Eskolarako programak

Artiumen eskola programek zentro-museo hau zure baliabide didaktiko osagarri gisa erabiltzeko aukera ematen dizute, irakasle hori. Zeinahi dela ere irakasten ari zaren gaia, zure ikasleek zure helburuetarako egokien den ikuspegitik aztertu ahal izango dituzte artelanak, eta zuk beste ikuspegi bat gehitu ahal izango diozu zure lanari. Arteak beste begi batzuekin pentsatzen eta ikusten erakusten dizu.

Gainera, ez ahaztu: 

  • Artiumen hezkuntza programa guztiak doakoak dira
  • Nahi baduzu, zeuk aukera dezakezu landu nahi duzun gaia, Hezkuntza Prozesuaren taldearen aholkuarekin.
  • Kontuan hartzen ditugu ikasleen behar bereziak.
  • Gasteizko Udalarekin elkarlanean jarraitzen dugu Ikus-entzunezkoen eta Artearen Hezkuntza Programan.
  • Zeuk aukeratu zer hizkuntzatan egitea nahi duzun bisita: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa 
  • Bazenekien tarteka irakasleentzako prestakuntza-saioak antolatzen ditugula? Ikus ezazu gure eskaintza osoa  

Familia txartela
Artiumen eskolarako programetan parte hartuko duten haurrek Zentro-Museora familiarekin batera etortzeko aukera emango dien txartel bat jasoko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero:
Hezkuntza Prozesua, tel: 945 20 90 13
educacion@artium.org

Share |