Erakusketak

Artiumek arte garaikideko bilduma trinkoa kudeatzen du, euskal eta espainiar artistena bereziki, eta funts horiek erakusketa ugaritan parte hartzen dute, nahiz Zentro-Museoan bertan, nahiz kanpoan.

Alde batetik, beste bilduma iraunkorren erakusketak ez bezala, Artiumek urtero aldatzen du bere bildumaren erakusketa: aldi oro Artium Bildumaren erakusketa desberdina da, ikusgai dauden artelanak beste batzuk dira, beste gai baten inguruan taxutzen da eta beste arkitektura baten baitan. Beste batzuetan, erakusketa txikiagoak ere egin izan dira Bildumako lan gehiago erakutsi ahal izateko.

Bestalde, Artiumek bere bildumari buruzko erakusketak ekoizten ditu beste arte zentro batzuetan erakusteko.

Azkenik, Artium Bildumaren lan asko mailegatzen da mundu osoko erakusketetarako.
 

Share |