiko eta Vitoria-Gasteizko Udalarekiko lankidetza abiaraziko du
 

29 / 09 / 2011
ARTIUMek denda zabaldu du Interneten

Erosleek salerosgai bereziak eta kalitate onekoak aurkituko ditu ARTIUMdenda.es-en, artelanak eta paper-gauzak tartean direla
 

22 / 09 / 2011
The Brontës taldeak denboraldi hasierako erakusketa berrien inaugurazioan joko du

Gasteizko hirukoteak bere azken diskoa, Vender la sombra, aurkeztuko du ARTIUMen
 

30 / 08 / 2011
Proiektua: herri lasterketa Errekaleor auzora

"Bai arteak eta baita kirolak ere gizarte-lekeda gisa funtzionatzen dute", Iñaki Larimbe

01 / 07 / 2011
Udan jardueraz eta erakusketaz beterik dator ARTIUM

Kontzertuak, dantza, zinema, udako ikastaro bat eta erakusketak dira Zentro-Museoaren proposamen batzuk
 

29 / 06 / 2011
Uztaileko ostiral ilunabarrak musikaz, dantzaz eta proiekzioz beteko dira ARTIUM-en kanpo aldean

Ilunabarrean programak, Veronica Ferreiro-ren, Antonio Galvañ-en eta Maronda-ren kontzertuez gainera, dantza garaikidea eta ilustrazioa eta zuzeneko musika elkartzen dituen proiektua eskainiko ditu
 

27 / 06 / 2011
ARTIUMek performance-jarduerei eta kutsadurei buruzko udako ikastaro bat eskainiko du

Performance munduko nazioartean entzutetsu diren artisten parte hartzearekin, hala nola, Juan Domínguez, La Ribot, espe López eta Txubio Fernandez de Jaúregui
 

22 / 06 / 2011
ARTIUM Bildumako hogeita sei lanek parte hartuko dute Donibane Lohitzuneko euskal arte garaikideari buruzko erakusketa batean

Ipiña Bidaurrázaga Bildumako 70 lanen sorta aurkeztuko da erakusketan, batzuk gasteiztar zentro-museoaren funtsetan gordailuz daudenak
 

20 / 06 / 2011
Art+Sound-ek Nudozurdo, estatuko indie talderik garrantzitsuenetako bat aurkeztuko du

Madrilgo laukoteak bere azken diskoa, Tara motor hembra, aurkeztuko du ARTIUMen
 

14 / 06 / 2011
ARTIUMek nazioartean egindako azken dokumentalen sorta bat eskainiko du

Zentro-Museoak Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiarekin bat egingo du ohiko zirkuituetatik kanpoko lanak aurkezteko
 

09 / 06 / 2011
ARTIUMek Atzean, jai-taldearen amaieran aurkeztu du, Itziar Barrioren proiektu bat Praxis programarako

Euskal artistak herriko jaien ikonografia eta gizarte erregistroak aztertu ditu, arte garaikidearen eta antropologiaren topaketa eta gatazkarako gune bat sortzeko
 

07 / 06 / 2011
02 / 06 / 2011
Societat Doctor Alonsok La Glorieta aurkeztuko du ARTIUMeko Elkar jotzeak programaren barruan

Elkar jotzeak eszenari lotutako era bateko eta besteko proiektuak biltzen ditu, museoa bera inspirazio iturri harturik
 

24 / 05 / 2011
Julio Llamazares idazleak Juan Manuel Diaz Caneja-ren Paisaje lana aukeratu du Arterako Hitzak programarako

Literaturako Sari Nazionaleko finalistak artea eta literatura uztartzen dituen mintzaldia eskainiko du
 

20 / 05 / 2011
ARTIUMek Ángel Marcosen Sugandila buztana. Planifikazioa eta estrategia erakusketa aurkeztu du

Valladolideko artistaren bideo, argazki eta instalazioak, botere sistemek arrisku egoeran bizirik iraun ahal izateko ihes egiteko mekanismoak sortzeko duten gaitasunari buruzko metafora osatzeko
 

19 / 05 / 2011
ARTIUMen Joaquín Marta Sosa, Abbas Khider eta Kepa Murua idazleak elkartuko dira poesia errezitaldi baterako

Hego Amerikako, Ekialde Hurbileko eta Euskal Herriko poesia bilduko dute "Hiru ahotsetara"
 

16 / 05 / 2011
Bartzelonako L´escombrofònica-k birziklatutako musika tresnak joko ditu ARTIUM-en Museoen Nazioarteko Eguna dela eta

Ospakizuna erakusketa, hitzaldi, familientzako lantegi, bisitaldi gidatu eta dantzako inprobisazioen bidez osatuko da
 

10 / 05 / 2011
ARTIUMek Elkar jotzeak, eszenari eta performanceari lotutako hainbat proiektu aurkeztu ditu

Dantza garaikidea nonahi proposamenak dantza saio bat edozein tokitarako agintzeko aukera ematen du
 

