normas del Museo ARTIUM

Arauak

ARTIUMen bisita egiterakoan kontuan izan, mesedez:

Artelanak ez dira ukitu behar, ondo gorde nahi baditugu.

Baimena duzu argazkiak egiteko edota bideoz grabatzeko, flashik, fokurik eta/edo tripoderik erabili gabe, emaitza zure erabilera hutserako baldin bada. Baina ez ahaztu artelanak jabetza intelektualaren arauek babesturik daudela. Nolanahi dela ere,  zentzuz joka ezazu: saia zaitez gainerako bisitariei ez eragozten.

Ikusmen arazoak dituzten pertsonak zakur-gidariekin sar daitezke Zentro-Museoan. Gainerako animaliak kanpoan geratuko dira.

Haurrak oso ongi etorriak dira ARTIUMera. Dena dela, heldu baten zaintzapean ibiliko dira beti. Zentro-Museoak haurrei zuzendutako jarduera bereziak antolatzen ditu askotan. Galdetu leihatilan.

Zentro-Museoak ahamen bat jateko bereziki prestatuko guneak ditu, kafetegia eta jatetxea barne. Mesedez, ez sartu janaririk ez edaririk erakusketa aretoetan.

Zure eta besteen osasunarengatik, eta baita legeak hala agintzen duelako ere, mesedez: ez erre ARTIUMen zauden bitartean.

ARTIUMek jantzitegi zerbitzua eskaintzen dizu. Batetik, zu erosoago ibil zaitezen, eta, bestetik, segurtasun arrazoiengatik, utzi jantzitegian aldean daramatzazun gauza handi guztiak: euritakoa, poltsak, motxilak, fardelak eta abar.

ARTIUMek laguntza eskatzen dizu, denon artean ahalik eta gehien goza dezagun Zentro-Museoko egonaldiaz: mesedez, itzali eskuko telefonoa erakusketa aretoetan sartzean.

Zalantzarik baduzu, galdetu aretoetako langileei. Pozik erantzungo dizute.

Share |