EHU kredituak

UPV/EHU-ko ikaslea bazara...

2008an hasita, UPV(/EHUren ikaslea bazara aukera libreko kredituak lor ditzakezu ondoko logoa

 

daramaten ARTIUMen jardueretan parte hartuz.

Prozedura oso erraza da, lau pauso hauek bete behar dira: aukeratzea, parte hartzea, batzea eta egiaztatzea.

Aukeratzea: gure jarduera agendan aukera itzazu gehien interesatzen zaizkizunak. Gogoan izan logoa daramatenekin lor ditzakezula soilik kredituak.

Parte hartzea: etorri zarela egiaztatu ahal izateko zigilu orria inprimatu eta Zentro-Museora zatozen oro ekarri beharko duzu. Orri hori pertsona berberak erabili beharko du beti eta ezingo da beste inorenarekin trukatu. Jarduera bakoitzaren hasieran txartel-leihatilan (sarrera nagusian) aurkeztu beharko duzu orria edota atean dagoen pertsonari galdetu, eta etorrialdi bakoitzeko zigilu bat jarriko zaizu.

Batzea: jarduera bakoitzari ordu kopuru zehatza dagokio. Taula hau kontuan izanda, zerorrek egin ahal izango duzu batuketa zure denbora kopurua guztira zenbatekoa den jakiteko.

    HITZALDIAK: Ordubete eta 15 min
    SOLASEAN: Ordubete eta 15 min
    ARTERAKO HITZAK: Ordubete eta 15 min
    IRAKURKETA TALDEA: Ordu eta erdi eguneko
    ESZENA GARAIKDEA (DANTZA ETA ANTZERKIA): Ordu eta erdi
    IKASTAROAK: ordu kopuruaren arabera

Egiaztatzea: 15 ordura iristen zarenean (edo gehiagora; 15 ordu gutxienekoa da) zure ZIGILU ORRIArekin Zentro-Museoko Liburutegira etorri eta ordu horiek bete dituzula egiaztatzen duen sinestamendua eska dezakezu.

Gero, unibertsitate bakoitzak betetako orduen arabera egoki deritzon kreditu kopurua emango du. Beste zalantzarik izanez gero, deitu lasai ARTIUMeko Jarduera Sailera (945 20 90 34)

Zain gaituzu!

Share |