27 / 04 / 2011
ARTIUMek VideoStorias erakusketaren inguruko jarduerak eskainiko ditu maiatza osoan

Hitzaldi jardunaldi batzuek Estatuko bideoarteko aditu nagusiak bilduko dituzte
Pantaila borroka-k parte hartzaileen arteko Web-eko edukien gurutzaketak proposatzen ditu
 

18 / 04 / 2011
ARTIUM-ek bisitariak bere VideoStoria konta dezan proposatuko du

Erakusketa berritik habiatuz, zentro-museora hurbiltzen direnek era aktibo batean parte hartuko dute

15 / 04 / 2011
ARTIUMek VideoStorias aurkeztu du, hirurogeita hamarretan hasi eta gaur arteko espainiar bideo-artearen berrikuspen berezia

70 artista inguruk parte hartzen duen erakusketa honek lau ibilbide eskaintzen ditu aukeran, elkarrekin lotuak eta irekiak
 

13 / 04 / 2011
ARTIUM-ek jendaurreko irakurketa batekin, kontzertu batekin eta erakusketa batekin ospatuko du Liburuen Nazioarteko Eguna

Ipuin asmatuak: haur liburuak marraztearen artea erakusketak euskal ilustrazioaren inguruko webgune bat dauka
 

11 / 04 / 2011
Liburuen Nazioarteko Eguna dela eta, 31 espainiar zentro eta museok arte-liburuz beteko dituzte hiriak

ARTIUMek 2006an abiarazi zuen bookcrossing ekintza bat burutzeko elkartuko dira, artearen adar batzuekin eta besteekin zerikusia duten 2.500 liburu baino gehiago “askatuz”

07 / 04 / 2011
ARTIUMek gaur egungo hezkuntza prozesuetan tresna politiko izango diren irudiak sortzearen inguruko zinema zikloa eskainiko du

Izpibildeak: generoaren inguruko pedagogia erradikalak, politikak eta narrazioak kontzientzia eta jarrera kritikoa sortzen dituzten ikaste garapenei buruz arituko da

06 / 04 / 2011
31 / 03 / 2011
Art+Sound-ek Dayna Kurtz abeslariaren ahots kartsua aurkeztuko du

Abeslari estatubatuarrak bere azken diskoa, American Standard, aurkeztuko du ARTIUM-en

24 / 03 / 2011
ARTIUMek Belardi konstruktibista eta dekonstruktibista aurkezten du, Wilfredo Prietoren proiektua Praxis programarako.

Berez eraikuntzakoak diren materialekin, kubatar artistak paisaia bat sortuko du, ikusleak sofa baten erosotasunetik eta “hankak mahai gainean” begiratuko duena.

25 / 02 / 2011
ARTIUMek Santiago Sierraren NO, Global Tour erakusketa aurkeztu du.

Kolore beltzeko NO erraldoi batek lehen munduko botere gune eta bizileku eta industriaguneetan zehar egin duen bidaia dokumentatzen duen pelikularen mundu mailako estreinaldia (arte gune batean) egingo da Zentro-Museoan

27 / 01 / 2011
ARTIUMek Gauerdia hirian taldeko erakusketa aurkeztu du

Erakusketa hau gaua bizitzeko eta interpretatzeko modu batzuen eta besteen inguruko gogoeta da, nazioarteko hamabost artistaren argazki, instalazio eta bideoen bidez

27 / 01 / 2011
Robert Waters-ek oroimena berreskuratzeko sendagela bihurtuko du ARTIUMeko Praxis gunean

uncover RECOVER erakusketan, kanadiar artistak sendabelarrak landatu ditu gerra zibilean eraildakoen hobi komunetako lurrean

28 / 12 / 2010
ARTIUMek fotokazetaritzari buruzko erakusketa bibliografiko bat aurkezten du

Erakusketa honek zentro-museoko Liburutegitik datozen liburuen eta filmen sorta bat aurkezten du, eta baita irudien eta dokumental-zatien sorta hautatu bat ere, genero honek XX. mendean izan duen bilakaera korritzeko.

22 / 12 / 2010
Esther Ferrer eta Santiago Sierra arte plastikoetan sarituek ikusgai izango ditugu 2011n ARTIUMen

Zentro-Museoak 101.000 bisitarirekin amaituko du urtea, 2010eko aurrekontu bera izango du hurrengo urterako eta autofinantzatzea ehuneko 27ra igoko dela espero du

22 / 11 / 2010
BlueSky-VGA… eta zortearen faktorea azaroaren

Museoari jaurtitako erronka batetik abiatuz, jokoari lotutako zorizko elementuak sartzea, BlueSky-VGA-ren aurrekontuaren zati bat ARTIUMen jokozaletasun berezi bat sortzeko erabiliko da. Irabazteko jolastu?
 

