Publiko orokorrarentzako

Familiak | Haurrak | Gazteak | Helduak | Gizarteratze-programak

Gure erabiltzaileek Artiumera datozenean eta gure programetan parte hartzen dutenean kultura garaikidearekiko esperientzia esanguratsuak izatea nahi dugu.

Artiumen era guztietako erabiltzaileek Zentro-Museoaz gozatzeko pentsatutako programak garatzen ditugu. Familiarekin esperientziak bizitzeko, gazteei beren interesen araberako hurbilketa bat eskaintzeko, eta zailtasunak dituzten taldeei egunko kultura ezagutzen laguntzeko.

Familiak

Good Morning Artium
Igande goizean, haurrek eta beren laguntzaile helduek ingelesa praktikatu ahal izango dute arte garaikideari hurbiltzearekin batera. Egun bakoitzean lantegia desberdina izango da, eta era askotako metodoak eta teknikak erabiliko dira. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.
6-11 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela.
Sarrera: heduak, 5 euro eta haurrak, 2 euro 
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 euro eta haurrak, euro 1
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Urrian itzuliko gara

Mini Artium
Igande goizean, txikienek eta haiekin datozen helduek arte garaikidea ezagutzeko eta lantegian teknika eta material batzuekin eta besteekin esperimentatzeko aukera dute. Igande bakoitzean abentura berri bat biziko dute.
3-5 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Sarrera: heduak, 5 euro eta haurrak, 2 euro 
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 euro eta haurrak, euro 1
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Urrian itzuliko gara

Haurrak

Eguberrietako, Aste Santuko eta abarretako lantegiak
Eguberrietako oporretan Museoak 2 orduko lantegiak antolatzen ditu era askotako gaien inguruan: kultura, ingurugiroa, hiria…
6-12 urte bitarteko haurrentzat
Sarrera: 2 euro (Artiumen Adiskideak, euro 1)   
Toki mugatua
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
 

Gazteak

Gazteentzako lantegiak
Noizean behin, gehienetan larunbat arratsaldean eta artista batzuekin eta besteekin lankidetzan, 13-16 urte bitarteko gazteentzako lantegiak antolatzen dira Museoan, era askotako gaiak jorratuz. Bertan, sorkuntza plastikoan erabili ohi diren askotariko teknikekin esperimentatzeaz gainera eragiten dieten eta kezkatzen dituzten gaiak jorratzen dira. 
Tarifa: 4 euro (Artiumen Adiskideak eta Xtracluben kideak, 2 euro)
Toki mugatua
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Gazteek kudeatutako proiektua
16-18 urte bitarteko gazte-talde bat astean bitan elkartu ohi da Museoan. Elkartzeko toki bat dute eta beren ekimenez eta kultura garaikidearen arloan dituzten interesetatik abiaturik proiektu bat garatzen dute.
Proiektu hori  Irse taldearekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean burutzen da.
Taldea zabalik dago beti kide berriak hartzeko.
Informazio gehiago nahi baduzu eta parte hartu nahi baduzu: 945 209 020
Hona lehen proiektuaren bideoa, RapeArte


 

Helduak

Artistekin, komisarioekin... solasean
Programa honen egitura bisitarien eta artista nahiz komisarioen arteko elkarrizketa bat da. Parte hartzaileen kopurua mugatua da, guztiei hitz egiteko aukera emateko.

Doako visita gidatuak
Bisita hauek dira arte garaikidea eta, bereziki, Museoko erakusketak ezagutzeko modurik onena.
Euskaraz eta gaztelaniaz egiten dira, txandaka.
Zentro-Museoaren sarrera-txartelarekin doan
Asteazkenean, 18:30ean; igandean: 12:30ean
Argibideak eta erreserbak: 945209020
Tarteka (Museoen Nazioarteko Eguna, Aste Santua, Eguberriak, uda) bisita gehiago egiten dira.
Nahi baduzu programa ikus dezakezu hemen

Taldeentzako visita hitzartuak
Bisita gidatua
: ordubete
Arte garaikidea ezagutzeko modurik onena Museoko hezitzaile baten eskutik egitea da. Bisita hau orokorra izan daiteke, edota gai zehatz baten ingurukoa, taldearen interesen arabera.
Gehienez ere 25 lagun taldeko.
Tarifa: 73 euro; gizarteratze-taldeei % 50eko beherapena egiten zaie
Erreserba egiteko orria
Argibide gehiago: 945 209 020 / educación@artium.org

«Zuk nahi duzuna» lantegi-bisita: 2 ordu
Jarduera honek Museoko bisita aukeratutako artelanekin lotutako lantegi praktiko batekin osatzeko aukera ematen dizu. Gainera, zuk aukera dezakezu bisitaren gaia.
Gehienez ere 25 lagun taldeko
Tarifa: 73 euro; gizarteratze-taldeei % 50eko beherapena egiten diegu
Erreserba egiteko orria
Argibide gehiago: 945 209 020 / educación@artium.org

Loturak: 3 ordu
Zinema eta arte garaikidea loturik, gaur egungo gaien inguruko analisiari, eztabaidari eta gogoetari atea zabaltzeko. Lehendabizi, parte-hartzaileek aukeratutako pelikula ikusten dute eta ondoren, pelikularen gaiarekin zerikusia duten artelan batzuk ikusten dira Museoko aretoetan.
Pelikula-zerrenda
Taldeko 25 lagun gehienez ere
Tarifa: 73 euro;  gizarteratze-taldeei % 50eko beherapena egiten zaie
Erreserba egiteko orria
Argibide gehiago: 945 209 020 o educacion@artium.org

55 urtetik gorakoentzako zine-foruma Mejora Vital Gizarte Ekintzarekin
Artiumek eta Mejora Vital Gizarte Ekintzak zine-programa bat proposatzen dute adinekoentzat, zinema eta arte garaikidea elkartuz gaur egungo gaien inguruko analisiari, eztabaidari eta gogoetari atea zabaltzeko. Pelikula bat ikusi ondoren, elkarrizketak Museoko aretoetan jarraitzen du, pelikulako gaiarekin zerikusia duten artelan batzuk ikusiz.
Noiz: asteartean nahiz asteazkenean 17:00etan
Non: Artium Zentro-Museoaren Emanaldi aretoan
Sarrerak eta txartelak: Vital Gizarte Ekintzan
Cuchillería 24 – Kordoi-etxea
945 162 150
Prezioa: 2 euro pelikulako,.
Ziklo osorako txartela: 10 euro
 

Gizarteratze-programak

Gure bisitarien beharren aniztasuna kontuan harturik, gizarteratze-taldeekin lan egiten duten erakundeekin elkarlanean diseinatzen dugu gure programak, talde batzuen eta besteen beharretara egokitzeko.
Ibilbide luzea egin dugu gizarteratze-programetan elkarlanean hasi ginenetik, besteak beste, Arabako Erietxe Psikiatrikoarekin, Langraitzeko Espetxearekin, Arabako Foru Aldundiaren Ongizate Sailaren Eguneko Zentroekin, COTA Menpekotasunen Eguneko Erietxearekin, eta abarrekin.  
Gizarteratze-programa bat antolatu nahi baduzu, deitu mesedez ondoko telefonora:  945209 001
Hona programa hauetan egindako bideoetako bat

 

Share |