Servicios corporativos del Museo ARTIUM

Enpresentzako zerbitzuak

Ospakizun berezi baterako toki berezi bat behar duzu?

Artiumek era askotako ekitaldiak antolatzeko guneak eta zerbitzuak eskaintzen dizkizu, kontratatu nahi badituzu.

Museoaren arkitektura funtzionalak ospakizun bakoitza zure beharretara egokitzeko aukera ematen du: sarbide bereiziak, giro desberdinetako aretoak, aire zabaleko jarduerak. Museoa azken belaunaldiko bitarteko tekniko guztiez hornitua dago, gainera. Hemen, erabil daitezkeen guneak eta haien ekipamendua ikus ditzakezu.

Kide Korporatiboen Programari atxikitako erakundeek abantailak dituzte gune horiek erabiltzeko.

Utz iezaguzu laguntzen

Artiumek esperientzia handia du ekitaldi sozialak eta korporatiboak antolatzen: enpresa-ekitaldiak, produktu berrien aurkezpenak, eztabaida-foroak, prentsaurrekoak, enpresa-bazkariak, gala-afariak...

Artiumen ekitaldirik ospatu nahi baduzu, eskatu informazio gehiago: deitu 945 20 90 30 telefono zenbakira edo idatzi helbide elektroniko honetara (Diego Apellániz). Ahalik eta eperik laburrenean erantzungo dizugu.

Guneak

Goiko atartea:

Zentro-Museoaren sarrera nagusiaren eta Emanaldi aretoaren ondoan. 100 lagun zutik. Koktelak antolatzeko egokia. Azalera: 230 m2.

PDFa deskargatu

Emanaldi aretoa:

Zentro-Museoaren sarrera nagusiaren ondoan. 125 lagun eserita. Aurkezpenak eta hitzaldiak. Azalera: 170 m2.

PDFa deskargatu

Atari aretoa:

Erakusketa aretoetarako sarreraren ondoan. 300 lagun zutik. Harrera-jaiak, koktelak eta afariak. Azalera: 600 m2.

PDFa deskargatu

Plaza aretoa:

Oso argia, barruko plazarekin elkartzeko aukera. 216 lagun zutik. Aurkezpenak, harrera-jaiak eta enpresa-bazkariak. Azalera: 216 m2.

PDFa deskargatu

Barruko plaza:

Aire zabaleko gunea. Harrera-jaiak, ospakizun jendetsuak eta ikuskizunak. Azalera: 2.000 m2.

PDFa deskargatu

Beheko ataria:

Barruko plazaren ondoan. 150 lagun zutik. Koktelak. Azalera: 290 m2.

PDFa deskargatu

Ekialde Goikoa aretoa:

Oso gune argia, argi naturala izateko aukera. 400 lagun. Harrera-jaiak, gala-bazkari edo -afariak eta aurkezpenak. Azalera: 380 m2.

PDFa deskargatu

Mintegia:

Lan-bilerak eta aurkezpenak egiteko egokia. 30 lagun. Azalera: 42 m2.

PDFa deskargatu

 

Share |