03 / 11 / 2010
Abenduko zubia «beldurgarria» izango da ARTIUMen

Beldurra erakusketa abiapuntu harturik, gasteiztar zentro-museoak programa berezia antolatu du, lantegiak, bisitaldi gidatuak eta bisitarien «beldurrak» eta argazkiak bilduko dituen 2011rako egitegi baten prestaketa barne

19 / 10 / 2010
ARTIUM-ek Praxis proiektu berri bat aurkeztu du Avelino Sala artistarekin

Artistak jendearen aurrean lan egingo du, ikuspuntu estetiko batetik arrazoibide totalitarioaren hustasunari buruzko gogoeta den Geldi! proiektuan

07 / 10 / 2010
ARTIUM-ek bederatzi bideo artistiko dauzka ikusgai Pragako Arte Garaikidearen Jaialdia

Blanca de la Torre da Let’s Spit on the Genius proiektuaren komisarioa, eta feminismoari eta arte garaikiden emakumeek duten eginkizunari buruzko gogoeta bat da
 

07 / 10 / 2010
Artearen eta kulturaren aldeko ekintza batean parte hartzea proposatzen die ARTIUM-ek zubi honetako bisitariei

Zentro-museoan izan duten esperientziarekin zerikusia duen idatzizko mezu bat edota irudi bat utzi beharko dute, Zuk nahi duzuna tarifa izango dute eta diseinu esklusiboko elastiko bat jasoko dute

01 / 10 / 2010
Denboraldi berria. ARTIUM Bildumaren aurkezpen berria: Ekintza errealetan oinarrituta

Zentro-museoaren bildumako 90 lanek osatzen dute erakusketa, eta hau izango da asko eta asko ikusgai jartzen den lehendabiziko aldia

01 / 10 / 2010
Denboraldi berria: ARTIUM-ek Aitor Lajarín-en From Here to Everywhere. Profiling Postcity erakusketa aurkeztu du

Arabar artistak makro-hiri garaikideen fenomenoa eta hauen erronka urbanistiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak aztertzen ditu erakusketan
 

01 / 10 / 2010
Denboraldi berria: ARTIUMek Jaime Davidovich-en Jaten ematen dizun eskuari hozka erakusketa aurkeztu du

Artista multidisziplinarioa, arte-proiektua telebistara eramaten aitzindaria, erakusketa honetan (Arturo/Fito Rodríguez-ek komisariatua) hasierako lan plastikoetatik bideo-sorkuntza eta, bereziki, telebistaren esparruan egin zituen lanetarainoko trantsizio urte haiek jasotzen dira

01 / 10 / 2010
ARTIUM-ek Beldurra erakusketa pedagogikoa aurkeztu du

Zentro-museoaren Bildumako lanek osatutako erakusketa hau gutako bakoitzarengan bizi diren beldurren jatorriari eta izaerari buruzko gogoeta da

15 / 09 / 2010
ARTIUMek euskal artisten berrogeita hamar lan baino gehiago jaso ditu gordailuz Ipiña Bidaurrazaga bilduma pribatutik

ARTIUM Bilduma aurretik ez zituen egileen lanekin aberastu da eta, bereziki, sortzaile ospetsuen lan ez ohikoekin eta gaztaroko lanekin

13 / 07 / 2010
ARTIUM-ek bere orria berritu du Interneten eta gizarte sareetan duen parte hartzea handitu du

Gasteiztar zentro-museoaren web gune berriak informazioa emateko beste egitura bat du, eta gizarte sareetan parte-hartze handiagoa

01 / 07 / 2010
ARTIUM-en "Ars Itineris. Bidaia arte garaikidean" erakusketa ikusgai

Xacobear Urtea 2010 ospakizunaren inguruan SECC-ek antolatu dituen kultur jardueren programa zabalaren parte da erakusketa eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du

30 / 06 / 2010
ARTIUM-ek musika, zinema eta dantza antolatu ditu uztaileko ostiral ilunabarretarako

Ilunabarrean, Second, Boat Beam eta The Sweet Vandals taldeen kontzertuak, dantza garaikidea eta aire zabaleko zinema, DJ bat zuzenean arituko dela

17 / 06 / 2010
ARTIUM-ek eta AMARIKA Proiektua musika esperimentaleko kontzertu bat antolatu dute Seijiro Murayama-rekin eta Jean-Luc Guionnet-ekin

ARTIUMek eta Amarika Proiektuak musika esperimentaleko kontzertu bat antolatu dute datorren larunbaterako, ekainak 19 (ARTIUMeko Plaza aretoan, 21.30ean, sarrera doan). Frantzian bizi den Seijiro Murayama japoniar perkusionista eta Jean-Luc Guionnet frantziar saxofoi-jotzailea izango dira protagonistak, bi ikertzaile soinuaren inprobisazioaren esparruan ospetsuak. Emanaldiaren izena Ni concierto. Hitzik gabeko inprobisazio duoa da, eta askotan elkarrekin landu izan dituzten «ez-kontzertu»-en kontestuan kokatzen da. Kontzertu honetan Larraskito euskal-galiziar Netlabel-aren laguntza izango dute, «soinuaren ikerketan eta musika ez-ohikoetan» espezializatua.

Text/HTML

   Minimize

Youtube

 

Categorías

    Berriak Time

       Minimize
    Share |